Athleticeko eta Mallorcako erradikalen arteko liskar batek zertxobait zapuztu du jai giroa Sevillan
Larunbat honetan Sevillan bizi den giro ona apur bat zapuztu du Sevillako erdigunean, antza denez, Athletic Clubeko eta Mallorcako erradikalen artean izan den liskar batek.
Bi taldeetako milaka zale bildu dira Sevillan inolako arazorik gabe, zenbait erradikalek Hercules Zumardian topo egin eta liskarra hasi den arte.
Radio Marcak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten ikusten denez, hainbat zalek bengalak eta aulkiak jaurti dituzte. Futboleko ultretan espezializatuta dagoen X sare sozialeko kontu baten arabera, Supporters Gol Sur taldeko hainbat zalek (Real Betiseko jarraitzaileak) ere parte hartu dute borrokan.
Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du, baina ez da kargarik izan eta ez da inor zauritu; hori bai, bost pertsona identifikatu dituzte. Istiluek oso denbora gutxi iraun dute, eta berehala itzuli da normaltasuna inguru horretara.
Hainbat komunikabidek aipatu dituzten polizia iturrien arabera, gertakari isolatu bat izan da, eta ez du aparteko garrantzirik izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko