Kopa jomugan, erauntsi zuri-gorriaren zati handi bat Sevillan da dagoeneko
Sevillan gorria eta zuria nagusitzen doaz, zaleen olatua handituz doan heinean. Zale zenbaitzuk Andaluziako hiriburuan daude jada, eta larunbatean ere beste asko iristea espero da.
Bizkaian, ordea, Athleticeko ehunka zale Lezamara bertaratu dira ostiral eguerdian, talde zuri-gorria agurtzeko. Entrenamendua egin du bertan taldeak, eta Sevillarako bidea hartu du ondoren, larunbatean Kopako finala jokatzeko. Horietako asko, baina, atsekabetuta atera dira handik, ezin izan dutelako taldea agurtu, autobusak ezohiko bide bat hartu baitu. Horren aurrean, barkamena eskatu du klubak, eta argitu du autobusak ez duela ohiko bidea egin, Ertzaintzak hala aginduta, segurtasun arrazoiak tarteko.
Sevillako Merkataritza Ganberaren arabera, 60.000-70.000 jarraitzaile zuri-gorri izango dira egunotan Andaluziako hiriburuan, baina aurreikuspen arabera, erdiek dute sarrera. Athleticek 20.000 zituen gordeta, eta beste 10.000 zeuden lurralde federazio, klub eta gainerako konpromisoen artean banatzeko.
Guztira, 200 autobus abiatuko dira Bilbotik, denak mukuru beteta. 07:00ak jo aurretik, sei autobus atera dira EITBk Bilbon duen egoitzatik, 420 bat pertsonarekin, gehienak sarrera barik.
Bilboko aireportutik zazpi hegaldi izan dira gaur Sevillara, eta larunbatean beste sei hegaldi aterako dira, hiru berezi eta beste hiru ohikoak. Gainerakoan, beste aireportu batzuetatik konexioa eginda iritsiko dira batzuk Sevillara.
Sevillako aireportuak, bestalde, 100 hegaldi baino gehiago (54 iritsiera eta 52 irteera) hartuko ditu igandera bitarte, denak Kopako finalaren harira antolatutakoak. Aparteko zerbitzu horrek aireportuaren ohiko zerbitzuarekin bat egin ahal izateko, larunbatetik iganderako gauean zabalik izango dira instalazioak.
Renfek Bilbo-Sevilla tren konexioa indartu du (geldialdia egiten du Madrilen). Guztira, 17.000 billete zeuden eskuragarri, baina guztiak saldu dituzte, banaka batzuk kenduta.
Sevillako Udalaren aurreikuspenen arabera, 2.000 ibilgailu inguru helduko dira hirira, auto pribatuak, taxiak eta autokarabanak (700 bat) tartean. Horietako batzuk atzo abiatu ziren San Mameseko zabalgunetik:
BlaBlaCar autoa partekatzeko zerbitzuak, esaterako, 200 bidaia baino gehiago ditu aurreikusita Bizkaitik Sevillara. Udaberriko asteburuetan, 10 baino gutxiago izaten dira. Hori horrela, joan den asteburuan baino % 50 bidaiari gehiago helduko dira plataforma horren bidez Andaluziako hiriburura.
Erauntsi zuri-gorriak 60.000 ostatu plaza ditu Sevillan. Sevillako Hotelen Elkartearen arabera, "lepo" edukiko dituzte plaza guztiak. "Oso okupazio altua dugu, espero zen bezala, litekeena da % 100era iristea. Badaude logelak eta oheak, baina zaila da topatzea; oso gutxi geratzen dira, hori bai", azaldu dute elkarteko iturriek. 210 hotel daude Sevillan bertan.
Panorama ikusita, askok eta askok hiriburutik kanpoko ostatuak aukeratu dituzte, edo hegoalderago dauden udalerrietakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, programazioaren zati batekin airean, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.