Denboraleak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txikizio ugari utzi dituzte euriteek Murtzian, Almerian, Alacanten eta Valentziako Erkidegoan

20230523125558_euriteek-uholdeak-eragin-dituzte-espainian_
18:00 - 20:00
Txikizio ugari utzi dituzte euriteek Murtzian, Almerian, Alacanten eta Valentziako Erkidegoan
Euriteek kalte esanguratsuak eragin dituzte hainbat Autonomia Erkidegotan. Uholdeen ondorioz hainbat karretera itxi berhar izan dituzte. Murtzia, Alacant eta Valentziako Erkidegoa abisu laranjan daude ordubetean 40 litro metro karratuko baino gehiago pilatzea espero baita.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kamioi batek su hartu du AP68 errepidean, Zuian

Autoak zeramatzan kamioi batek su hartu du AP68an, Zuian, Zaragozarako noranzkoan.  Arabako suhiltzaileak bertaratu dira eta errepidea itxita dago oraindik. Trafikoko zuzendaritzak azaldu duenez, auto-pilaketak daude.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sexu-esplotazioko sare batean zeuden 12 emakume askatu dituzte Euskadin

Polizia Nazionalak sei autonomia-erkidegotako prostituzio-etxeetan emakumeak sexualki esplotatzen zituen erakunde kriminal bat desegin du, besteak beste, Euskadin. Askatutako 18 biktimak —12, Euskal Autonomia Erkidegoan— Kolonbian erakarri zituzten, lan egingo zutela zin eginda, gezurra esanda. Proposamen faltsua onartutakoan, 8.000 euroko zorra zuten esplotatzaileekin, eta prostituzioan jardunez kitatzera behartzen zituzten. Bost atxilotu daude —hiru Bilbon eta bi Gijonen—, horietako bi behin-behineko espetxealdian sartu dituzte, eta sei etxebizitza itxi dituzte.  

Gehiago kargatu