Andoni Ortuzar
2021/11/30 - 11:32
Andoni Ortuzar, EPPKren agiriaren inguruan: ''Positiboa da, baina berandu dator''
EBBren presidentearen hitzetan, "indarkeriak ez zuela inoiz gertatu behar eta eragindako mina injustua izan zela esatea falta zaie".
2021/11/28 - 15:49
Herritarrei entzuteko konpromisoa hartu du EAJk VIII. Asanblada Orokorrean
Egungo egoera politikoaz, Madrilen eragina mantentzen ari direla azpimarratu dute, eta beste alderdiei "tronuen deman" aritzea leporatu die.
2021/11/27 - 21:12
EAJk "erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa" aldarrikatu du
Jeltzaleek "Gaurko egoeraren diagnostikoa, Euskadiren etorkizuna eraikitzeko" txostena aurkeztu du, euskal gizarteari entzuteko oinarritzat erabiliko dutena.
2021/11/27 - 16:10
EAJk gaur egungo egoeraren diagnosia aurkeztu du VIII. Asanblada Orokorrean
BECen egiten ari diren ekitaldian, erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa aldarrikatu dute. Entzuketa aktiboa jarriko du martxan, asanblada amaitutakoan.
2021/10/24 - 18:34
Ortuzar: "PSEk aukeratu egin beharko du: EAJrekin akordio on bat edo EH Bildurekin noraezean ibili"
El Correori eskainitako elkarrizketa batean, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak gogor kritikatu du PSOE, ezker abertzalearen deklarazioaren aurrean izan duen erreakzioagatik. Uste du sozialistek errazegi sinistu diotela EH Bilduri, eta ezker abertzaleak erabili egin duela hori.
2021/10/20 - 13:47
Arnaldo Otegik militanteei: "Presoak ateratzeko Aurrekontuak bozkatu behar baditugu, egingo dugu"
Arnaldo Otegik EH Bilduk militanteekin Eibarren egindako ekitaldi batean esandakoez galdetu dio Pablo Casadok Espainiako Gobernuko presidenteari Diputatuen Kongresuan, eta EH Bilduk Aurrekontuei babesa ematearen truke presoak askatzea baztertu du Pedro Sanchezek.
2021/10/04 - 12:59
Andoni Ortuzar: ''Estatutua osorik transferituta egon liteke urtebetean, borondate politikoa balego''
EBBko presidenteak azaldu duenez, "eskumen bakoitzak bere fitxa du, Eusko Legebiltzarrak onartua. Horrek esan nahi du adostasun zabala dagoela. Borondate politikoa behar da".
2021/10/04 - 12:51
"Borondate politikoarekin, urtebetean osorik beteko litzateke Estatutua", Ortuzarren hitzetan
EAJren EBBko presidenteak garrantzia kendu die Casadoren adierazpenei, eta PP Voxen jarreretara hurbiltzea "akats larria" dela erantsi du. "Merkelengana baino, Orbanengana gerturatu da Casado", kritikatu du.
2021/09/26 - 16:37
EAJk "bidezko autogobernua"ren alde egin du Alderdi Egunean
Lehendakariak adierazi duenez, "autogobernuaren inguruko negoziazioetan aurrerapauso bat emateko garaia da, eta Euskadik gure errealitate nazionala aitortuko duen itun politiko berria eskuratzeko aukera du mahai gainean".
2021/09/24 - 16:33
Sanchezek dio Puigdemontek Justiziari men egin behar diola
Ikusteko dago atxiloketak nola eragingo dion Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko elkarrizketa mahaiari. Momentuz, Sanchezen Gobernuaren erreakzio ofizialak ez ditu gauzak errazten.
2021/09/24 - 13:12
Euskal indar politiko nagusiek elkartasuna adierazi diote Puigdemonti
EAJk eta EH Bilduk elkartasuna adierazi diote presidente ohiari eta Kataluniako gizarteari. Podemos Euskadik uste du atxiloketak oztopatu egingo duela elkarrizketa prozesua, eta PP Euskadi "oso pozik" agertu da.
2021/09/17 - 20:28
ELAk eta LABek gutxieneko soldataren igoera "urria" dela kritikatu dute
EAJrentzat "gauza ona" da, eta ez du ulertzen "patronalak zergatik egin dion uko". PSOE CEOEri zuzendu zaio akordioarekin bat egin dezan.
2021/09/16 - 13:45
Politika Orokorrari buruzko 2021eko eztabaida Eusko Legebiltzarrean
Alderdi politikoak Eusko Legebiltzarraren Gasteizko egoitzara iritsi dira, legealdiko ikasturte politikoari hasiera emateko politika orokorreko osoko bilkuran parte hartzeko.
2021/07/31 - 15:12
Ortuzarrek EAJrekin sinatutako paktuak betetzeko eskatu dio Sanchezi
Euskadi Buru Batzarreko presidenteak esan du espainiar Gobernuko presidenteak "azeleragailua zapaldu" behar duela transferentziei, Bizitzeko Gutxieneko Errentari edota AHTaren gaiei irtenbidea emateko.
2021/07/27 - 23:18
EAJren osoko bilkura egin da Donostian, erakundeekin estrategia bateratua bilatzeko helburuarekin
Lehendakariak erabakitzen duena erabakitzen duela, babes osoa erakutsi dio Andoni Ortuzarrek. Pandemiak eragin duen krisi ekonomiko eta sozialari aurre egin eta Euskadi martxan jartzeko, Euskadiko erakunde nagusiek eta EAJk estrategia amankomun bat osatzeko helburuarekin bildu dira Donostian.
2021/06/24 - 12:11
Ortuzar: ''Elkarrizketa hasteko indultuak abiapuntu ona dira, baina ez dira nahikoa''
Andoni Ortuzarren ustez, bai Kataluniarentzat eta bai EAErentzat "estatus berri" bat lortzeko hiru zubateak nazio aitortza, aldebikotasuna eta berme sistema dira.
2021/04/07 - 22:53
Yolanda Diaz Andoni Ortuzarrekin eta Aitor Estebanekin batzartu da
Espainiako presidenteorde berria, Yolanda Diaz Bilbon dago. Alderdiekin egingo duen bilera erronda EAJrekin hasi du. Andoni Ortuzarrekin eta Aitor Estebanekin batzartu da.
2021/04/04 - 16:32
Ortuzar: "Herriaren indarrak eta autogobernuak pandemia gainditzen lagunduko dute"
Gaur Aberri Eguna dela eta, EAJk ekitaldi politikoa egin du Bilboko Euskalduna Jauregian. Osasun egoeraren ondorioz, alderdiko kargudunek bakarrik hartu dute parte.
2021/04/04 - 15:26
Ortuzar: "Herriaren indarrak eta autogobernuak pandemia gainditzen lagunduko dute"
Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Gernikako Estatutua osatzeko EAJren konpromisoa berritu du Batzar Nazional jeltzalearen aurrean.
2021/04/04 - 14:18
Erakundeetako ordezkariek Reala zoriondu dute Kopa irabazteagatik
Juan Mari Aburtok, Unai Rementeriak, Andoni Ortuzarrek, Idoia Mendiak, Arnaldo Otegik eta Carlos Iturgaitzek talde txuri-urdina zoriondu nahi izan dute.