Andoni Ortuzar
2019/05/02 - 17:11
EAEn lehenengoz bildu dira EAJren eta Ahal Duguren buruak
Bilerak elkar ezagutzeko eta komunikazio ateak zabaltzeko balio izan duela adierazi dute Andoni Ortuzar eta Roberto Uriartek batzarretik atera eta gero.
2019/04/26 - 23:59
Sanchez eta Iglesias Euskadin 'Troiako zaldiak' direla ohartarazi du Ortuzarrek
"Espainiako alderdien beldur" dela ziurtatu du EAJko buruzagiak, nahiz eta "opariak" ekarri, "fidatzerik" ez dagoela uste duelako.
2019/04/24 - 23:08
Boto erabakigarria EAJrena dela dio Ortuzarrek
Barakaldon egindako ekitaldian, EBBren presidenteak PSOEren "boto baliagarri tranparen" aurrean EAJren "boto erabakigarria" aldarrikatu du. Lehendakariak beharrezkotzat jo du euskal talde indartsu bat.
2019/04/12 - 23:08
Andoni Ortuzarrek PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordioaz ohartarazi du
Zumarragan egindako ekitaldian, Euskadi Buru Batzarreko presidenteak mezua bidali die eskuina gelditzeko boto baliagarria PSOErena dela uste dutenei. Benetako boto eraginkorra EAJrena dela esan du.
2019/04/12 - 00:58
EAJri botoa emanez Euskadiren alde 'pedalei eragitea' eskatu du Ortuzarrek
Era berean, PSOEri ez, EAJri botoa ematea eskatu du Estebanek, Sanchezek “Moncloako besaulkia” nahi duelako bakarrik, eta zenbakiek ematen badiote “Ciudadanosekin ituna itxiko du”.
2019/04/09 - 15:24
EAJk eta PDeCATek Europako hauteskundeen osteko akordioa sinatu dute, lankidetza xede
Izenpetutako agirian 'Estatu gabeko nazioek Europan toki bat lortzeko eztabaida' bultzatzeko konpromisoa hartu dute bi alderdiok.
2019/04/09 - 14:21
Hauteskunde ondorengo lankidetza ituna sinatu dute EAJk eta PDeCATek
Bilboko Sabin Etxean egin den ekitaldian, Andoni Ortuzar EAJren presidenteak eta David Bonvehi PDeCATen buruak hartu dute parte.
2019/03/28 - 22:27
A28a baino lehen eskumenen inguruko albiste onak izatea espero du Ortuzarrek
Andoni Ortuzarrek esan duenez, apirilaren 28ko hauteskundeak baino lehenago Sanchezen Gobernuak berri onak ematea espero dute.
2019/03/21 - 15:02
Ortuzar: 'Ulertzen dugu PDeCATek hautagaitza katalanista nahi izatea'
Ez da EAJren eta PDeCATen arteko koaliziorik izango Europako hauteskundeetan. Hala ere, hauteskundeen ostean elkarlanean aritzeko asmoa dutela azpimarratu du Ortuzarrek.
2019/03/17 - 15:12
Euskal alderdiek Espainiako eskuindarren kontra jo dute kanpainaurreko ekitaldietan
Ortuzarrek EAJri botoa emateak "balio bikoitza" duela esan du, "eskuindarrak gelditzeko eta Euskadi defendatzeko" delako. Matutek, berriz, esan du EH Bildu dela "eskuinak aurrera ez egiteko bermea".
2019/03/16 - 12:28
Darponek dimititu ondoren EAJk autokritikarik egin ez izana kritikatu du oposizioak
"Hemen ez dago arazorik oposizioarekin, Osakidetzako oposizioekin baizik" erantzun dio EH Bilduk EAJri. PSEk uste du Ortuzarrek "zentzugabekeriak" esan dituela, eta "umekeriak" Podemosen iritziz.
2019/03/15 - 12:15
Ortuzarren ustez, Darponekin gertatu dena EH Bilduren eta PPren mendekua izan da
Andoni Ortuzarrek gogor kritikatu du oposzioak Jon Darponekin izan duen jarrera. Bere ustez, opozizioak 'gobernuaren eta lehendakariaren odola' nahi ditu.
2019/02/28 - 21:25
Xabier Arzallusen heriotzak samina eragin du euskal politikagintzan
“Herri honen bilakaeran utzitako arrasto sakona”, onartu du Sortuk. Ibarretxeren ahotan, “itzal handiko gizon bat da”. EAren hitzetan, “politikoki garai bat markatu zuen”.
2019/02/27 - 12:48
'Mihia bridatzeko gai' den jendea botatzen du faltan PPn Andoni Ortuzarrek
Andoni Ortuzarren ustez, Mariano Rajoy presidente ohia horrelakoa zen; Pablo Casado, aldiz, 'ez horrenbeste'.
2019/02/24 - 16:07
Ortuzarrek dio Estatutua ukatzen dutenek ez dutela euskal herritarren botorik merezi
Bere esanetan, Alfonso Alonso PPren EAEko presidenteak "erabateko erridikulua" egin du, EAJk eta Jaurlaritzak aldarrikatzen dutena "haiek (PPk) ere babestu baitute".
2019/02/03 - 15:27
Ekitaldi handi batekin eman dio hasiera EAJk hauteskundeen kanpainaurreari
Inkestekin ez konformatzeko eta patxadan geratu gabe lanari ekiteko deia egin die Andoni Ortuzarrek alderdikideei.
2019/02/03 - 15:09
Ortuzarrek mobilizatzeko deia egin die EAJko hautesleei, 'populismoaren' aurrean
Euzko Alderdi Jeltzalearen presidenteak maiatzeko hauteskundeetan "konfiantza gehiegi" izatearen arriskuaz ohartarazi du, BECen egindako ekitaldi jendetsuan.
2019/01/08 - 11:04
Beste eraso batzuk ere gaitzesteko eskatu dio Ortuzarrek ezker abertzaleari
Amurrioko 'gertakari larria' gaitzetsi du Andoni Ortuzarrek eta EH Bilduri eta Sorturi eskatu die beste eraso batzuk izaten direnean ere indar berdinarekin gaitzesteko.
2018/12/13 - 11:32
Andoni Ortuzar: 'EH Bilduk hondamendira eraman ditu Aurrekontuak'
Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen esanetan, Aurrekontu akordioa lortzeko saiakeran, “EAJk nahiago izan du txori bat eskuan, eta ehun hegan, Bilduk”.
2018/12/03 - 11:06
Ortuzar: 'Frankismoa beti egon da bizirik, PPn ezkutaturik zegoen'
Andoni Ortuzarrek Andaluziako hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan.