Andoni Ortuzar
2019/09/15 - 20:29
ETBk Andoni Ortuzarri egindako elkarriztaren aurrerapena
Besteak beste, Espainiako Gobernuaz hitz egin du EAJko presidenteak. Hauteskundeen atarian gaudela esan du. Elkarrizketa osoa, 20:30etik aurrera, ETB1en.
2019/09/11 - 13:24
EAJko ordezkaritza batek PDeCATekin batera parte hartu du Diadako ekitaldietan
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, U-1eko auziko epaia Kataluniako gatazka konpontzeko balio behar du, “elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa bultzatuz".
2019/09/09 - 13:05
Ortuzar: 'PSOEk eta Podemosek norbere jarrera erabat nagusitzea nahi dute'
"Gobernu egonkor bat" lortu beharrean norbere alderdia indartzeko "eragiketa politikoa bilatzen ari dira", EAJko buruaren ustez.
2019/09/07 - 19:17
Sanchezekin 'EAE entregatzeko' biltzea leporatu dio Alonsok Ortuzarri
Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak deitoratu du "zalantza" ez dela hauteskundeak egongo diren ala Gobernu berri bat eratuko den, baizik eta "aukera horietako zein da txarragoa".
2019/09/04 - 22:57
Autogobernuarekiko errespetua eskatuta, EAJk Sanchezen inbestidura ahalbidetuko du
Horrez gain, Pedro Sanchezek aurkeztutako programa kritikatu du eta negoziatzeko deia egin die PSOEko eta Podemoseko buruzagiei.
2019/09/04 - 18:27
Pedro Sanchez eta Andoni Ortuzar gaur bilduko dira, Madrilen
Batzarra Espainiako Alderdi Sozialistak Madrilen duen egoitza nagusian izango da, 18:00etan. Idoia Mendia eta Aitor Esteban ere bertan izango dira.
2019/09/02 - 17:45
'Ezinekoa' den koalizio baten alde Podemosek egindako apustua kritikatu du Mendiak
Sanchezek, asteazken honetan, bilera egingo du Andoni Ortuzar EAJko presidentearekin, Bilbon, inbestidurara begira jeltzaleen babesa lortze aldera, Mendiak aurreratu duenez.
2019/08/31 - 00:43
Negoziazioa 'seriotasunez eta errespetuz' egitea eskatu dio EAJk PSOEri
Bestalde, Andoni Ortuzarrek esan du EAEko Aurrekontuaren negoziazioa erronka handia izango dela Jaurlaritzarentzat, eta gainerako taldeei jarrerak zehazteko unea iritsi dela ohartarazi die.
2019/08/11 - 17:22
PPk uste du Sanchezen eta EAJren akordioa egina dagoela
Amaya Fernandezek EH Bildurekin "harreman normalizatua" izatea leporatu die PSOEri eta EAJri, eta koalizioa "politikoki isolatzeko" deia egin die.
2019/08/06 - 15:41
Gobernu bat osatzea 'errazagoa da' EAJrekin, Abalosen hitzetan
Jarduneko Sustapen ministroak baieztatu duenez, Pedro Sanchez eta Andoni Ortuzar abuztu amaieran bilduko dira.
2019/07/31 - 14:45
Politika egiteko modu 'suntsitzailea' albo batera uzteko deia egin du Ortuzarrek
Buruzagi jeltzaleak hauteskunde orokorrak errepikatzea baztertu du. EAJren eskua luzatu du 'paralisi politikotik' irteteko, baina 'elkarrizketa eta akordioa' aldarrikatu ditu horretarako.
2019/07/11 - 16:27
EAJk ez dio PSOE eta Podemosen arteko Gobernu bati betoa jarriko
Ortuzarrek esan duenez, jeltzaleak "beharrezko kolaboratzaileak" izatea espero badute, beharrezkoa da EAJrekin gobernu programari buruz hitz egitea.
2019/06/17 - 13:00
Andoni Ortuzar: 'PSNk ez du errespetatu Nafarroan hitz egin genuena'
EAJren EBBko presidenteak uste du Nafarroako sozialisten eta Navarra Sumaren arteko ituna dagoela, eta ildo horretan Parlamentuko Mahaiaren osaketak 'garrantzi politikoa' izango duela nabarmendu du.
2019/06/10 - 16:01
EAJ eta PSE, akordioak ixten
Irungo egoera argitu izanak erraztu du bidea. Hala ere, PSE-EEri ez zaio batere gustatu Irunen EAJk oposizioa egiten jarraitzea; alegia, Egibarrek esandakoa.
2019/06/05 - 20:51
Ortuzarrek eta Mendiak gobernu ituna egiteko negoziazioa abiarazi dute
Datozen egunetan berriro biltzekotan gelditu dira, datari zehaztu ez badute. Bi alderdien helburua udaletan eta aldundietan gobernatzeko ituna egitea da, duela lau urte egin zuten moduan.
2019/05/27 - 22:32
Ortuzar: 'Eusko Alderdi Jeltzaleak hauteskundeak irabazi ditu inongo zalantza barik'
Elkarrizketa eta akordioak bilatzen jarraituko du EAJ-k, hauteskundeak irabazi ondoren. Batzar nagusietan guztira 434.138 boto izan ditu, emandako botoen % 39a.
2019/05/26 - 19:16
Euskal alderdietako buruek botoa emateko eskatu diete herritarrei
Andoni Ortuzar (EAJ), Arnaldo Otegi (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Lander Martinez (Ahal Dugu) eta Alfonso Alonso (PP) bat etorri dira parte-hartze handia eskatzean.
2019/05/16 - 22:34
Laudioko Udalean EH Bilduk egindako kudeaketa kritikatu du EAJk
"Marmotaren eguna EH Bilduren eguna" dela salatu du Andoni Ortuzarrek: "egunero jaiki ezer egin gabe".
2019/05/10 - 00:50
Ortuzar: 'Erakunde ongi gobernatuak izateko EAJri boto hirukoitza eman'
Aldi berean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon ekitaldiak egin ditu EAJk, hauteskunde kanpainari hasiera emateko.
2019/05/08 - 12:55
EH Bilduk eta PPk bat eginda Jaurlaritzari kalte egin nahi diote, Ortuzarren aburuz
Hauteskundeak aurreratzearen aukeraz galdetuta, EAJren EBBko presidenteak aitortu du 'plantoa badago, eta aurrera egitea ezinezkoa bada, lehendakariak egokiena den erabakia hartu' beharko duela.