Kanpaina hasiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuzar: 'Erakunde ongi gobernatuak izateko EAJri boto hirukoitza eman'

Aldi berean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon ekitaldiak egin ditu EAJk, hauteskunde kanpainari hasiera emateko.
Iragarkia
PNV TRIPLEX DONOSTIA GASTEIZ BILBAO
18:00 - 20:00
EAJk hiru ekitaldi aldi berean egin ditu hauteskunde kanpainari hasiera emateko

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan jeltzaleei "boto hirukoitza" ematea eskatu du Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "ongi gobernatutako eta zuzendutako udalak, aldundiak" eta Europan Euskadi defendatuko duen "ahots bat" izateko. Bestalde, "eskuina gelditzeko" apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan izandako emaitza "bikaina" gogorarazi du Ortuzarrek.

Aldi berean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon ekitaldiak egin ditu EAJk, "Bat Eginik" lelopean, hauteskunde kanpainari hasiera emateko. Alderdi jeltzaleko ehunka militantek eta jarraitzailek EAEko hiriburuetan egindako hiru mitinak jarraitu ahal izan dituzte pantaila handietan.

Ekitaldi nagusian, Donostiako Katalunia plazan, Ortuzarrek hitza hartu du. Azken hauteskunde orokorretan lortutako "emaitza apartak" gogorarazi ditu buruzagi jeltzaleak. Kongresuan zazpi eserleku, bederatzi ordezkari Senatuan, ia 400.000 boto eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan garaipena lortu zuen EAJk. "Denak emateko, irrikaz eta gogoz ehuneko ehunean" daudela ziurtatu du EBBko presidenteak.

Ortuzarren hitzetan, "jendearekin, kalearekin, konektatzeko gaitasunagatik" bakarrik uler daitezke emaitzok, eta militantziaren lanagatik, haren bidez "Euskadiko txoko guztietara heltzea" lortzen dutelako, "lehen mailako" taldeak izateaz gain.

Apirilaren 28ko "poztasuna digeritzeko" apenas denborarik izan ez dutela onartu du Andoni Ortuzarrek. "Birzentralizazioaren aurka egiteko, autogobernua babesteko, Madrilen Euskadiren interesak defendatzeko eta eskuina gelditzeko modurik onena EAJri botoa ematea zela ulertu zuten euskal boto-emaileek", azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X