Andoni Ortuzar
2018/06/05 - 22:36
Ortuzarrek Rajoyk berarekin izan duen jarrera dotorea azpimarratu du
Gaur Andoni Ortuzarrek txio bat bota du, Rajoyri alor pertsonalean aitortza eginez. EAJk PPren barruan izan duen solaskiderik onena izan dela Rajoy dio Ortuzarrek.
2018/06/02 - 20:39
Ortuzarri egindako elkarrizketa osoa, EAJk Pedro Sanchez babestu ostean
Estibaliz Ruiz de Azua ETBko kazetariak EAJren EBBko presidentea elkarrizketatu du. Rajoyren aurkako zentsura-mozioan EAJk emandako aldeko bozaren arrazoiak azaldu ditu (jatorriz, gaztelaniaz).
2018/06/02 - 16:12
Ortuzar: 'Sanchezek ondo daki zer den Euskal Agenda'
Espainiako presidente aldaketa gauzatzeko ezinbestekoak izan ziren EAJren botoak. Sanchez babestu baino astebete lehenago Rajoyren Gobernua indartu zuten jeltzaileek, PPren aurrekontuak babestuz.
2018/05/26 - 16:15
Pedro Sanchezen proposamenaren 'bideragarritasuna' aztertuko du EAJk
Pedro Sanchezek aurkeztutako zentsura-mozioaren aurrean jakinmina piztu du jeltzaleek zer egingo duten, batez ere Rajoyren Gobernuaren aurrekontuak babestu ondoren.
2018/05/26 - 14:32
Bere hautagaitza 'serioa' eta 'bideragarria' den galdetuko dio EAJk Sanchezi
Andoni Ortuzarrek esan duenez, PSOEren proposamenak "Estatu eredua benetan aztertzen duen eta Euskal Agendarekin bat egiten ote duen" egiaztatuko du EAJk.
2018/05/24 - 18:04
Atzoko babesarekin 155. artikulua kentzea gertuago ikusten du Ortuzarrek
Horretaz gain, Espainiako aurrekontuak Euskadiri ere onura dakarkiola esan du, 500 milioi eurotik gorako inbertsioa dakarrelako.
2018/05/24 - 12:35
Ortuzar: 'Aurrekontu gabe, luzaro edukiko genuke 155a; onartuta, epe labur batean'
EAJren EBBko buruak aitortu duenez, atzoko erabakiak 'argi-ilunak' ditu, baina 'ona da Euskadirentzat eta Kataluniarentzat'.
2018/05/10 - 17:45
Ortuzarrek Semperri: 'Madrildik deitzen didatenean, Kanbokoa naizela esango diet?'
PPko buruzagiak 'Kanboko Estatutua' deitu zion EAJk Autogobernu Lantaldean egindako proposamenari. Ortuzarren hitzetan, Semper 'oso baldarra' izan zen atzo.
2018/05/05 - 16:40
Ortuzar: 'EAJ Kanbon izan da iragan beltzaren liburuari amaiera emateko'
Iñigo Urkulluren eta Uxue Barkosen artean Bertizen egindako ekitaldia ere defendatu du jeltzaleak, horrek "gure gizartearen etorkizunaren arbola landatu baitu".
2018/05/05 - 15:55
Ortuzar: 'Bertizeko adierazpena etorkizuneko argazkia da'
Andoni Ortuzar jeltzalearen aburuz, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Uxue Barkos Nafarroako presidenteak elkarrekin adostu zituzten aurrerantzean eman beharreko urratsak.
2018/05/04 - 14:05
EAJ eta EH Bilduko ordezkariak Kanbon daude jada
Bi alderdiak batera iritsi dira Arnaga etxera. Andoni Ortuzar, Arnaldo Otegi eta Maddalen, besteak beste, bertaratu dira.
2018/05/03 - 23:18
EAJ: 'Azkenean iritsi da ETAren amaiera'
Alderdiak 'oroitzapen oso berezia' izan du modu zuzenean ala ez zuzenean sei hamarkada hauetan ETAren jardueraren “bidegabeko kaltea” jasan duten pertsona guztientzat.
2018/05/02 - 22:20
Andoni Ortuzar, Arnaldo Otegi eta Eukene Arana Kanbon izango dira
EAJren ordezkaritza Joseba Aurrekotxeak, Pako Arizmendik eta Joseba Egibarrek osatuko dute. Koalizioaren izenean, ostera, Maddalen Iriarte, Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz ere joango dira.
2018/05/02 - 18:37
Ortuzar, Otegi eta Arana izango dira EAJ, EH Bildu eta Podemosen ordezkariak Kanbon
EAJren ordezkaritza Joseba Aurrekotxeak, Pako Arizmendik eta Joseba Egibarrek osatuko dute. Koalizioaren izenean, ostera, Maddalen Iriarte, Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz ere joango dira.
2018/04/26 - 13:09
'Kataluniarentzat denbora irabazi eta C's Moncloara iristea ekidin dugu'
Andoni Ortuzarrentzat Rajoyrekin lortutako itunak bi ondorio ditu: hauteskundeak aurreratzea ekiditea eta Katalunian gobernua sortzeko denbora lortzea.
2018/04/10 - 13:35
Ortuzar: 'Oraindik posible da Estatuko Aurrekontuak aurrera ateratzea'
EAJren EBBko presidenteak 155. artikuluaren aplikazioa bertan behera gelditzea eta Kataluniako Gobernua Parlamentuak aukeratutako ordezkari legitimoen esku egotea jarri ditu baldintza gisa.
2018/04/01 - 16:08
Kataluniarenganako keinuz betetako ekitaldia izan da aurtengo Aberri Eguna
EBBko presidenteak ohartarazi duenez, "Espainiar nazionalismo zaharkitua" indartuta dago.
2018/04/01 - 15:38
'Espainiar nazionalismo zaharkitua' indartuta dagoela esan du Ortuzarrek
Aberri Eguneko hitzaldian, 'Euskadi bezalako Estaturik gabeko nazio errealitateak barnean hartuko dituen Europa politikoa' aldarrikatu du Urkulluk.
2018/03/31 - 16:10
Ortuzar: 'Daukaguna bermatu nahi dugu, daukagunarekin aurrera egiteko'
EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak alderdiak Aberri Egunari begira egindako dokumentuaz hitz egin du Bizkargi mendian.
2018/03/31 - 15:48
Ortuzar: 'Daukaguna bermatu nahi dugu, eta horrekin aurrera egin'
Biharko Aberri Egunera begira, buruzagi jeltzaleak esan duenez, "Euskadiren eraikuntza da etorkizuna".