Andoni Ortuzar
2022/05/19 - 14:59
Errege emerituaren bortxaezintasuna berrikustearen alde agertu da EAJ
Andoni Ortuzarrek Konstituzioak erregearentzat jasotzen duen bortxaezintasuna berrikusteko eta "legearen aurkako" jokabideak saihesteko aldaketak egiteko eskatu du.
2022/05/09 - 15:39
Europar Batasuna federala egiteko itunak eguneratzeko eskatu du EAJk
Andoni Ortuzar EAJko presidente eta Europako Alderdi Demokratako presidenteordeak esan du beharrezkoa dela herriei lekua emango dien konstituzio berri bat.
2022/04/17 - 16:24
Lankidetzarako eskaintza egin dio Ortuzarrek EH Bilduri, "gutxieneko errespetua erakusten badute"
"Ondotxo dakite haiek –eta Hezkuntza moduko gai garrantzitsuan ikusi dute– zentzuzko jarrerak defendatzen dituztenean, EAJ beti dagoela prest, beti gaudela adosteko prest" adierazi du EBBKo buruak Aberri Eguneko hitzaldian.
2022/04/17 - 16:23
Bi urteko etenaren ondoren, EAJ Bilboko Plaza Barrira itzuli da Aberri Eguna ospatzera
Jeltzaleek eskua luzatu diete gainerako alderdiei lankidetzan aritzeko krisi egoerari aurre egiteko. Hala ere, EH Bilduri laguntzarik ez ematea egotzi dio.
2022/04/09 - 20:30
Ortuzarrek "populismo merkea" egotzi dio Ayusori, eta "burgesak bezala" bizitzea GKSri
EAJren buruzagiak esan du Madrilgo erkidegoko presidenteak "askatasuna" erabiltzen duela "gehien dutenei mesede egiteko eta zergak jaisteko".
2022/04/06 - 16:27
Bilera erronda amaituta, ostiralean ezagutuko dira krisiari aurre egiteko neurri berriak
Iñigo Urkullu lehendakariak alderdiekin izandako bilera erronda gaur amaitu da gobernuko alderdiekin, jeltzale eta sozialistekin. Baina elkarrizketa hauen emaitza ez dugu ezagutuko, ziur asko, ostiral arte.
2022/04/02 - 21:32
EAJren eredua defendatu du Ortuzarrek, EH Bilduren "fotokopia txarraren" aurrean
Jeltzaleen buruak euskal erakundeak goraipatu ditu egoera ekonomiko zailaren aurrean neurriak hartzean izan duten "azkartasuna eta eraginkortasunagatik".
2022/03/31 - 13:13
Premiazko neurriekin geldotasuna leporatu dio Ortuzarrek Sanchezi
Pedro Sanchezek bere Gobernuaren babes politikoak segurutzat ematen dituela uste du Andoni Ortuzar EAJko EBBren buruak, eta Europako funtsei itxaron gabe abian jartzeko eskatu dio presidenteari.
2022/02/26 - 13:37
Zabalzari biktima izaera aitortzeko eskatu dio Ortuzarrek Espainiako Estatuari
Eusko Jaurlaritzak, polizia abusuen Legea oinarri hartuta, Zabalza biktima gisa aitortu ostean, Estatuak gauza bera egitea espero du EAJko liderrak.
2022/02/23 - 13:18
Gutxieneko diru-sarreraren transferentzia "egunetako kontua" izan daiteke
Josu Erkoreka lehendakariordeak Euskadi Irratian azaldu duenez, "potoloena bideratuta dago", eta "gai txikiak edo bigarren mailakoak" baino ez dira geratzen. "Berehala etorriko da akordioa", gehitu du.
2022/02/23 - 12:03
Hauteskundeak aurreratzeak Voxi mesede egingo liokeela ohartarazi dio Ortuzarrek Sanchezi
EAJren EBBko presidentearen ustez, PPk "arazo handia du, eta Euskadin arazo handi gehigarri bat", eta espero du hurrengo liderrak "bere alderdia ondo birmoldatzea". "Gezurra dirudien arren, ez diot ondo geratzeko, guztiok behar dugu PP indartsu bat" Voxen aurrean, esan du.
2022/02/12 - 13:46
"Entzunez Eraiki" prozesua abiatu du EAJk, euskal gizarteak zer nahi duen entzuteko
Alderdi jeltzaleak entzuketa aktiboko prozesua abiatuko du datorren astean, eta larunbat honetan egin dute horren inguruko topaketa EAJko ordezkari nagusiek, Bilboko Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.
2022/02/07 - 12:28
Ortuzarrek espero du Sanchez konturatuko zela ERCrekin eta EAJrekin egin behar dituela ahaleginak
Espainiako Gobernuak lan-erreformaren bozketan gertatutakorekin "eskarmentatu" izana espero du Andoni Ortuzarrek. EBBren buruaren ustez, Sanchezek konturatu behar du "ERCrekin eta EAJrekin egin behar duela esfortzua, horiek baitira gehiengo horiek bermatzen dituztenak, ezustekorik gabe".
2022/02/07 - 10:57
Ortuzarrek CCOOri eskatu dio "aurkariekin eta errudunekin ez okertzeko"
"Espainiako Gobernuak egoera honekin zerbait ikasi izana espero dut, alegia, konturatzea, nahi ala ez, ERCrekin eta EAJrekin egin behar dituela itunak", esan du.
2022/01/30 - 21:25
Eragile politiko eta sozialek euren jarrerak azaldu dituzte, lan erreformarako aste erabakigarriaren atarian
Datorren ostegunean, lan erreformaren dekretua eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan. Askotariko eragile politiko eta sozialek, alderdi zein sindikatu, azken egunotan jakitera eman dute dekretua arbuiatzen jarraituko dutela, eta argi utzi dituzte euren baldintzak.
2022/01/25 - 12:22
Lan erreforma onartzeko ''malgutasuna eta pedagogia'' eskatu dizkio EAJk Sanchezen Gobernuari
Andoni Ortuzarrek "koherentzia, irudimena eta malgutasun pixka bat" eskatu dizkio Sanchezen Gobernuari, EAJren planteamendua onartzeko eta Pedro Sanchezen "ohiko" bazkideek lan erreformaren alde bozkatzeko.
2022/01/20 - 12:32
Andoni Ortuzar: ''Alonsotegikoari ez nioke ustelkeria deituko''
EBBren presidenteak onartu du "praktika txarra" dela, baina "inor ez dela legez kontra aberastu" azpimarratu du. EAJren helburua horrelakorik berriro gertatzea dela gaineratu du.
2022/01/20 - 12:15
Ortuzar: "Gutxieneko diru-sarreraren transferentzia eskualdatzen ez badute, dena pikutara joango da"
Lan erreforma: "EAJk 'ez' bozkatuko du EAEko hitzarmenak lehenesten ez badira". Alonsotegi: "Nik ez nuke ustelkeria deituko, inor ez delako legez kontra aberastu".
2021/12/26 - 19:01
EAJk "euskal erresistentziaren ardatz" gisa gogoratu ditu Joseba Rezola eta Aurora Lopez de Goikoetxea
Joseba Egibar GBBko presidentea "balio kolektiboak" indartzearen alde agertu da erbestean Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izandakoaren heriotzaren 50. urteurrenean.
2021/11/30 - 11:32
Ortuzarrek, EPPKren agiriaz: "Positiboa da, baina berandu dator"
EAJren EBBko presidentearen hitzetan, orain auziaren "gordiar korapiloari" heldu beharko liokete presoek: "ETA inoiz existitu behar ez zela aitortzea, eta horren ekintzek min bidegabea sorrarazi zietela biktimei eta konponezineko kaltea euskal gizarteari".