Animaliak
2024/01/08 - 14:40
Oihane Cabezas-Basurko (AZTI): ''Litekeena da pelletak aste gutxi barru iristea euskal kostaldera''
AZTIko ikertzaileak adierazi duenez, plastikozko bolatxo zurien isurketak eragin fisikoa du hasiera batean, animaliek irentsi ditzaketelako. Gainera, bolatxoak puskatzea eta mikroplastiko bihurtzea beste arriskuetako bat izan daiteke.
2024/01/03 - 20:02
Suhiltzaileak Gasteizko etxe batera joan behar izan dira katu batek ez zielako jabeei etxean sartzen uzten
Dirudienez, jabeen arabera, katuak lasaigarriak hartzen ditu.
2023/12/29 - 18:35
Bidasoko aterpetxe bateko bi arduradun ikertzen ari dira animaliei tratu txarrak emateagatik
Ikerketa urrian hasi zen, elkarte animalista batek aterpetxe horretan atzemandako baldintza eskas batzuen berri izan ondoren Ertzaintzak.
2023/12/29 - 15:50
Eusko Jaurlaritzak ez du errekurrituko Animalien Ongizatearen Legea, eskumen-desadostasunak konpondu ondoren
Aldebiko Lankidetza Batzordean negoziatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak uste du "zuzenduta" daudela "eskumenen gehiegikeriak".
2023/12/20 - 19:55
Otsoaren babesa murriztea eskatu du Bruselak, "ganaduaren aurkako erasoak areagotu direlako"
Abeltzain batzuek dagoeneko txalotu egin dute Bruselaren jarrera, eta Espainiako Gobernuari eskatu diote jarraibide horiek bete ditzala. Aitzitik, WWF eta IFAW bezalako nazioarteko GKEek Batzordearen proposamena baztertzeko eskatu diete EBko Estatu kideei.
2023/12/08 - 15:13
Igarabak Gipuzkoako ibaietan bueltan dira
Igarabak edo urtxakurrak mehatxatuta egon dira, eta urteak dira erreketatik desagertu zirela. Itsas Enara elkarteak Oria ibaian ikusi ditu berriz.
2023/10/23 - 23:57
27 urteko emakume bat hil da artzain baten txakurrek erasota, Zamoran
Antza denez, senide batekin paseatzen ari zela, artaldera hurbildu da eta mastin batzuek eraso egin diote. Lekuan bertan hil da.
2023/10/23 - 18:39
Gasteizko Udalak etxeko animalien presentzia baimenduko du ezkontzetan
Ekitaldi horietan parte hartu ahal izango dute, baldin eta indarrean dagoen araudiak animalien osasunari, ikuskapenari eta kontrolari buruz eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Lehenengo maskota Mak txakurra izango da, datorren larunbatean jabeen ezkontzara joango baita.
2023/10/18 - 20:18
Karrantzako lau txirrindularik hartz batekin egin dute topo errepide erdian Errumanian
Transilvanian barrena bizikletan zebiltzala, ezusteko ederra hartu zuten Karrantzako lau txirrindularik: hartz batekin egin zuten topo errepide erdian. Bi aldiz pentsatu gabe, bizikletak utzi, mugikorrak hartu eta ikusten ari zirena grabatu zuten. Berehala zabaldu dira irudiok sareetan.
2023/10/17 - 20:10
AZTIk gertutik zaintzen ditu Bizkaiko Golkoko marrazoak, euren ekosistema babesteko
Itsasoaren ikerketako zentro teknologikoa 14 ale monitorizatzen ari da, marrazo aleak markatuz, euren portaera hobeto ezagutzeko eta babesteko helburuarekin.
2023/10/13 - 23:03
Putre handi batek anbulantzia baten kontra jo du, Nafarroan
A-10 Sakanako autobidean izan da istripua, Iruñea eta Gasteiz artean. Mikel Colmenero gidaria, bere eskarmentuari esker, lasai aritu zen, eta onik atera zen.
2023/10/05 - 19:24
Zimitzek nekazaritza-ustiategietan izan dezaketen eragina aztertuko du Bizkaiko Aldundiak
Oraingoz, ez dute intsektu honek landa eremuan kalterik eragin duen berririk jaso, baina badaezpda, lagin bat eskatuko dute, balizko ondorioak aztertzeko.
2023/10/05 - 18:57
Dagoeneko 70 behi baino gehiago kutsatu ditu gaixotasun hemorragikoak Bizkaiko 44 etxaldetan
Gainera, bi animalia hil dira eritasunaren ondorioz. Foru Gobernuak laguntzak onartu ditu abeltzainentzat: 30 euro albaitariaren lehen bisita ordaintzeko, eta 20 euro gaixotzen den animalia bakoitzeko.
2023/10/04 - 00:46
Zimitz izurritea Barakaldon: Bizilagunek euren etxeetan sartzen direla salatu dute
Zenbait lekutan, Barakaldoko Gurutzeta auzoan esaterako, oso arazo deserosoa bihurtu dira. Leihoak ere ezin dituzte ireki.
2023/10/03 - 12:23
Bilboko Udalak Casilda Iturrizar parkearen zati bat itxi du, Andrena erleak daudelako
Erle espezie hau ez da erasokorra traba egiten ez bazaie. Zuloak egiten dituzte lurrean arrautzak jartzeko. Haien presentzia ez da ohikoa EAEn, eta aste batzuk barru desagertzea espero dute.
2023/10/02 - 20:35
Parisko zimitz izurriteak kezka sortu du
Parisko Udalak laguntza eskatu dio Gobernuari, zimitz izurritea mozteko. Zimitzak ez dira arriskutsuak, baina oso azkar erreproduzitzen dira.
2023/10/02 - 14:13
Gipuzkoako Aldundia abelburuei eragiten dien GHE gaitzari aurre egiteko laguntza gehiago aztertzen ari da
Neurri zehatzak, baina, ez dituzte aditzera eman, eta beste bilera bat deitu dute datorren asteko astearterako. Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu ditu gaixotasuna sendatzeko botiken gastuak; ez, ordea, albaitarien irteerak edo bestelako gastuak.
2023/10/01 - 21:21
Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azoka bertan behera, zezen batek laguntzailea adarkatu ondoren
18:30 aldera, abelburuak baloratzeko ekitaldia egiten ari zirela, zezen batek zaintzailearen laguntzaileari adarkada bat eman dio hesituta zegoen tokitik ateratzera joan denean.
2023/10/01 - 19:40
Bi lagun larri zauritu dira Nafarroan, basurde batek eraso eginda
Artetako iturburutik gertu txangoa egiten zebilen talde bat eraso egin du basurdeak. Talde horretako pertsona bi larri zauritu dira, eta ospitalera helikopteroz ebakuatu behar izan dituzte.
2023/09/29 - 17:07
Gizonezko donostiar bat hil da Valladolideko entzierro batean adarkada bat jaso ostean
Asteazkenean zauritu zen Olmedoko jaietako entzierroan. Zezenak lepoa adarkatu zion, eta larrialdi zerbitzuek egonkortzea lortu bazuten ere, azkenean hil egin da.