Animaliak
2023/04/25 - 20:48
Bere txakurrak ardiak izutu, artzainari jipoia eman eta gainera salaketa jarri dio
Kirolean ari zen gizon bat igaro zen erasoaren tokitik, eta artzain gipuzkoarra ospitalera eraman zuen masailezurra apurtuta zuela. ENBAk adierazi du erasoa "muturreko kasua" izan dela, baina abeltzainen lanarekiko "errespetu pixka bat" eskatu du.
2023/04/16 - 19:22
Urkabustaizko ganaduzaleek uxaldia antolatu dute otsoak izutzeko
Salatu dute otsoen erasoak etengabeak direla, urtebetean 100dik gora abelburu hil dizkietela. Horregatik, 150 lagun elkartu dira, taldeetan banatuta, zarata eginez, armarik erabili gabe, animaliak izutzeko.
2023/04/10 - 17:20
Txakurrentzako hotelak, gainezka
Maskota dutenak alternatiba bila ibiltzen dira oporraldietan, ez baita erraza animaliekin bidaiatzea. Gizakientzako hotelak bezala, txakurrentzat direnak ere beteta daude.
2023/04/02 - 22:38
Hiru metro luzeko balea bat hilik azaldu da Zurriolako hondartzan
Ia hiru metro luzeko balea bat hilik agertu da Donostian, Kursaaletik gertu. Handik gutxira erretiratu egin dute animaliaren gorpua, eta datozen orduetan Euskal Herriko Unibertsitateak Plentzian duen egoitzara bidaliko dute, bertan aztertu dezaten.
2023/04/02 - 20:37
"Ehiza askatasuna" dela aldarrikatu dute milaka pertsonak Iruñean
Animalien babeserako lege berrien kontra agertu dira. Nafarroako Ehiza Federazioaren presidenteordeak esan duenez, "ez gaituzte entzuten, ez dakite zer den ehiza txakur bat eta ez dakite nola zaintzen ditugun".
2023/04/02 - 10:13
Hondalea ikusgai izango da apirilaren 3tik 16ra
Talde ekologistek ohartarazi dutenez, "udaberrian, itsas hegaztiek lurrean habia egiten dutenean", uhartera bisitak egiteak "ondorio kaltegarriak" izango ditu, eta akordioak ez betetzea leporatu diote Udalari.
2023/03/31 - 17:12
Lehorteak milioika abelburu hil ditu azken bi urteetan Afrikan, eta, ondorioz, artzainen bizimodua hondatu du
Afrikako ekialdean, edateko ura lortzeko arazo larria dago. Lehortearen ondorioz, milaka lagun dago urik gabe eta agintariek kamioietan eraman behar izaten diete bizitzeko derrigorrezkoa den ura.
2023/03/29 - 16:01
Urre koloreko txakal bat aurkitu dute Araban, Iberiar penintsulako lehena
Kanidoen familiako ugaztun haragijale hau ohikoa da Balkanetako penintsulan, baina aurreko mendearen amaieratik inguruko herrialdeetara zabaldu da.
2023/03/16 - 14:57
Animalien ongizatearen legea behin betiko onartu du Kongresuak
Senatuan erantsitako 15 zuzenketa partzialetatik 10 onartu ditu Behe Ganberak. Dena ondo bidean, sei hilabete barru sartuko da indarrean.
2023/03/12 - 21:45
Txakurrak lasaigarri, dentistaren kontsultan edo liburutegian
Lehenengoa Donostian topatu dugu: dentista baten kontsultan, txakurrak erabiltzen dituzte umeak lasaitzeko. Bigarrena, Zintruenigon, Nafarroan: liburutegian irakurketarekin arazoak dituzten haur eta gazteak laguntzen aritzen dira txakurrak. Bi kasuetan, eragin positiboa du animalien presentziak.
2023/03/09 - 10:48
Senatuak ez du, boto bakar batengatik, animalien babeserako legea atzera bota
Junts per Catalunyak aurkeztutako bi zuzenketa onartu dituzte. EAJk aurkeztutako bost zuzenketa ere aurrera atera dira; gehienak eskumenekin lotutakoak.
2023/03/09 - 06:00
Zer gertatuko da animalien dendekin?
Espainiako Animalien eskubideak eta ongizatea babesteko Lege berriarekin, debekatuta egongo da txakurrak, katuak eta hudoak salerostea.
2023/03/09 - 06:00
Txakurrentzako erantzukizun zibileko aseguruak, beharrezkoak Estatu osoan
Euskal Autonomia Erkidegora lehenago heldu zirenak derriorrezkoak izango dira Estatu osoan. Mota horretako aseguruak izateko aukera guztiak azaldu ditu Andoni Saldias artekaria.
2023/03/08 - 22:34
Animalien ongizatearen legea: Nola eragingo die maskotak dituztenei?
Animalien ongizatearen legeak aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu. Maskotak dituztenei zuzenean eragingo die, baita konpainiako animaliak saltzen dituzten dendei ere.
2023/03/03 - 19:45
Hegazti gripearen kasu berri bat, Gasteiz inguruan gaixorik aurkitu duten hegatxuri batean
Iazko maiatzetik 25 foku atzeman dira guztira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
2023/03/02 - 15:43
Bizilagun baino arratoi gehiago dago Parisen
Arratoiak akabatzeko esku-hartzeak % 35 hazi ziren iaz, izan ere pandemia ondoren, gero eta jende gehiagok jaten du kalean eta uzten diren hondakinak aukera paregabea dira arratoiak ugaritzeko.
2023/02/27 - 21:49
Txakurren bizi-itxaropenak nabarmen egin du gora: Bixkorrek 20 urte baino gehiago ditu
Albaitariek kontatu digute gero eta hobeto zaintzen ditugula gure maskotak, eta, hortaz, bizitza luzatzeko terapia eta teknikek ere aurrera egin dute nabarmen. EITB Zeberion izan da, Bixkor, 20 urtetik gorako txakurra gertutik ezagutzeko.
2023/02/21 - 10:30
Zezen plazan egin dute zita tolosar askok Inauterietako astearte goizean
Txarangek alaituta, kolorez eta animazioz bete da Tolosako zezen plaza goizean goiz.
2023/02/09 - 15:43
Espainiako Kongresuak animalien ongizatearen legea onartu du
Diputatuen Kongresuak animalien ongizateari buruzko lege-proiektua onartu du gaur PSOE, Podemos, ERC, EH Bildu eta CUPen babesarekin, ehiza-txakurrak eta laneko beste animalia batzuk kanpoan utziz.
2023/02/09 - 14:54
Animaliak babesteko legea onartu dute Kongresuan Unidas Podemosi eta inbestidura bazkide batzuei esker
Besteak beste, EH Bilduk, ERCk eta CUPek alde bozkatu dute. PSOEk nahi zuen bezala, legeak ez ditu ehiza txakurrak babestuko. EAJk araudiaren kontra egin du, EAEko eskumenak urratzen dituela iritzita.