Animaliak
2023/03/12 - 21:45
Txakurrak lasaigarri, dentistaren kontsultan edo liburutegian
Lehenengoa Donostian topatu dugu: dentista baten kontsultan, txakurrak erabiltzen dituzte umeak lasaitzeko. Bigarrena, Zintruenigon, Nafarroan: liburutegian irakurketarekin arazoak dituzten haur eta gazteak laguntzen aritzen dira txakurrak. Bi kasuetan, eragin positiboa du animalien presentziak.
2023/03/09 - 10:48
Senatuak ez du, boto bakar batengatik, animalien babeserako legea atzera bota
Junts per Catalunyak aurkeztutako bi zuzenketa onartu dituzte. EAJk aurkeztutako bost zuzenketa ere aurrera atera dira; gehienak eskumenekin lotutakoak.
2023/03/09 - 06:00
Zer gertatuko da animalien dendekin?
Espainiako Animalien eskubideak eta ongizatea babesteko Lege berriarekin, debekatuta egongo da txakurrak, katuak eta hudoak salerostea.
2023/03/09 - 06:00
Txakurrentzako erantzukizun zibileko aseguruak, beharrezkoak Estatu osoan
Euskal Autonomia Erkidegora lehenago heldu zirenak derriorrezkoak izango dira Estatu osoan. Mota horretako aseguruak izateko aukera guztiak azaldu ditu Andoni Saldias artekaria.
2023/03/08 - 22:34
Animalien ongizatearen legea: Nola eragingo die maskotak dituztenei?
Animalien ongizatearen legeak aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu. Maskotak dituztenei zuzenean eragingo die, baita konpainiako animaliak saltzen dituzten dendei ere.
2023/03/03 - 19:45
Hegazti gripearen kasu berri bat, Gasteiz inguruan gaixorik aurkitu duten hegatxuri batean
Iazko maiatzetik 25 foku atzeman dira guztira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
2023/03/02 - 15:43
Bizilagun baino arratoi gehiago dago Parisen
Arratoiak akabatzeko esku-hartzeak % 35 hazi ziren iaz, izan ere pandemia ondoren, gero eta jende gehiagok jaten du kalean eta uzten diren hondakinak aukera paregabea dira arratoiak ugaritzeko.
2023/02/27 - 21:49
Txakurren bizi-itxaropenak nabarmen egin du gora: Bixkorrek 20 urte baino gehiago ditu
Albaitariek kontatu digute gero eta hobeto zaintzen ditugula gure maskotak, eta, hortaz, bizitza luzatzeko terapia eta teknikek ere aurrera egin dute nabarmen. EITB Zeberion izan da, Bixkor, 20 urtetik gorako txakurra gertutik ezagutzeko.
2023/02/21 - 10:30
Zezen plazan egin dute zita tolosar askok Inauterietako astearte goizean
Txarangek alaituta, kolorez eta animazioz bete da Tolosako zezen plaza goizean goiz.
2023/02/09 - 15:43
Espainiako Kongresuak animalien ongizatearen legea onartu du
Diputatuen Kongresuak animalien ongizateari buruzko lege-proiektua onartu du gaur PSOE, Podemos, ERC, EH Bildu eta CUPen babesarekin, ehiza-txakurrak eta laneko beste animalia batzuk kanpoan utziz.
2023/02/09 - 14:54
Animaliak babesteko legea onartu dute Kongresuan Unidas Podemosi eta inbestidura bazkide batzuei esker
Besteak beste, EH Bilduk, ERCk eta CUPek alde bozkatu dute. PSOEk nahi zuen bezala, legeak ez ditu ehiza txakurrak babestuko. EAJk araudiaren kontra egin du, EAEko eskumenak urratzen dituela iritzita.
2023/02/08 - 15:30
Erreskateko txakurren euskal taldea aitzindaria izan zen Estatuan, eta 40 urte beteko ditu aurten
Estatuan izan diren hondamendi handienetan lagundu du taldeak. Hamarkada hauetan ehunka txakur trebatu dituzte. Egun, 16k osatzen dute Elorrion egoitza duen taldea.
2023/02/07 - 15:51
Atzerritik etorritako artzain askok halal haragiaren aldeko apustua egin dute
Halal ziurtagiria lortzeko teorian animaliei bazka freskoa eman behar zaie eta ahal den libreen mugitu behar dute. Hortaz, ustiapen intentsiboetatik urrun daude.
2023/02/05 - 15:03
Ehizaren kontrako protestak egin dituzte animalistek Iruñean eta Donostian
Ehiztaria "animaliak denborapasan, lehiaketan, harrokeriagatik edo gastuak aurrezteagatik hiltzen dituen jendaila" dela esan dute elkarretaratzeetan irakurritako adierazpenean.
2023/01/22 - 15:23
Ehunka olagarro hilda euskal kostan, denboralearen ondorioz
Getxoko Arrigunaga hondartzan dozenaka agertu dira. Fenomeno harrigarria da, baina ez arraroa, ohikoa delako ur geza gaziarekin nahasten denean.
2023/01/18 - 12:15
Itsas txakur bat agertu da Getariako Malkorbe hondartzan
Gurutze Gorriko boluntarioek itsas txakur txiki bat aurkitu dute gaur goizean Getarian. Animalia egoera onean zegoen eta bere kabuz itzuli da itsasora (@CruzRojaGip erakundearen irudiak).
2023/01/17 - 21:55
Santillana del Marreko (Kantabria) zoologikoko animaliak ebakuatu dituzte
Laredon ere uholdeak izan dira eta eskola guztiak bertan behera utzi behar izan dituzte.
2023/01/16 - 16:28
The Comedy Wildlife: natura babestea helburu duten argazki dibertigarriak
Animaliak ardatz hartuta, ehunka irudi aurkezten dituzte urtero The Comedy Wildlife argazki lehiaketara, beti ere gaia umoretik landuta. Hauek dira 2022ko edizioko sarituak.
2023/01/11 - 11:41
100.000 euro bideratuko ditu Bizkaiak nekazaritza ustiategiak otsoen gisako animalia basatiengandik babesteko
Otsoen erasoak seikoiztu egin dira 2022an Bizkaian: guztira, 58 eraso zenbatu zituzten iaz Karrantzan, Gorbeian eta Urduñan. Arantza Atutxa Bizkaiko nekazaritza zuzendaria Egun On Euskadi saioan izan da eta, azaldu duenez, artaldeak babesteko mastinak erabiltzea izango da neurrietako bat.
2023/01/09 - 15:39
38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz
Urtebetean seikoztu egin da eraso kopurua. 2022an 54 animalia hil zituzten otsoek Bizkaian: 51 ardi, 2 behi eta ostruka bat.