Antxoak
2025/05/02 - 14:22
Euskal arrantzaleek ia 3 milioi kilo antxoa harrapatu dituzte dagoeneko, kuotaren % 36
Aurtengo antxoa handiagoa da, eta hortaz, garestiagoa (2,27 euro/kiloa). Bizkaia eta Kantabria arteko uretan arrantzatu dute gehien, eta hala, itsasontzi askok Kantabrian porturatu dute harrapatutakoa. Ondorioz, Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjatan gutxiago saldu da.
2025/03/11 - 11:54
100 tona antxoa sartu da Getariako portuan, kosteraren bigarren egunean
Ofizialki lehen antxoak euskal portuetara atzo iritsi baziren ere, kosteraren bigarren egunean erruz sartu da, bereziki, Getarian. 100 tona antxoa porturatu dituzte eta kiloa 0,70 euroan saldu da batez beste.
2025/03/11 - 11:31
100 tona antxoa sartu da Getariako portuan eta kiloa 0,70 euroan saldu da
Kosteraren bigarren egunean Hondarribian eta Ondarroan ere antxoa porturatu dute, eta han ere antzerako prezioa izan du lonjan. Antxoak Donostia parean harrapatu dituzte, eta tamainaz ertainak dira.
2025/03/10 - 16:27
Denboraldiko lehen antxoak iritsi dira Getariako portura
Kosteraren lehen egunean, Getariako portuan tona bat antxoa inguru deskargatu da, eta kiloa 6,50 euroan saldu da. Antxoaren arrantza denboraldia 10 eguneko atzerapenarekin hasi da, kuota kudeatzeko sistema aldatzeko negoziazioen ondorioz.
2024/12/11 - 08:54
Albiste izango dira: Mario Fernandezen heriotza, arrantza kuoten inguruko akordioa eta Siria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/13 - 15:06
Antxoaren biomasa 143.000 tonakoa da Bizkaiko golkoan, batez besteko historikoaren gainetik
Azti euskal zentro zientifikoak egindako ikerketa baten arabera, antxoak "egoera onean" jarraitzen du. Amaia Barredoren hitzetan, horrek "Euskadiko arrantza-sektorearen jasangarritasunaren alde egin dugun apustua balioesten du".
2024/05/03 - 16:16
Arrainaren enkantea bertan behera Ondarroan, kaxa faltagatik
Zazpi milioi kilo antxoa deskargatu dira orain arte euskal portuetan, iazko bikoitza. Hala ere, Ondarroan ezin izan dute ezer saldu, kaxa faltagatik. Lonjan saldutako arraina geroz eta urrutiago doa eta ez dira garaiz bueltatzen.
2024/05/03 - 15:35
Zazpi milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte Euskadiko portuetan
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
2024/05/03 - 10:03
Albiste izango dira: Legebiltzarkideen akreditazioa, antxoa eta berdel kostera eta Prentsa Askatasunaren Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/24 - 13:22
Euskal kostaldeko portuak antxoaz bete dira
Gaur goizean, adibidez, 330 tona antxoa ekarri dituzten 50 ontzi porturatu dira Getarian. Getariako Kofradiako lehendakaria pozik dago kantitatea esanguratsua delako eta onuragarria delako bai arrantzaleentzat bai kontsumitzaileentzat.
2024/04/04 - 14:39
Arrantzaleak pozik daude antxoaren kanpainaren martxarekin
Atzo eta gaur antxoa asko sartu da euskal kostaldeko portuetan. Hondarribian, adibidez, gaur 300.000 kilo antxoa saldu dira. Berdelaren kanpaina, aldiz, ez da hain ona izaten ari.
2024/03/06 - 10:17
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Iritsi den antxoa apurra tamaina txikikoa da. Getariako portuan, adibidez, ontzi bakar batek lehorreratu du antxoa, eta lonjan kiloa 2,60 euro inguruan saldu da.
2023/12/04 - 14:51
Bizkaiko Golkoko antxoa duela 30 urtekoa baino txikiagoa da
Ozeanoen berotzearekin eta bestelako ingurugiro baldintzekin lotu dute aldaketa hori. Baztertu egin dute, ordea, arrantza-presioaren eraginaren hipotesia. 1990etik 2021era arte egindako ikerketaren emaitzak 'Global Change Biology' aldizkari ospetsuan argitaratu dituzte.

2023/05/05 - 12:22
3 milioi kilo antxoa baino gehiago eta 7,4 milioi kilo berdel harrapatu ditu euskal flotak kanpaina hasieratik
Getarian gaur ospatzen ari diren Antxua Egunaren eta Arrantzale Egunaren ekitaldi nagusian eman du jakitera Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak 2023ko antxoa eta berdel harrapaketen lehen balantzea.
2023/05/01 - 23:03
30 ontzik 150 tona antxoa ekarri dituzte Ondarroako portura
Antxoa bolada oparoa ari da izaten, eta gaur, berriro ere, kopuru handitan sartu da. Ondarroako portuan, esaterako, gelditu gabe aritu dira.

2023/03/15 - 14:07
EAEko arrantza-ontziek 380 tona antxoa harrapatu dituzte, arrantza-denboraldia hasi zenetik egunik oparoenean
Getariako portuan bakarrik, 120 tona deskargatu dira. Hondarribian eta Pasaian 50 eta 13 tona lehorreratu dituzte, hurrenez hurren, eta Bizkaian 200 tonara iritsiko direla nabarmendu dute.

2023/03/01 - 11:45
Eugenio Elduaien: ''Apirila erditik aurrera antxoa asko hartzea espero dugu''
Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Presidentearen ustez "kuota handitu izana berri ona da, antxoa badagoela esan nahi duelako. Hala ere, gero arrantzatu egin behar dugu hori guztia", gaineratu du.
2022/08/22 - 13:31
Eusebio Arantzamendi: "Merkatuan prezioak mantentzeko, ona da hegaluzearen kanpaina luzatzea"
Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidenteak hegaluzearen eta antxoaren kanpainen nondik norakoak azaldu ditu Euskadi Irratian, bai eta sektorearen egungo egoera eta etorkizunerako aurreikuspenak ere.
2022/07/07 - 15:09
Antxoaren egoera ona da Bizkaiko Golkoan
AZTI zentro teknologikoak eta Eusko Jaurlaritzak Bioman kanpaina zientifikoaren behin-behineko emaitzak aurkeztu dituzte. Hain zuzen, aurten, 230.000 tona antxoa heldu inguruko biomasa kalkulatu dute; espeziearen iraunkortasuna bermatzen duen gutxieneko balioa 21.000 tonakoa da.