Euskal arrantzaleek ia 3 milioi kilo antxoa harrapatu dituzte dagoeneko, kuotaren % 36
Antxoaren kosteraren erdia igarota dagoela, Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek 29 tona (2,9 milioi kilo) harrapatu dituzte, iaz baino gehiago eta ezarritako kuotaren % 36 inguru. Datuok Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Kostaldearen Garapen sailburuordeak eman ditu gaur, Getariako (Gipuzkoa) Antxua Egunaren harira.
2024ko kanpainarekin alderatuta, nabarmen gutxiago, % 63 gutxiago, porturatu da Bizkaian eta Gipuzkoan. Sailburuordearen esanetan, "harrapaketa gehienak Bizkaia eta Kantabria arteko uretan egin dituzte, eta ondorioz, kanpoko ontzi askok Kantabria aukeratu dute arrantzatutakoa saltzeko, gure lonjen kaltetan".
Dena dela, salmenta prezioak gora egin du, eta batez beste 2,27 euroan saldu da kiloa —iaz, 1,51 euro/kiloa— . "Aurten harrapatutako antxoa handiagoa da, eta preziatuagoa da kontserba industriarentzat, eta prest dago gehiago ordaintzeko", azaldu du.
Antxoaren kanpaina ekaina amaieran bukatuko da, eta orduan egingo du balorazioa Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. "Ikusiko dugu zer nolako bilakaera duen espezieak maiatzean zehar", erantsi du Azkuek.
"Berdelaren kostera, oso txarra"
Antxoaren datuak ez ezik, berdelaren kanpainarenak eman ditu Azkuek, eta ezkorrago mintzatu da. Horren ustez, kostera "oso txarra" izan da. Guztira, 5,7 milioi kilo (5,7 tona) harrapatu dituzte, baina erabilitako metodoaren arabera (arrastre arrantza, inguraketa sareen bidezkoa eta amuarekin egindako arrantza) bilakaera "oso irregularra" izan da.
"Arrastre eta inguraketa arrantzari dagokionez —gehienbat Ondarroako ontziak—, harrapaketa esanguratsuak izan dira, ia kuota agortzeraino; ontzi txikiek amuekin egindakoak, aldiz, apalak, 537.649 kilo (baimendutakoaren % 14 baino ez), 2024an harrapatutako 1,1 milioi kilotik urrun", zehaztu du.
Antxoa ez bezala, berdela Bizkaia eta Gipuzkoako uretan agertu da, eta kanpoko itsasontziek euskal lonjatan saldu dute arraina. Hori horrela, 9,2 milioi kilo porturatu dira, batez beste 2,10 euroan salduta kiloa (2024an, 1,34 euroa egon zen kiloa).
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.