Antxoa gazteak ugari dira Bizkaiko Golkoan eta batezbesteko historikoa bikoiztu dute
Aurten Juvena kanpainak estimatutako kopuruak —38.160 itsas milia karratuko azalera hartu du aztergai— udaberrian jaiotako ale gazteek bikain biziraun dutela utzi du agerian, eta larba- eta gazte-faseen garapenerako baldintza ozeanografiko eta ekoizgarri oso onuragarriak egon direla erakusten du.
Antxoa gaztea ugari da Bizkaiko Golkoan, eta batezbesteko historikoa bikoizten du. Emaitza horiek agerian uzten dute 2026ko kostaldeko denboraldian erreklutamendu ona izango dela, eta espeziea sasoian dagoela.
Hori baieztatzen dute Bizkaiko Golkoko antxoa populazio gaztearen ebaluazioa ondu duen Juvena 2025 kanpaina zientifikoak, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailak bultzatu eta AZTI zentro teknologikoak koordinatua.
Kalkuluen arabera, ugaritasun-maila handia da, eta antxoa gazteen biomasa 544.781 tonakoa da. Zifra horrek azken hogei urteetako batezbesteko historikoa bikoizten du, eta igoera nabarmena da 2024an erregistratutako 255.344 tonekin alderatuta.
Aurten JUVENA kanpainak estimatutako kopuruak —38.160 itsas milia karratuko azalera hartu du aztergai— agerian jarri du udaberrian jaiotako ale gazteek bikain biziraun dutela, eta larba- eta gazte-faseak garatzeko baldintza ozeanografiko oso onuragarriak egon direla erakusten du.
"Antxoa europarra bizi-ziklo laburreko eta urtez urteko aldakortasun handiko espeziea da, eta Bizkaiko Golkoaren baldintza ozeanografikoen mende dago. Bi eta hiru urte arteko bizi-zikloa du, eta ugalketa faktore hauek mugatzen dute: uraren tenperatura, elikagai-eskuragarritasuna eta ozeano-korronteak, besteak beste. Horregatik alda daiteke (biomasa) horrenbeste urtetik urtera", azaldu du Rogelio Pozo AZTIren zuzendari nagusiak.
Aztertutako antxoa gazteen batez besteko luzera 6,3 zentimetrokoa izan da, seriearen batezbestekoaren azpitik; eta hori ohikoa da askok bizirauten duten urteetan.
Indize hori oinarri izango da harrapaketara bideratutako gomendioetarako eta 2026rako Harrapaketen Guztizko Onargarria kalkulatzeko.
Aurtengo kosteran euskal arrantzaleei esleitutako kuota 8,05 milioi kilokoa izan zen, baina ez ziren agortu, euskal flotak 7,2 milioi kilo arrantzatu baitzituen (kuotaren % 90); lonjako batez besteko prezioa 2,05 euro/kg izan zen, 2024koa baino handiagoa (1,5 €/ kg).
Zure interesekoa izan daiteke
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.