Antxoak
2018/12/19 - 07:45
EBk legatzaren eta antxoaren kuotak mantendu ditu; berdelarena, % 20 jaitsi
Bost urtean lehen aldiz, Europar Batasunak legatzaren kuota mantendu du. Aurten adina legatz tona harrapatu ahal izango dute 2019an: 5.924 tona. Europako Batzordeak % 14ko murrizketa proposatu zuen.
2018/05/04 - 14:30
8.000 tona antxoa harrapatu dituzte EAEko ontziek arrantzaldiaren hasieran
Aurten, gainera, antxoaren arrantzaldia aurreratu egin da, baina hasiera hori positiboa izan dela esan du Eusko Jaurlaritzak.
2018/04/29 - 18:12
Nolakoa da arrantza egun bat?
Joan den hamarkadan krisi gogorra pasa zuen sektoreak, baina badirudi bere onera datorrela pixkanaka. Antxoa sasoi bete-betean, 26 ordu pasa ditu ETBk Hondarribiko Tuku-Tuku ontzian.
2018/03/01 - 09:47
10.000 kilo antxoa porturatu dituzte Getarian
Bajurako ontziak antxoaren kanpainan murgildu dira gaur gauerdiaz geroztik. 10.000 kilo antxoa porturatu dituzte Getarian. Tamaina txikiko antxoa omen da.
2017/12/13 - 19:23
EBk % 12 jaitsi du legatzaren kuota eta txitxarroarena, % 21 igo
Gipuzkoako Kofradien iritzian, legatzaren eta berdelaren kuotak murrizteak "kalte handia" egingo die. Legatza kuotaren jaitsierak zigortuko dituela uste dute Bizkaiko arrantzaleek.
2017/06/24 - 19:32
Arrantzaleak pozik, antxoaren kosterarekin
22,5 milioi kilo hartu dituzte gure portuek, iaz baino 7 milioi kilo gehiago. Salneurria ere aurreko urteetan baino pixka bat altuagoa izan da.
2017/05/05 - 14:44
Euskal arrantzaleek 5.000 tona antxoa harrapatu dituzte dagoeneko
Berdelaren kanpaina amaitu da eta euskal ontziek 12.800 tona berdel arrantzatu dituzte. Kiloa, batez beste, 0,93 euroan saldu da.
2016/12/14 - 08:54
Kantauri itsasoko txitxarroaren arrantza kuota murriztu du Europak
Aldiz, Bizkaiko golkoari dagokionez, antxoa eta zapoaren kuotak mantendu egin ditu, eta zigalarena handitu. Estaturako, bere osotasunean, legatzaren kuota % 1,4 murriztu dute.
2016/05/06 - 23:05
8.000 tona antxoa harrapatu dituzte, arrantzaldiaren hasieran
Antxoaren arrantzaldiko bi lehen hilabeteetan iaz garai berean baino kopuru handiagoa harrapatu dute.Kopuru handia, baina tamainaz txikixamarra eta honek merketzen du prezioa.
2016/05/06 - 15:23
8.000 tona antxoa harrapatu dituzte, dagoeneko, euskal ontziek
Iaz, 11.000 tona arrantzatu zituzten kanpaina osoan. Berdelaren kanpaina amaitu da; 8.100 tona berdel arrantzatu dituzte.
2016/04/27 - 17:12
Antxoaren ostiraleko salmenta kenduko dute autorregulazio moduan
Kuotaren %60 harrapatu dute dagoeneko eta kanpaina luzatzea nahi dute. Harrapaketa handiek logistika arazoak eragiten ditzutela diote, eta baita prezioa jeistea ere.
2016/04/27 - 13:15
Ondarroako portura milioi bat kilo antxoa sartu da 24 ordutan
Antxoa "gehiegi" dagoela iritzita, lanastea murriztea erabaki dute euskal arrantzaleek: ostiralean ez dira itsasora irtengo.
2016/03/08 - 22:44
220 TONA ANTXOA SARTU DIRA EUSKAL PORTUETAN
DUELA HAMABOST EGUN HASI ZEN KOSTERA ETA ORDUTIK HONA GAURKO IZAN DA HARRAPAKETA HAUNDIENA. 220 TONA EUSKAL PORTUETN, GEHIENA ONARRUN, 100.000 KILO ETA GETARIAN, 85.000 KILO
2016/03/03 - 11:12
Urteko lehen antxoa iritsi da euskal portuetara
Antxoaren arrantzaldi ona aurreikusi dute arrantzaleek, eta itxaropentsu daude. Kanpainaren lehen egunotan eguraldia lagun izan ez duten arren, Ondarroara eta Getariara atzo 60.000 antxoa sartu ziren.
2016/03/03 - 10:27
Antxoaren kanpaina, abian
Atzo iritsi ziren lehen antxoak euskal arrandegietara. Ondarroako eta Getariako portuetara, esaterako, 60.000 kilo antxoa sartu zituzten.
2015/06/26 - 16:04
Antxoaren biomasa, azken 30 urteetako maila altuenean
Aztiren Bioman 2015 kanpainaren arabera, espezie horren 142.000 tona baino gehiago daude Bizkaiko Golkoan.
2015/05/23 - 16:13
Antxoari gorazarre Ondarroan
15. edizioa da aurtengoa. Jendetza ikusi dugu kaleetan postuak ikusten eta antxoak hainbat modutara prestatuta dastatzen. 8.000 pintxo egin dituzte jendeari banatzeko.
2015/04/13 - 14:48
Arrantzaleek ez dute uste antxoaren arrantzaldia etengo dutenik
Duela egun batzuk, Kantabriako Kontserba Fabrikatzaileen Elkarteak ohartarazi zuen harrapatzen ari diren antxoak "oso txikiak" direla, eta, ondorioz, arrantzaldia debekatzeko arriskua dagoela.
2015/03/20 - 11:53
Antxoaren kanpaina indartsu hasi da
Euskal portuetako lonjak aurtengo lehenengo antxoekin bete dira.
2015/03/02 - 15:34
Antxoaren kostera hasi dute arrantzaleek
Antxoaren biomasa bere onera etorri zenetik, 2010ean hasi ziren berriz antxoa harrapatzen, eta geroztik izan duten kuotarik handiena dute aurten.