Arrantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8.000 tona antxoa harrapatu dituzte EAEko ontziek arrantzaldiaren hasieran

Aurten, gainera, antxoaren arrantzaldia aurreratu egin da, baina hasiera hori positiboa izan dela esan du Eusko Jaurlaritzak.
Antxoa
Antxoa

Euskal flotak 8.000 tona antxoa harrapatu dituzte arrantzaldiaren hasieran. Berdelaren arrantzaldiaren amaieran, berriz, 11.000 tona inguru harrapatu dituzte, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak ostiral honetan Getariako Antxua Egunean jakinarazi duenez.

Oroz pozik agertu da arrantzaldiaren hasiera "positiboa" izan delako. Orain arte, 1,42 euro ordaindu dituzte lonjan kiloko.

Orozek azaldu duenez, orain arte ordaindutako batez besteko prezioa iazkoa baino txikiagoa izan arren, aurtengo arrantzaldiaren hasieran 2017koan baino antxoa gehiago sartu dira. Hori horrela, 2017ko arrantzaldiaren hasieran 6.000 tona hartu zituzten eta 1,78 euro ordaindu zituzten kiloko.

"Arrantzaldirako hilabeteak gelditzen dira oraindik eta espero dugu bukaera arrakastatsua izatea", esan du sailburuordeak.

Duela gutxi bukatutako berdelaren arrantzaldiaren harira, 11.000 tona harrapatu dituztela eta kiloko 0,97 euro ordaindu dituztela azaldu du Orozek. Aurreko urtean, aldiz, tona gehiago (12.800) harrapatu zituzten, baina merkeago saldu zituzten. 0,93 euro ordaindu zuten kiloko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X