Kantauri itsasoko txitxarroaren arrantza kuota murriztu du Europak
Europar Batasuneko Arrantza ministroek akordioa lortu dute gaur, asteazkena, goizaldean, datorren urterako arrantza kuoten inguruan, europar esparru osorako.
Kantauri itsasoaren kasuan, txitxarroaren arrantza kuota % 23 gutxitzea adostu dute, 11.890 tonaraino, hasieran proposatutako % 45eko murrizketa alde batera utzita.
Bestalde, Bizkaiko golkoari dagokionez, mantendu egin dute antxoaren kuota (29.700 tona), baita itsas zapoarena ere.
Ministroek lortutako akordioaren arabera, Espainian % 1,4 murriztu dute hegoaldeko legatzaren kuota, 6.731 tonaraino, eta handitu zapoarena (% 54), iparraldeko legatzarena (% 10,4), arraiarena (% 10), Galizia hegoaldeko, Portugalgo eta Cadizko Golkoko txitxarroarena (% 6,9), bakaladarena (% 72,9) eta Sole Handiko zigalarena (% 8,6).
Hogeita zortziek, bukatzeko, 1.069 tonako kuota ezarri dute itsas oilarrarentzat. Iberiar penintsulako uretan % 15 murriztu dute kuota, eta % 25, berriz, iparraldeko kaletan.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako