EBk legatzaren eta antxoaren kuotak mantendu ditu; berdelarena, % 20 jaitsi
Europar Batasuneko Arrantza ministroek 2019rako arrantza kuotak adostu dituzte, hamazazpi orduz Bruselan negoziatzen aritu ostean. Legatzaren eta antxoaren kuotak bere horretan mantendu dituzte Kantauri itsasoan; berdelarena, aldiz, % 20 gutxitu dute.
Azkenean, 03:00ak zirenean lortu dute adostasuna.
Legatzari dagokionez, 9.257 tonako kuota ezarri dute Europar Batasunean. Kuota horretatik 5.924 tona Espainiako Estatuari dagozkio. Hasieran Europako Batzordearen proposamena kuota % 14 murriztea zen, baina Batasuneko Arrantza ministroek bost urte iraun duten murrizketekin amaitu dute. Iparraldeko legatzaren kuota, ostera, % 22,7 igo dute.
Antxoaren kuota ere mantentzea erabaki dute (29.770 tona).
Albiste onak itsas oilarrari eta txitxarroari dagokienez ere; izan ere, % 40ko eta % 18ko igoerak adostu dituzte Bizkaiko golkoan eta Kantauri itsasoan, hurrenez hurren.
Albiste txarra, ostera, berdelaren kuotaren ingurukoa da, % 20 gutxitu baitute.
Bazterkinik gabeko arrantza legea
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, itsasoan harrapatutako guztia porturatu beharko dute arrantzaleek, nahiz eta txikia edo kalitate eskasekoa izan.
Bestalde, elkar trukerako mekanismo bereziak adostu dituzte, nahi gabe harrapatu eta kuotarik ez duten espezieentzat. Luis Planas Arrantza ministroaren esanetan, araudi berriaren ondorioz ez da inor itsasoratu gabe geratuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.