Urteko lehen antxoa iritsi da euskal portuetara
Denboraldiko lehendabiziko antxoa aleak hasi dira euskal portuetara sartzen. Kanpaina aste honetan abiatu da, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat portutara atzo iritsi ziren lehen antxoa-harrapaketak.
Ondarroara eta Getariara, esaterako, 60.000 kilo eraman zituzten arrantzaleek, eta Kantauri itsasoko antxoa dagoeneko salgai dago hainbat arrandegitan, kiloa zortzi bat euroan.
Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federaziotik jakitera eman dutenez, lehen harrapaketak ez dira "handiak" izan, batez ere, eguraldiagatik. Azken orduotako euriak eta haize ufadek antxoa harrapaketa zaildu diete baxurako arrantzaleei. Dena dela, itxaropentsu daude, Bizkaiko Golkoaren inguruan antxoa asko ikuskatu dutelako. "Biomasa oso ona da eta kanpaina oparoa espero dugu", esan dute Federaziotik.
Antxoarekin batera, berdelaren kanpaina ere abiatu da euskal kostaldean, baina, oraingoz, espezie horren alerik ez da iritsi portuetara.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako