PLAN ESTRATEGIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak arrantza-sektorea gazteentzat erakargarria izatea nahi du

102 milioiko diru-zuzkidura izango duen plan estrategikoa jarriko du abian.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gazteak itsasora hurbiltzea da Jaurlaritzaren helburua

Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak gaur nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko arrantza-sektorea indartzeko, egituratzeko eta profesionalizatzeko asmoa dauka, gazteentzat erakargarria izatea lortzeko asmoz.

Karmengo Andre Mariaren eguna ospatzeko Donostiako portuan eta udaletxean egindako ekitaldietan murgilduta egin du gogoeta hori Orozek, han bilduta zeuden kazetarien aurrean.

Bere mintzaldian zehar, sailburuordeak gogoratu du gaur egun 2.000 mila pertsonak egiten duela lan Euskadin itsasontzietan: horietako 1.100 Bizkaian bizi dira, eta 900, Gipuzkoan. Horrez gain, lehorrean dauden beste 400 pertsonari lan ematen dio arrantzak, eta zeharka 10.000 lanpostu daude horrekin lotuta.

Horregatik guztiagatik, Orozek azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak plan estrategiko bat bideratu nahi duela sektorea indartzeko. Plan hori aurten hasi eta 2020ra arte izango da indarrean, eta 102 milioi euro zuzenduko dituzte horretara. Kopuru horretatik, 27,5 milioi Lakuak jarriko ditu eta gainerakoa Europako funtsetatik aterako da.

"Kate guztian lan egitearen garrantzia" nabarmendu du Orozek, "ekonomikoki bideragarria eta indartsua den sektorea izateko gai bagara, erakargarria izango baita gazteentzat", eta horixe bera da programaren erronketako bat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X