AP68 Autobidea
2021/08/03 - 23:03
AP-68 autobideko Arabako hobarien programa Laudio-Bilbo zatira zabalduko da
Irailaren 1ean indarrean sartuko den luzapenak bidesariaren prezioaren % 60 jaitsiko du, BEZ barne, hilean 15 bidaia baino gehiago egiten dituztenentzat.
2021/07/30 - 17:54
EAEko barne-trafikoa handitzea eta nazioartekoa % 14 inguru murriztea espero du Jaurlaritzak
Asteburu honetan espero dira uda osoko "joan-etorri gehienak", eta hori dela eta, Ertzaintzak segurtasun neurriak indartuko ditu arazo gehien sortu ohi diren tokietan.
2021/07/01 - 21:07
Indarrean sartu dira V-16 larrialdi-argiak, triangeluak ordezkatzen dituztenak
Dena dela, 2026ko urtarrilaren 1era arte ez da derrigorrezkoa izango. Argi-seinalea ibilgailuaren goreneko aldean jarri beharko da, ahalik eta gehien ikus dadin.
2021/06/15 - 13:46
Pradales: "Ez da ona kamioiek ibilbide luzeagoa egitea bidesaria ez ordaintzeko"
Bizkaiko foru diputatuaren esanetan, kamioiei bidesaria jartzearen helburua ez da diru gehiago biltzea. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, istripuak eta kutsadura % 10 bueltan murriztuko dira.
2021/06/14 - 16:17
Kamioiei bidesaria ezartzea proposatu du Bizkaiak, autobideak erabil ditzaten
Ordainketa sistema apurka-apurka ezarri nahi du, 2022ko udazkenetik hasita. 3,5 tona baino gehiagoko kamioiei eragingo die honako errepideetan: N-240a, BI-625a, N-636a, A-8a eta Txorierri.
2021/05/26 - 16:58
Gipuzkoako Aldundiak N-1 eta A-15 osora zabaldu nahi ditu bidesariak
Aldundia hirugarren plana idazten ari da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aurrekoak baliogabetu ostean. Aintzane Oiarbidek dio "garraiolari eta auzitegiek behartu" dituztela erabakia hartzera.
2021/05/24 - 13:24
AP-68 autobidea eta Supersurra zubibide batekin lotu dituzte
Imanol Pradalesen arabera, hau "mugarri garrantzitsua" da Bizkaia eta Lautada lotzeko.
2021/05/17 - 13:10
AP-68ko deskontuak Laudio-Bilbo tartean aplikatuko dituzte irailetik aurrera
Autobidea sarri erabiltzen duten arabarrek urtean 550 euro baino gehiago aurreztu ahalko dute.
2021/05/06 - 22:26
Erabiltzaileak eta garraiolariak, bidesariak jartzearen aurka
Espainiako Gobernuak bidesaria jarri nahi die autobia eta autobideei 2024an. Erabiltzaileak eta garraiolariak haserre agertu dira neurriarekin.
2021/05/05 - 22:04
Espainiako Gobernuak 2024erako autobide guztietan bidesaria jartzea aurreikusi du
Sanchezen Gobernuaren premisak hauek dira: "Kutsatzen duenak ordaintzen du" eta "erabiltzen duenak ordaintzen du".
2021/01/13 - 11:12
Lurralde historikoen arteko mugikortasuna debekatuta dago gauerditik
Gauerditik debekatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeen artean mugitzea, salbuespenak salbuespen. Ertzaintza kontrolak egiten ari da hainbat puntutan.
2021/01/04 - 22:24
15 mendate itxi dituzte elurraren ondorioz Euskal Herrian
Sare nagusia zabalik dago baina arretaz gidatzeko eskatu dute. Elur eta euri denboraleak hainbat istripu eragin ditu errepideetan.
2020/12/22 - 12:22
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da AP-68 autobidean, Arrigorriaga parean
Autobidea itxita egon da 0 kilometrotik bost ordu baino gehiagoz, bi autobideen arteko loturatik gertu. Trafikoa Malmasingo tuneletatik bideratu dute.
2020/12/22 - 11:59
Auto-ilara luzeak AP-68 autobidean, Arrigorriagan, Gasteizko noranzkoan
AP-68 autobidea itxi dute Arrigorriagan, Gasteizko noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dionez. Ondorioz, trafikoa Malmasingo tuneletik bideratzen ari dira.
2020/12/04 - 10:20
Bi pertsona zauritu dira hiru ibilgailuren arteko istripuan, AP-68an, Orozkon
Ezbeharra Gasteizko noranzkoan gertatu da, autobus batek eta bi autok talka eginda. Ilarak sortu dira. Bestalde, auto batek matxura izan du A-8an, Bilbon, eta horren ondorioz ere pilaketak sortu dira.
2020/10/17 - 16:31
AP-8 errepidea itxi dute Irun eta Hendaia artean, Karabakh Garaiko gatazka salatzeko
Euskal Herrian bizi diren armeniarrek Karabakh Garaiko gerra "armeniarren kontrakoa" dela salatu dute eta "Europak bizkar eman" diela.
2020/04/30 - 11:49
Ibilgailu batek su hartu du Ugaon, AP-68 autobidean
Sutea 07:15ean piztu da eta errei bat itxi behar izan dute, baina ordubete geroago ireki dute, ibilgailua errepidetik kendu ostean.
2020/02/29 - 23:46
Manifestazio batek supersaihesbideko lanak gelditzea eskatu du Bilbon
Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko proiektua gelditzea eskatu dute ehunka pertsonak, Bolintxu gune naturalari eragingo diolako.
2020/02/19 - 16:11
Abiaturen 62.000 erabiltzailek ondorengo hilabeteotan aldatu beharko dituzte gailuak
Gailu berriek estaldura handiagoa emango dute; izan ere, frantziar Estatu osoan erabili ahalko dituzte. Gainerako gailuak, 35.000 bat, urte amaierarako aldatuko dira.
2020/02/11 - 15:05
AP-68 eta AP-1eko ohiko gidariak laguntza ekonomiko bat jasoko dute Araban
Arabako Foru Aldundiak 1,4 milioira handitu ahal diren 850.000 euro inbertituko ditu AP-68 eta AP-1eko ohiko gidarien joan-etorriak ekonomikoki laguntzeko.