Arabako Foru Aldundia
2024/06/27 - 14:52
Oyarzabalek Arabako aurrekontuaren neurri osagarriei buruzko Foru Arauaren akordioa azaldu du
Iñaki Oyarzabal alderdiaren Arabako presidente eta PPren Arabako Batzar Nagusietako bozeramailearen esanetan, Foru Gobernuak PPren proposamen gehienak onartu ditu, eta irailetik aurrera 2025eko aurrekontuen negoziazioaz hitz egiten hasiko dira.
2024/06/27 - 14:50
PPk akordioa lortu du Arabako foru gobernuarekin aurrekontuak osatzeko
Akordioak legegintzaldiko proiektu handiak ekonomikoki bermatzeko balioko du, hala nola ardoaren campusa eta Mercedeseko fabrikazio aurreratuko zentroa.
2024/06/26 - 19:05
Aldaketak Arabako eta Gipuzkoako foru gobernuetan, Barredok eta Ubarretxenak Jaurlaritzara alde egin ondoren
Noemi Aguirre izango da Arabako Nekazaritza diputatu berria, eta Amaia Barredo ordezkatuko du. Bestalde, Felix Urkola izango da Gipuzkoako Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu berria, Maria Ubarretxenaren lekukoa hartuz.

2024/06/18 - 10:42
BAT txartela erabilgarria da jada Bizkaibusen eta Bilbobusen ere
Hori horrela, BAT txartela guztiz erabilgarria izango da Bizkaiko garraiobide publiko guztietan.
2024/06/11 - 10:59
Arabako Aldundiak ez du Kexaako "pergaminoen" enkantean parte hartuko
Kultura diputatuaren ustez, "gehiegikeria komertziala" da Christie's etxeak gaur enkantean jarriko dituen txatalei "Kexaako Biblia" deitzea.

2024/06/10 - 13:57
ELAk eta LABek beste greba egun bat deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan ekainaren 19rako
Lehen hitzarmen probintziala aldarrikatzen duen 35. greba eguna da. Langileek kalejira egingo dute goizean Gasteizko Plaza Berritik Foru Aldundira, eta arratsalderako manifestazioa antolatu dute 18:30ean Bilbo plazatik abiatuta. Besteak beste negoziazioan aurrepausorik ez dagoela salatu nahi dute.
2024/06/05 - 15:49
Ramiro Gonzalez, Arabako Solariaren proiektu fotovoltaikoei buruz: "Batzuek ez dute aurrera egingo"
Solariak Araban aurreikusitako hiru makroparke fotovoltaikoek 100.000 eguzki plaka baino gehiago izango dituzte 374 hektareatan banatuta, Gasteiz eta Iruña Oka, Erriberabeiti eta Zigoitia artean, eta sortutako energia Zierbenako Bilboko portura eramango duen goi-tentsioko linea bat barne hartzen du.
2024/06/01 - 12:18
1936an fusilatutako Modesto Manuel Azcona Garaicoechea arabar diputatuaren gorpuzkiak identifikatu dituzte
Arabako Aldundiko Kudeaketa Batzordeko kidea zen, eta tropa frankistek hil zuten. Miranda de Ebroko hobitik atera zituzten Azconaren gorpuzkiak, eta hiru birlobei egindako proba genetikoei esker identifikatu dituzte.
2024/05/24 - 12:17
Luzatutako aurrekontua osatzen duen 10 milioiko proiektua onartu du Arabako Aldundiak
Orain, oposizioko alderdien ekarpenak jasotzen saiatuko dira. Ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek azaldu du helburua dela Batzar Nagusietan gehiengoaren babesa lortzea, uztaila baino lehen.
2024/05/07 - 14:57
Arabako Aldundiak Nerbioiko parke lineala 1,8 kilometro luzatuko du, Urduña eta Delika artean
Gaur egun Laudioko eta Amurrioko herriguneak lotzen ditu parke linealak, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batekin. Foru gobernuak gaur onartu ditu azpiegitura berria atontzeko proiektua eta aurrekontua (985 607 euro).
2024/04/15 - 13:49
AHTak Erriberabeitian izango duen ibilbidea eta Miranda Ebrorekin lotura baztertu dute Arabako Batzar Nagusiek
EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Arabak mozio bat babestu dute, "ingurumenean, paisaian eta akustikan eragin neurrigabea" duen proiektuaren aurrean "alternatibak" eskatzeko.
2024/04/10 - 15:07
Hiru ahaldun nagusiek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan dira gaur eguerdian.
2024/04/08 - 16:17
Badaezpadako espetxealdia 25 urteko gizon bati, Araban bi adingabe tuleladuni eraso egitea egotzita
Litekeena da martxoaren 15ean gertatu izana sexu-erasoa, zentrotik kanpo. Adingabeek beraiek eman diote Ertzaintzari ustezko erasotzailearen nortasuna eta bizilekua.
2024/04/08 - 09:58
Albiste izango dira: Gabarraren maniobrak, Rebeca Huaytaren hilketaren epaiketa eta errenta aitorpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/08 - 07:00
2023ko errenta-aitorpenaren proposamenak gaurtik onar daitezke Araban eta Gipuzkoan
Araban, gaurtik kontsultatu daiteke, eta onartu edo aldatu, eta Internet bidez edo aurrez aurre aurkez daiteke, hilaren 25era arte. Gipuzkoan, apirilaren 8tik aurrera onar daiteke proposamena, hilaren 11tik aurkeztu ahalko da Internet bidez, eta hilaren 16tik aurkeztu ahalko da errenta mekanizatua.
2024/04/04 - 15:25
Arabako Ogasunak 159 milioi euro itzuliko dizkie zergadunei, eta 119,2 milioi biltzea aurreikusi du
Bestalde, aurtengo kanpainan, 1978 baino lehen lan mutualitateetan kotizatu zuten 30.000 bat pentsiodunei kalkulatu die Ogasunak euren proposamena, Auzitegi Gorenaren 20/2024 ebazpena ezarrita.
2024/04/04 - 10:02
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren hasiera, Israelen erasoa GKEen aurka, eta 2023ko errenta kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/03 - 11:43
Zergadun batek artelanekin kitatu du Arabako Ogasunarekin zuen zor milioiduna
4,3 milioi euroko balioa duten 85 margolan eskuratu ditu Foru Ogasunak. Tartean daude Francisco de Goyaren edo Aurelio Artetaren maisulanak. Horietako batzuk Gasteizko Arte Ederren Museoan daude ikusgai, gainera.
2024/03/15 - 12:44
EAEko hiru ogasunek 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, % 5,7 gutxiago
Euskal Autonomia Erkidegoko zerga guztien % 6,7 ingurumenari lotutakoak izan ziren 2022an, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.
2024/03/14 - 12:41
Errenta kanpaina apirilaren 8an hasi eta ekainaren 25ean amaituko da Araban
Zergadunek apirilaren 8tik aurrera onartu ahal izango dute aitorpen-proposamena "rentafacil" modalitatean. Aurrez aurreko arreta apirilaren 16an hasiko da.