Arabako Foru Aldundia
2024/10/15 - 00:02
San Roke adinekoen egoitzan (Laudio) ematen den tratua eskasa dela salatu dute senideek
Foru Aldundikoa den egoitza honetako egoiliarrei ematen zaien tratua askotan umiliagarria dela diote; uste dute egoitzan langilak falta direlako dela. Arabako Aldundiak bere gain hartu ditu kexak, baina ez du uste gorabehera nabarmenik dagoenik.
2024/10/14 - 17:06
EAEko erakundeek otsailean hitzartutako dekalogoaren neurri gehienak martxan jarri gabe daude, ENBAren arabera
Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek lehen sektoreari babesa eta laguntza emateko 10 konpromiso onartu zituzten otsailean. Euskal Nekazarien Batasunak salatu duenez, dekalogoa alfer-alferrekoa izan da. Lantalde bat "berehala" sortzeko eskatu dute, egoerari buelta emateko.
2024/10/11 - 11:54
Lehendakariak zalantzak agertu ditu EH Bilduk aurrekontuen inguruan egindako akordio proposamenaren aurrean
Aurrekontuen inguruko akordio orokorrak Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak hartuko lituzke bere baitan. Proposamenaren atzean dauden arrazoien inguruko "zalantzak" agertu ditu Pradales lehendakariak, baina elkarlanerako atea zabalik utzi du planteamendu "zintzoa" bada.
2024/10/03 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, segurtasun dispositiboak Europako hiru partida direla-eta eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/03 - 08:00
Foru Aldundiek egindako lanari 6,2ko puntuazioa eman diote EAEko biztanleek
Lurraldeka, Bizkaia da notarik onena lortu duen Aldundia, 6,35. Atzetik, Gipuzkoa (5,95) eta Araba (5,90) daude.
2024/09/30 - 20:09
EAEko ogasunek 730 milioi euro baino gehiago itzuli beharko dizkiete mutualistei
60ko eta 70eko hamarkadetan mutualitateetan kotizatu eta PFEZn gainerako langileen kenkari berberak izan ez zituztenen pentsioetan bidegabe atxikitako dirua da itzuliko dena.
2024/09/26 - 18:12
AHTren lotura Gasteiztik egingo den itxaropena berretsi du Ramiro Gonzalezek
Erabakiak hartzeko beharrezkoak diren txosten teknikoak lehenbailehen amaitzeko eskatu du Arabako Diputatu Nagusiak.
2024/09/20 - 12:38
Beldur Barik ekimenaren aurtengo lehiaketa, abian
Gaztetxoen artean indarkeria matxista prebenitzeko asmoz, 12-20 urtekoei horren aurkako jarrera erakusten duten bideoak bidaltzeko eskatu diete. Bideo onenek saria dute. Azaroaren 8ra arte dago lehiaketan parte hartzeko aukera. 'Beldur Barik' abestia ere gaur estreinatu dute.
2024/09/13 - 14:01
Arabako Ogasunak 1.755,7 milioi euro bildu ditu abuztura arte, 2023an baino % 1,4 gehiago
Zerga zuzenetatik jaso du diru gehien (iaz baino % 2,5 gehiago); guztira, 915,3 milioi euro (iaz baino 22,3 gehiago).
2024/09/11 - 13:34
'Euskal Y'a eta Nafarroaren arteko lotuneari buruzko txostena urte amaierarako egotea espero du Santanok
Espainiako Gobernuko Estatu idazkariak "lasaitasuna" eskatu du, eta agindu du azken erabakia hiru gobernuek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua) adostutakoa izango dela, behin datu tekniko guztiak mahai gainean izanda.
2024/08/09 - 15:20
Arabako Foru Aldundia TicketBAI betetzen ez duten txosnei espedienteak irekitzen hasi da
Hala ere, foru gobernuak oraindik ez du zehaztu zenbat eta zein txosnari eragiten dieten espediente horiek.
2024/07/30 - 22:44
Arabako Foru Aldundiak espero du txosnek TicketBAI erabiltzeko araua betetzea
"Araua betetzea besterik ezin dut espero", Esan du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Esan duenez, foru aldundiak araua betetzen ez dutenak zigortzeko baliabideak ditu.
2024/07/26 - 23:10
Gasteizen txosnak jarriko dituzte, nahiz eta Aldundiarekin TicketBAI sistemaren inguruan akordiorik ez lortu
Txosnen batzordeak abuztuaren 3an, larunbata, egingo den protestan parte hartzera deitu du. "Jai herrikoiak, gure izaeragatik, TicketBAIren aplikaziotik salbuetsita egon behar dugu", nabarmendu du berriro batzordeak.
2024/07/23 - 20:10
Azpiegitura hidrauliko erromatar handi bat eta 3.000 metro karratuko eraikin bat aurkitu dituzte Arkaian
Zortzi metro zabal, 20 metro luze eta bi metro eta erdiko sakonera duen putzua bat eta etxadi, ikastetxe, etxe erromatar handi bat edo 'mansio' bat izan daitekeena (galtzada erromatarraren geraleku ofizial bat) topatu dituzte. Bigarrena Iruña-Veleian erabilitako teknika berdinarekin aurkitu dute.
2024/07/18 - 16:07
Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du AHTaren lotunea Ezkio-Itsasotik egitea "herri apustua" dela
Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak Espainiako Gobernuaren ustezko "iritzi aldaketa" kritikatu du, eta aukerarik onena Ezkio-Itsasokoa dela esan du.
2024/07/17 - 15:12
Horrelakoa zen Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako zirku erromatarra
280 metroko luzera eta 72 metroko zabalera eta 5.000 lagun ere hartzeko bezain handia zen zirku erromatarra. Penintsulako iparraldeko erdialdean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke, Tarragona eta Kalahorrrakoen atzetik.
2024/07/10 - 20:47
Arabako Batzar Nagusiek aurrekontua osatzen duen 10 milioiko proiektua onartu dute
Foru Gobernuko alderdiek (EAJ eta PSE) PPrekin hitzartu dute proiektua. Besteak beste, Basque Culinary Center-en campusa eta Jundizeko automozio aurreratzuaren egoitza egiteko partidak zehaztu gorde dituzte.
2024/07/10 - 09:52
Albiste izango dira: Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak, Baionako bestak, eta NATOren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/10 - 08:00
Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren banaketa aztertuko dute gaur Espainiako Gobernuak eta erkidegoek
Tenerifen egingo dute bilera, 19:00etan, eta EAEko ordezkariek telematikoki hartuko dute parte. Atzo, Ubarretxenak aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek kontingentzia plan bat eskatuko dutela.
2024/07/09 - 18:43
60 gazte musikazalek hartu dute parte Gazterock udalekuen XVI. edizioan
11 eguneko egonaldian, gazteek euren abestiak sortzeko aukera ez ezik, bideoklipak grabatzeko edota merchandisinga diseinatzeko aukera ere izan dute.