Hauek dira EAEko hiru aldundien zerga-erreformak etxebizitzaren arloan proposatu dituen neurriak
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek erreforma fiskalaren proposamenaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte gaur, eta, besteak beste, hainbat neurri proposatu dituzte EAEn etxebizitza eskuratzea sustatzeko, hala nola hobariak PFEZan.
Etxebizitza alokatzen duten jabeentzako pizgarriak
• Ohiko etxebizitzaren alokairua denean, % 30eko hobaria lortutako etekinetan, kapital-interesengatiko kenkariekin eta errentak ez ordaintzeko aseguru-primekin batera.
• % 50eko hobaria alokairua etxebizitza-plan autonomikoen, foralen edo udalen bidez egiten bada.
• Bizitegi-eskari handia duten eremuetan eta gune tentsionatuetan, etxebizitza bat lehen aldiz alokatzen duten edo bost urtez errentan jarri gabe egon diren jabeek % 50eko hobaria lortuko dute.
• Alokairu turistikoa eta sasoikoa denean, higiezin bakoitzaren etekinen gaineko % 20ko hobaria mugatuko da, eta inbertitutako kapitalen interesetan kenkari mugatuak izango dituzte.
Maizterrentzako zerga-onurak
• Kenkari orokorrak % 20koa jarraituko du ohiko etxebizitzen alokairuan, urteko 1.600 euroko mugarekin.
• Kenkari zabaldua kolektibo kalteberentzat: 36 urtetik beherako gazteek, guraso bakarreko familiek, % 65etik gorako desgaitasuna duten pertsonek eta genero-indarkeriaren biktimek % 35eko kenkaria izango dute, urtean 2.800 euroko mugarekin.
• Foru aldundiek proposatuko dute etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria kentzea, zergadunaren errenta 85.000 eurotik gorakoa denean.
Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkariak
• Kenkari zabaldua kolektibo kalteberentzat: 36 urtetik beherako gazteek, guraso bakarreko familiek, % 65etik gorako desgaitasuna duten pertsonek eta genero-indarkeriaren biktimek % 23ko kenkaria izango dute.
• 36 urtetik beherakoek mugarik gabeko kenkaria jaso ahal izango dute ohiko etxebizitza erosten den lehen urtean, eta 8.500 euroko muga kenduko da.
• Etxebizitza-kontuetan aurrezkia erabiltzeak epea sei urtetik hamar urtera luzatzea ahalbidetuko du, eta kenkaria % 18tik % 23ra igoko da.
• Ohiko etxebizitza erosteko senideen dohaintzak Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergatik salbuetsita egongo dira, muga zehatz bateraino.
• Foru aldundiek proposatuko dute etxebizitza erosteagatiko kenkaria kentzea, zergadunaren errenta 85.000 eurotik gorakoa denean.
Errentan hartutako etxebizitza birgaitzeagatiko kenkaria
• Higiezinak birgaitzeko obrak egiten dituzten jabeek gastuen zat bat kendu ahal izango dute, higiezina ohiko etxebizitza alokatzeko erabiltzen bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zela.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.