Arabako Foru Aldundia
2022/04/08 - 13:21
PP+Cs-ek zerga guztiak jaistea proposatu du krisi ekonomikoari aurre egiteko
Koalizioak proposamen bat helarazi dio lehendakariari Eusko Jaurlaritzarekin arlo ekonomikoan akordioak bilatzeko asmoz.
2022/04/05 - 14:51
Aldundiak gasolindegiei hobarien aurrerakinak itzultzen hasi dira
Hartzaile bakoitzari dagozkion zenbatekoak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak zehaztu ditu, eta "aukera zabal batean mugitzen dira", 3.823 eurotik 2.000.000 eurora bitartean.
2022/04/04 - 08:49
Hasi da errenta aitorpenaren kanpaina Hego Euskal Herrian
Apirilaren 4tik aurrera onartu ahal izango dira autolikidazio proposamenak Gipuzkoan eta Bizkaian. Araban, asteartetik (apirilak 5) aurrera eta Nafarroan, hilaren 7tik.
2022/03/31 - 19:01
Eskola kirola bertan behera utzi dute Araban larunbaterako
Hego Euskal Herria alerta laranja izango da ostiralean eta larunbatean, elurrgatik. Igandeko ekitaldiei eutsi egin diete, eguraldiak hobera egingo duelako.
2022/03/30 - 18:43
Jaurlaritzak eta aldundiek 530 milioi euroko inbertsio estrategikoetarako egitasmoa aurkeztu dute
Datozen bi urteetarako plana iragarri dute lehendakariak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek. Urkulluk azpimarratu duenez, agirian jasotako proiektuak EAEko administrazioen "baliabide propioekin" bultzatuko dituzte.
2022/03/30 - 16:25
Nola ezarriko dute 20 zentimoko deskontua gasolindegietan?
Erregaiaren beherapenak 133 milioi euroko kostua izango du EAEn. Kontsumitzaileek 65 euro aurreztuko dituzte dieselaren kasuan, eta 75 euro gasolinaren kasuan, datozen hiru hilabeteetan.
2022/03/29 - 16:15
Hiru aldundiek laguntzak adostu dituzte autonomoentzat, enpresa txikientzat eta lehen sektorearentzat
Premiazko eta behin-behineko neurriak dira enpresa txiki, oso txiki eta autonomoei laguntzeko, beti ere aldundien eskuduntzetatik hartuta.
2022/03/29 - 15:28
Gerrak gehien kaltetutako sektoreentzat "premiazko" neurri fiskalak adostu dituzte hiru aldundiek
Autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikieentzat zerga gerorapenak eta salbuespen fiskalak jarriko dituzte martxan, eta lehen sektorearentzat 5,4 milioi euro inguruko dirulaguntzak. Neurriok datorren astean onartuko dituzte, eta guztira, 165 milioi euroko balioa dute.
2022/03/28 - 14:26
Arabako Foru Aldundiak adinekoen egoitzak berregituratuko ditu eta etxeko zaintza sustatuko du
"Iraupen Luzeko Zainketen Estrategia" aurkeztu diete ahaldun nagusiak eta Gizarte Politiketako diputatuak sektoreko eragileei.
2022/03/25 - 14:16
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
2022/03/22 - 15:08
Gerraren ondorio ekonomikoei eta krisi energetikoari aurre egiteko neurriak iragarri ditu Arabako Aldundiak
Ramiro Gonzalez aste honetan bilduko da oposizioarekin egoeareren berri emateko. Hala ere, gehiago itxaron gabe, enpresen likidezia eta galerak orekatzeko urgentziazko neurriak hartuko ditu.
2022/03/10 - 19:21
EAEko erakundeen harrera planaren gakoak
Ukrainako gerratik ihes egin duten pertsonak hartzeko planak bi agertoki aurreikusten ditu.
2022/03/10 - 12:44
Udalekuak pandemia aurreko egoerara itzuliko dira
4.013 toki eskainiko dituzte guztira hiru foru aldundiek, 7-13 urteko haur eta gazteentzat. Iazko udalekuekin alderatuta, nabarmen igo da toki kopurua, 2.321 eskaini baitzituzten 2021ean.
2022/03/10 - 10:35
EAEko erakundeek errefuxiatu ukrainarrak hartzeko plana aurkeztuko dute arratsaldean
18:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako beste ordezkari batzuk, Foru Aldundiak, Eudel, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza eta elkarteak bilduko dira.
2022/03/09 - 15:28
Errenta-aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 5ean hasiko da Araban
Zergadunek ekainaren 27ra arte izango dute aitorpena aurkezteko. Proposamena onartuz, Ogasunaren Laguntza Programaren bitartez edo bulegoetan aurrez aurre egin ahalko da.
2022/03/03 - 21:31
Ehundaka pertsona atera dira Gasteizen, martxoaren 3an gertatutakoagatik "inpunitatearen" amaiera eskatzeko
Bost langileren heriotza eragin zuen karga polizialean kaltetutakoen elkarteak biktimek jasan duten "ahanzturarekin" amaitzeko eskatu du.
2022/03/01 - 14:10
Arabak Ukrainako erasoa gaitzetsi du eta errefuxiatuak hartzeko prestatzen ari da
Arabako Foru Aldundiak irmoki gaitzetsi du Errusiak Ukrainari egindako eraso militarra; izan ere, Errusia "nazioarteko itunak urratzen ditu eta giza eskubideen aurka egiten du". Dagoeneko Ukrainatik iristen diren errefuxiatuak hartzeko prestatzen ari da Araba.
2022/02/19 - 18:43
Arabako mendietan parke eolikoak ipintzearen aurka elkarretaratu dira Gasteizen
Arabako Mendiak Aske elkarteak proiektu horien tramitazioa geldiarazteko eskatu dio larunbat honetan Arabako Aldundiari; izan ere, zentralen kokalekuek "kalte itzulezina eragingo liokete hainbat lekutako natura-ondareari".
2022/02/15 - 15:58
Arabako egoitzen egoera "nabarmen" hobetu da, 54 adineko baino ez baitaude kutsatuta
Halaber, azken astean ez da inor hil koronabirusarekin, eta aurreko zazpi egunetan sei izan ziren hildakoak.
2022/02/14 - 15:48
Inoiz baino diru gehiago bildu zuten iaz Araba, Gipuzkoa eta Bizkiako ogasunek
Ia 16.000 milioi euro bildu dute, aurreko urtean baino % 14 gehiago. Bildutako dirua inbertsioak egiteko erabili nahi du Jaurlaritzak.