Arabako Foru Aldundia
2022/09/07 - 21:26
Gaztela eta Leongo Gobernuak Garoñako jabeen esku utzi du zentrala berriro zabaltzeko bidea
Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, "berriz irekitzeko aukerarik ez dago", instalazioa "dagoeneko historia delako".
2022/08/12 - 15:20
Industria energia berriztagarriak "modu masiboan" erabiltzen hastea nahi du Jaurlaritzak
Jaurlaritzak gaur aurkeztu du Kontingentzia Energetikorako Planaren zirriborroa. Egitasmoak dirulaguntzak eta jarduteko proposamenak biltzen ditu, eta gainerako erakundeen eta eragileen esku dago abuztuaren 25a baino lehen ekarpenak egin ditzaten.
2022/08/09 - 19:59
Zanbranako suteak 190 hektarea kiskali ditu: 170 basobera hektarea eta 20 laborantza hektarea
Sua atzo itzali zuten.
2022/08/09 - 15:46
Zanbrana suteak kiskalitako eremua, airetik
Arabako suhiltzaileen helikoptero batek airetik grabatu du Zanbranako suteak erretako gunea. Herriko alkatearen arabera, 250 hektarea kiskali ditu suak.
2022/08/09 - 15:40
Zanbranako sutea itzali dute azken orduetan egindako euriari esker
Suteak 190 hektarea kiskali ditu, basobera gehienbat. Suhiltzaileak bertan dira oraindik. Izan ere, Araba ia osoan abisu horia dago ezarrita baso suteak pizteko arriskuagatik.
2022/08/08 - 12:46
Zanbranako sutea egonkortuta dago, eta suhiltzaileak perimetroa ezartzen ari dira
Herriko alkateak adierazi du sutearen jatorria ibilgailu batetik botatako zigarro punta batetik datorrela. Hala ere, Arabako Suhiltzaileen buruaren arabera, sutea basoan piztu zen, eta ez dute sutea errepidean hasi zen probarik aurkitu.
2022/08/03 - 10:59
Araba, eraikin publikoetako argiak amatatzen dituen lehen euskal lurraldea
Foru jauregiaren eta Santa Maria katedralaren argiak itzalita egon dira bart. Eneko Goia Donostiako alkateak, bestalde, aitortu du 1,2 milioi gehiago gastatuko dituztela argindarrean eta mugak jarri beharko direla, "betiere segurtasuna bermatuta".
2022/08/03 - 10:13
Arabako foru jauregiaren eta Gasteizko Santa Maria katedralaren argiak itzalita egon dira bart
Arabako Foru Aldundia hasi da energia aurrezteko neurriak aplikatzen. Bilboko zenbait eraikinetan aspaldi hasi ziren gauez argiak amatatzen.
2022/07/29 - 15:56
Euskal erakundeen neurriak ''berandu datoz'' eta ''ez dira nahikoak'', Euskadiko PPren ustez
Laura Garrido Euskadiko PPk idazkari nagusiaren esanetan, neurriak ezin dira "koiunturalak izan"; aldiz, "estrukturalak" izan beharko lirateke.
2022/07/29 - 15:50
Euskal erakundeek iragarritako deflaktazioa ''neurri erregresiboa'' da, EH Bilduren iritziz
Pello Otxandiano EH Bilduko Programaren arduradunak esan duenez, proposamenek erakusten dute "agortutako gobernu baten aurrean" gaudela: "Neurriak desberdintasunetan sakonduko du".
2022/07/29 - 11:21
Iñigo Ansola (EEE): "Denok pentsatu behar dugu nola aurreztu energia gehiago"
Jaurlaritzako sail guztiek, Aldundiek, EUDELek eta Energiaren Euskal Erakundeak bilera dute ostiralean, energia-krisiari aurre egiteko neurriak aztertzeko: "Energia-eraginkortasunaren aldeko neurriak behar ditugu", esan du EEEko zuzendariak Radio Euskadin.
2022/07/28 - 19:21
Inflazioari aurre egiteko Jaurlaritzak eta aldundiek iragarri dituzten neurriak
Besteak beste, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren taulak % 4 deflatatuko dituzte prezioen gorakadaren eragina murrizteko asmoz.
2022/07/28 - 16:47
Inflazioari aurre egiteko zergak % 5,5eraino moldatuko dituzte aldundiek
Jaurlaritzak eta aldundiek sei neurri fiskal adostu dituzte, 250 milioi euro jarrita, inflazioaren ondorioz sortu den egoerari aurre egiteko. Herritarrak babesteko neurriak adostu dituzte, tartean PFEZaren tarte guztiak % 4 deflaktatzea, irailetik aurrera.
2022/07/28 - 13:07
Lehendakariak % 4ko deflaktazioa iragarri du PFEZaren tarifaren tarte guztietan
Urkulluk agerraldia egin du hiru ahaldun nagusiekin inflazioaren eragina murrizteko 250 milioi euroko ahalegin fiskala eskatzen duten sei neurri aurkezteko.
2022/07/28 - 09:30
EAEko erakundeek neurriak onartuko dituzte gaur inflazioaren aurka
Lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek agerraldia egingo dute 11:00etan neurrien berri emateko.
2022/07/27 - 16:33
EAEko udalak ari dira energia kontsumoa murrizteko neurriak hartzen
Azken urteotan ari dira energia jasangarritasunaren aldeko neurriak hartzen; askok argiteria aldatu dute LED bonbillak jarrita kontsumoa murrizteko, autobus elektrikoen alde egin dute edo eguzki-plakak instalatzen hasi dira. Ostiralean Jaurlaritza eta Diputazioekin neurri berriak adostuko dituzte.
2022/07/26 - 15:40
Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro bideratuko ditu Iruña-Veleiako aztarnategia berritzera
Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak ingurua "sendotu eta lehengoratzeko" proiektua garatuko dute 2025era arte, aztarnategiaren "ospe ona berreskuratzeko".
2022/07/25 - 18:36
Arabak eta Gipuzkoak 114 suhiltzaile plaza eskainiko dituzte
Oposizio-lehiaketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin batera egingo da. LEP hau gainditzen duten baina plazarik lortzen ez duten pertsonak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako lan poltsan sartuko dira suteen aurkako eta larrialdietako zerbitzuetarako.
2022/07/19 - 18:31
''Albiste ezin hobea da'', dio Ramiro Gonzalezek, Mercedesen emandako ''aurrerapausoaz''
Arabako ahaldun nagusiaren esanetan, langileek aurreakordioari emandako baiezkoak sendotu egiten du "Arabako ekonomiaren zati handi bat".
2022/07/14 - 13:05
Gonzalez: "Pentsatu nahi dut Mercedesen lortutako akordioak lantaldearen gehiengoaren babesa izango duela"
Arabako ahaldun nagusiak sakrifizioaren eta irabazien arteko oreka bilatzearen alde egin du, Mercedes Benz multinazionalak Gasteizen egiten duen inbertsioa gauzatzen lagunduko duen "agertoki argia" sortzeko.