Inflazioari aurre egiteko Jaurlaritzak eta aldundiek iragarri dituzten neurriak
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek hainbat neurri hartu dituzte, prezioen gorakadari aurre egiteko asmoz. Iñigo Urkullu lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek -Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano- agerraldia egin dute goizean neurri berriak azaltzeko. Hauek dira:
1- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tarifaren tarte guztiak %4 deflatatzea. Neurri hori aurten aplikatuko da. Era berean, baterako aitorpeneko murrizketaren zenbatekoak, kuotaren gutxitzearena eta kenkariena, % 4an eguneratuko dira. Aurreko urteko urrian hartutako ehuneko bat eta erdiko deflaktazioari gehitzen zaio orain hartzen den neurri hau. Guztira beraz ehuneko bost eta erdiko deflaktazioa aplikatuko da.
2- Irailetik aurrerako lan-etekinei aplikatu beharreko atxikipen-taularen doikuntza. Horrela, tarifaren deflaktazioa hilabete horretatik aurrera izango da eraginkorra. Deflatatzeak esan nahi du pertsona eta familia guztiek diru gehiago izango dutela poltsikoan.
3- Zerga-oinarri orokorra 35.000 eurora artekoa duten aitorpenetan aplikatu beharreko 200 eurora arteko kuota murriztea. 30.000 eurora arteko zerga-oinarri orokorra duten aitorpenetan 200 euroko kuota murriztu ahal izango da. 30.000 eta 35.000 euro bitartean, 200 euroko zenbateko hori pixkanaka gutxituz joango da.
4- 11/2022 Errege Lege Dekretuaren ondorioz jasotzen diren 200 euroko laguntza publikoen salbuestea.
5- Pertsona autonomoak 2022ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoen ordainketa zatikatuak aurkeztetik salbuestea.
6- 50 milioitik beherako eragiketa-bolumena duten enpresak ordainketa zatikatua aurkeztetik salbuestea, betiere zerga-baterakuntzako talde batean sartuta ez badaude.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.