Araba, eraikin publikoetako argiak amatatzen dituen lehen euskal lurraldea
Arabako Foru Aldundia hasi da energia aurrezteko neurriak aplikatzen, eta bart itzalita egon dira foru jauregiaren eta Gasteizko Andre Maria katedralaren argiak. Araba izan da, hain justu, neurriak ezartzen EAEko lehen lurraldea, Bizkaiak eta Gipuzkoak oraindik ez dituztelako aplikatu.
Espainiako Gobernuaren errege dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunean egin zuen iragarpena Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, baina neurriok joan den astean euskal erakundeek adostutakoaren ildotik zetozela erantsi.
"Aldundiaren ardura diren eraikin eta espazioetan energia aurrezteko neurriak berehala jarriko ditugu martxan", iragarri zuen. Horren ildotik, eraikin publikoetako argiak itzaliko zituztela zehaztu zuen, eta Martiodako Dorrea jarri zuen adibide.
Gaineratu zuenez, eraikin publikoetako tenperatura mugatzen hasiko dira datozen egunetan, Espainiako Gobernuaren dekretuaren eta euskal erakundeek itundutakoaren "ildotik". Gonzalezen hitzetan, bi dokumentuak "bateragarriak dira", baina Gonzalezek argitu du EAEren proposamena 25 ºC-koa dela udarako, eta 20 ºC-koa, neguan (Espainiak 27 eta 19 graduko muga ezarri du, hurrenez hurren).
Bien bitartean, ostiralean EAEko erakunde nagusiek adostutako neurriei (irailean aplikatuko dira, instrukzio bidez) egin die erreferentzia Bizkaiko Foru Aldundiak. Hiriburuan, hainbat eraikin aspaldi hasi ziren gaueko argiteria mugatzen: foru jauregiak ez ditu argi apaingarriak isiotzen, Bilboko udaletxeak % 30era ditu, eta Arriaga antzokiak funtzioa duen gauetan bakarrik pizten ditu. Euskalduna Jauregiak iragarri du led eta kaleko argiak amatatzen hasiko dela aurki.
Gipuzkoan, Eneko Goia alkateak atzo aitortu zuenez, 1,2 milioiko desbideratze bat izan dute aurten argindar gastuan, "ez da kopuru makala", erantsi zuen. "Donostiako Udalak 3,8 milioi euroko aurrekontua zuen argindarrerako, eta urte amaierarako dugun aurreikuspena bost milioi eurokoa da, 1,2 milioiko desbideratzearekin, hortaz. 2023rako, horrela jarraituz gero, sei milioi eurotik gorakoa izango da aurrekontua", azaldu zuen.
"Datuok irakurrita, halabeharrez, aurrezteko neurriak hartu beharko ditugu, baina modu arrazional eta zentzuzkoan hartu behar ditugu, ohartarazi zuen. Goiaren iritzian, "eraikinak hain argiztatuta ez egoteak ez nau kezkatzen, arduratzen nauena kaleak dira, segurtasuna bermatu behar dugulako".
Azkenik, Espainiako Gobernuak ezarri dituen neurriez galdetuta, "efektibistatzat" jo zituen Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta, horren aldean, Euskadik "bere plana" duela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.