2023ko EAEko eta Nafarroako hauteskundeetako boto-asmoari buruzko datuak EITBn, astelehenetik aurrera
Astelehen honetatik asteazkenera, euskal herritarren boto-asmoari buruzko EITB Focus inkesta berriaren datuak eskainiko ditu EITBk. EAEko udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako eta udal hauteskundeetarako urtebete gelditzen denean, boto-asmoa aztertu du inkestak.
EITB Focusen emaitzak ETBn, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus webgunearen bidez zabalduko dira ohikoa denez.
Astelehenean, maiatzak 30, EAEko hiru hiriburuetako emaitzak eta alkateen balorazioa eskainiko dira.
Asteartean, maiatzak 31, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeen boto asmoaren eta diputatu nagusien balorazioen inguruko datuak emango dira.
Asteazkenean, ekainak 1, berriz, Nafarroako Parlamenturako eta udal hauteskundeen emaitzen berri emango dute EITBko hedabideek.
EITB Focus inkesta Gizaker enpresak egin du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, maiatzaren hasieran.