Arabako Mendialdeko Kuadrilla
2022/07/17 - 15:08
Zanbranak eta Kanpezuk tenperaturaren marka historikoa hautsi dute: 41,7 eta 41,6 gradu, hurrenez hurren
Euskal Herri osoa astintzen duen bero-bolada honetan, fokua baso-suteen arrisku handian jartzen da berriro, eta igande eta astelehen honetan areagotu egiten da, egunaren lehen zatian hegoalderantz jotzen hasi den haizearen ondorioz.
2022/04/06 - 11:54
Arabako suhiltzaileen garabi handi batek ongietorria eman dio Korrikari
Gaur goizaldean Kanpezuko suhiltzaileek bat egin dute Korrikarekin. Euren kilometroa korritzeaz gain, kamioien sirenak martxan jarri dituzte Korrikari babesa emateko (Irudiak: @BomberosAraba).
2022/04/02 - 15:01
Elur makinak lanean Azazetan
Irekita egon da azken orduetan Azazeta. Ez ordea Altube, Elosua, Herrera, Opakua eta Urduña mendateak.
2022/04/02 - 00:26
Kanpezuko Arrea! jatetxeak arrakasta lortu du antzinako eta egungo gastronomiak bere erara uztartuz
Edorta Lamo sukaldariak bultzatutako proiektua tokiko gastronomia tradizionalaren eta XXI. mendeko sukaldearen arteko fusioan oinarritzen da, eta arrakasta handia lortzen ari da.
2022/03/01 - 09:33
Orioko Katxiña Upategiak eta Kanpezuko Arrea! jatetxeak bigarren Repsol Eguzkia saria jaso dute
Repsol Gidaren saria jaso dute, halaber, Gipuzkoako Ama eta Narru jatetxeek, Bizkaiko Gotzonek, Jauregibarriak, La despensa de Etxanobek eta Remenetxek eta Arabako Keak.
2022/02/02 - 12:28
Bernedoko alkatea: "Giza akats bat egin dugu. Udalaren esku utzi dut nire kargua"
Udalbatzak onartu egin du akatsa, baina ez du dimisioa ematea nahi; izan ere, denek uste dute herri honen alde gehien egin duena dela. Alkateak ezohiko osoko bilkura deitu du igande goizaldean egin zen jaiaren harira.
2022/02/02 - 12:07
Bernedoko alkateak barkamena eskatu du behar baino gehiago luzatu zen festa batean parte hartzeagatik
EAJko Ruben Martinezek ohar bat irakurri du gertatutakoagatik barkamena eskatuz eta bere kargua udalbatzaren esku utziz. Oposizioko alderdiek ez dute bere dimisioa eskatu.
2022/01/19 - 18:55
Basozain bat hil da Pipaonen, zuhaitz baten adarrak jota
Ezbeharra arratsaldeko lehen orduan gertatu da, Herrerako Mendatearen inguruko baso batean zuhaitzak mozten ari ziren bitartean. Beharginak 46 urte zituen eta Villasana de Menako (Burgos) bizilaguna zen.
2021/11/27 - 13:04
Lagran, zurituta esnatu den Arabako beste udalerrietako bat
Gasteiztik 35 bat kilometrora dagoen udalerri horretan elurra mara-mara bota du.
2021/11/21 - 15:58
30.000 herritar zeuden deituta Arabako Kontzejuetako hauteskundeetan parte hartzera igande honetan
1.000 kargutik gora hautatu dituzte udalerrien azpitik dauden tokian tokiko erakunde hauetan kudeaketa lanak egiteko.
2021/09/29 - 14:13
Parke eolikoen alde egingo dutela berretsi du Tapiak, "baina ez edozein modutan"
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak uste du "energia berriztagarrien sorrera bizkortu" behar dela, "modalitate eta dimentsio guztietan".
2021/08/29 - 13:19
Larri zauritu da emakume bat Kanpezun, autoa bidetik irten eta zuhaitz baten kontra jota
08:00ak aldera gertatu da istripua. Suhiltzaileen lana beharrezkoa izan da emakumea autotik ateratzeko eta ondoren, Santiago Ospitalera eraman dute, Gasteizera.
2021/07/19 - 17:31
Arabak sei eguzki-parke izango ditu, 3.000 etxe auto-hornitzeko
Azpiegitura berriak Añana, Aiara, Arabako Mendialdea, Arabako Lautada, Arabako Errioxa eta Gorbeialdeko kuadrilletan kokatuta egongo dira.
2021/07/03 - 19:49
Mendizale martxa egin dute Entziako zentral eolikoaren aurka
Iturrietako mendietan egin dute aurreneko martxa. "Babestu Maite Duzun Mendia" lelopean, ehun mendizale baino gehiagok hartu dute parte. Aldi berean bi ibilbide bete dituzte.
2021/07/01 - 16:52
Bonelli arrano kume bat jaio da Arabako Mendialdean, lehendabizikoa ia bost hamarkadan
Leo eta Soraia arranoak duela hiru urte eraman zituzten Kanpezu eta Arraia-Maeztu ingurua eta aurten ugaltzea lortu dute. Adituen ustez, espeziea berreskuratzeko urrats garrantzitsua da.
2021/06/29 - 14:25
Landaguneak garatzeko lege-proiektua onartu du Jaurlaritzak
Lege-proiektu horren helburua da landa-eremuak bizitzeko leku erakargarriak izatea, kohesioaren eta aukera-berdintasunaren ikuspegitik.
2021/04/25 - 00:58
Parke eoliko berriaren aurkako protesta, Maeztun
Arabako Mendiak Aske plataformak EVEren eta Iberdrolaren proiektuari ezetz esan dio beste behin. Aixeindar elkarte publiko-pribatuak Araban beste lau parke eoliko jartzeko eskaerak aurkeztu ditu.
2021/04/10 - 17:57
Lagran, pandemia osoan positiborik izan ez duen herria
Covid-19 kasuak goraka doazen honetan, bada pandemia osoan positiborik izan ez duen herri bat, Lagran, Arabako Mendialdean. 179 biztanleko herri honek koronabirusaz garbi egotea lortu du.
2021/03/31 - 16:26
Frankismoaren biktimei omenaldia egin diete Gasteizen
Euskal erakundeek gasteizen egin dute hitzordua, Azazetako hilketen 84. urteurrena betetzen den egunean. Frankismoak 16 lagun hil zituen bertan.
2021/02/19 - 16:02
"Trenico"a Maeztuko kaleetara itzuli da errealitate areagotuari esker
Irantzu Lekue artistaren mural bati errealitate handituko teknologia gehitu diote, trena bera eta Arraia-Maeztuko bizilagunen ahotsak berreskuratzeko.