Aragoi
2025/01/18 - 21:31
Bi zauritu larri eta bi arin izan dira Astungo eski-estazioan teleaulki batek izandako istripuan
18 urteko bi neska dira larri zauritutakoak. Hala ere, larrialdia ez da lehen unean zirudien bezain larria izan. Anbulantziek eta helikopteroek zauritu gehienak ebakuatu dituzte, berrogei inguru.
2025/01/18 - 21:06
Astungo teleaulkiak azterketa tekniko guztiak eginak zituen, Aragoiko presidentearen eta estazioaren arabera
Aragoiko Gobernua eta Astungo eski-estazioa istripuaren arrazoiak ezagutzeko zain daude. Txosten teknikoen zain, zaurituak erreskatatzeko eta lekualdatzeko protokoloek ongi funtzionatu dutela eta larrialdi-zerbitzuek "lan aparta" egin dutela azpimarratu dute.
2025/01/18 - 15:27
''Jendea teleaulkitik behera erori da, indarrez eta altuera handitik''
Lagunekin eskiatzen harrapatu du Andoni Amadoz Euskadi Irratiko kazetaria Astungo eski-estazioan izandako istripuak. Horren esanetan, jendea "hegan egiten atera da teleaulkitik".
2025/01/18 - 15:15
Istripu larria Astungo eski-estazioan, teleaulki bat erorita
Gutxienez 30 pertsona zauritu dira, horietatik bederatzi oso larri eta zortzi larri. Eski-estazioa itxi egin dute, eta anbulantziak eta helikopteroak lanean ari dira.
2025/01/10 - 19:52
Huescako ermita erromaniko batean bere burua San Matias bezala margotu duen enpresari batek polemika piztu du
Aragoiko enpresaburu batek haserrea eragin du Huescako Latre herri txikian. XII. mende hasierako eliza erromaniko batean bere burua San Matias bezala margotu du, herritarrak kontra egon arren.
2024/12/17 - 13:39
Konstituzionalak tramitera onartu ditu PPren gobernuek eta Garcia-Pagek Amnistiaren aurka jarritako helegiteak
Halaber, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bideratutako konstituzioaren aurkako hiru auzietatik biri bide ematea erabaki du Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak.
2024/12/13 - 10:52
Sanchezek eta presidente autonomikoek migrazioa eta finantziazio eredua izango dituzte hizpide gaurko bileran
Eusko Jaurlaritzak eta Kanariar Uharteetako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa "orekatua, koordinatua, ordenatua eta bidezkoa" planteatuko dute, eta eta diru gehiago ematea "ahalegin handiagoa" egiten duten erkidegoeei. Hala ere, ez dirudi akordiorik lortzeko aukera handiegirik dagoenik.
2024/12/13 - 08:32
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Presidenteen Konferentzia eta historiako Gabonik garestienak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/29 - 12:57
EAEn eta Nafarroan abereen mugimendua murriztu dute mingain urdina zabal ez dadin
Katalunian, Aragoin eta Balear Uharteetan ere hartu dute prebentzio neurria, eta txertaketa kanpainarekin batera osatuko dute. Birus batek sortzen du gaitza eta ardiei, behiei eta ahuntzei eragiten die.
2024/11/15 - 10:26
Hamar pertsona hil dira Zaragozako adinekoen egoitza batean piztu den sutean
05:00ak aldera piztu da sua Villafranca de Ebroko Jardines de Villafranca erresidentzian. Ordu horretan 82 lagun zeuden egoitzan, Aragoiko Gobernuak jakitera eman duenez.
2024/11/07 - 11:35
Goialdeko borraskak kolpatutako udalerriak hondamendi eremu dira, ofizialki
Zehazki, urriaren 28tik azaroaren 4ra goialdeko borraskaren eragina pairatu zuten Valentziako Erkidegoko, Gaztela-Mantxako, Andaluziako, Kataluniako eta Aragoiko hainbat udalerriri eragingo die hondamendi eremu izendapenak.
2024/10/31 - 14:46
120 errepide daude itxita uholde eta urak eragindako kalteengatik
Besteak beste, Valentzian, Castellon, Cuencan, Cadizen, Malagan, Granadan, Zaragozan eta Teruelen daude arazoak. DGTk Valentziako errepideetan ez ibiltzeko gomendioa eman du. Gainera, Domu Santuko zubian ere ez mugitzeko deia egin du Trafiko Zuzendaritzak.
2024/09/16 - 14:08
Konstituzionalak txosten bat eskatu du erkidegoek Amnistia Legearen aurkako helegitea sar dezaketen jakiteko
Zalantzan jarri du arauak "autonomiaren eremuari" eragiten ote dion, eta baldintza hori nahitaezkoa da autonomia batek Estatuko lege baten aurkako helegitea jarri ahal izateko.
2024/09/09 - 22:35
PPren gobernu autonomikoek eta Garcia-Page sozialistak Amnistia Legearen aurkako helegiteak aurkeztu dituzte
PPren esku dauden erkidegoak konstituzio-kontrakotasun helegiteak aurkezten ari dira. Madril, Kantabria, Aragoi, Andaluzia, Murtzia, Galizia eta Valentziako gobernuek jarri dituzte jada eta besteak prestatzen ari dira. Horiekin batera, Gaztela-Mantxako gobernu sozialistak ere jarri du helegitea.
2024/08/12 - 21:16
Mendizale nafar bat hil da Huescako Pirinioetan, erori eta harri batekin burua kolpatu ondoren
Hildakoak 54 urte zituen, eta tafallarra zen. Goriz aterpetik gertu erori da, Fanlo udalerrian (Huesca).
2024/07/26 - 13:06
36 urteko gizonezko bizkaitar bat hil da Huescan, parapente istripu batean
Istripua 19:00ak aldera gertatu zen atzo, osteguna, Benasquetik gertu dagoen herri batean.
2024/07/12 - 23:06
PPk bere gobernuak berrantolatu ditu sei erkidegotan, Voxek akordioak hautsi ostean
Feijook "erkidegoetako gobernagarritasuna eta Espainiako aldaketa politikoa ez oztopatzeko" eskatu dio Voxi. PPk Voxen botoak edo beste alderdi batzuen babesa beharko du gobernatzen jarraitzeko.
2024/07/12 - 09:57
Albiste izango dira: PP-Vox haustura, lehendakariaren bilera sorta, eta Marta Rovira, Kataluniara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/11 - 23:57
Vox gobernu autonomiko guztietatik aterako da eta PPri babesa kendu dio
Hala adierazi du PPk adingabe migratzaileen banaketari oniritzia eman ostean Voxek urgentziaz deitu zuen Batzorde Exekutibo Nazionalaren bileraren amaieran bideoz emandako adierazpen batean.
2024/07/11 - 23:44
Abascalek baieztatu du Voxek PPri babesa kenduko diola adingabe migratzaileen banaketagatik
Ultraeskuineko alderdiko buruzagiak Feijoori "mugak irekitzeko politikak inposatu" nahi izatea leporatu dio. PPko buruzagiak ostiral honetan agerraldia egingo du Voxen erabakia baloratzeko.