Aragoi
2022/05/31 - 13:15
Gizon batek emakume bat hil du Zaragozan
Gizona atxilotu egin dute eta ospitalean dago, lesio batzuengatik.
2022/05/20 - 01:07
Gerra Zibilean Jakan fusilatutako bizkaitar baten gorpuzkien desobiratzea baimendu du Aragoik
Pedro Asua herritarraren gorpuzkiak Bizkaira lekualdatuko dituztela iragarri du Galdakaoko alkateak, duela 85 urte egindako bonbardaketen artean odoltsuenak eragindako biktimen omenezko ekitaldi batean.
2022/05/19 - 18:02
Pirinioetako glaziarren erdia baino gehiago desagertu dira, eta 20 baino ez dira geratzen
Ikerketa baten arabera, batez besteko tenperatura 1,6 gradu igo da azken 61 urteotan, eta 2020. urtea 1959tik beroena izan zen. Datu kezkagarrion aurrean, Pirinioetako Lan Elkarteak estrategia prestatu du eremua "erresiliente" izan dadin 2050erako.
2022/04/15 - 15:42
Gizonezko batek ama hil du Zaragozan
Dirudienez, 28 urteko gazteak arma zuri batekin hil zuen 54 urteko emakumea, eztabaida gogor baten ostean, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.
2022/02/09 - 13:45
Urkullu lehendakaria Pirinioetako Lan Elkarteak Jakan duen egoitzan izan da
Iñigo Urkullu Lehendakaria Jacan izan da gaur, Pirinioetako Lan Elkarteko talde teknikoa eta bertan egiten duten lana bertatik bertara ezagutzeko.
2022/01/16 - 19:42
Tolosara iritsi da larunbat honetan Pirinioetan hildako mendizalearen gorpua
Berastegikoa zen gaztea, eta hango Udalak EITB Mediari baieztatu dionez, Tolosako beilatokira eramango dute gorpua. Amildegi batetik behera erorita hil zen 27 urteko gizonezkoa.
2022/01/16 - 00:08
Mendizale gipuzkoar bat hil da Huescako Pirinioetan
Amildegi batean behera erori da 27 urteko gizonezko berastegiarra Aspe mendian, Aisan, Candanchuko eski pistetatik gertu.
2022/01/13 - 20:28
Huescako Pirinioetan istripua izan zuen euskal mendizale baten gaueko erreskatea
Guardia Zibilak 33 urteko euskal eskalatzaile bat erreskatatu du gauez, Huescako Pirinioetako Acherito menditik jaisten ari zela hainbat lesio izan ondoren.
2022/01/12 - 20:14
Aragoiko enpresa batek ponpaketarako bi zentral eraiki nahi ditu Araban
Zaragozan egoitza duen Atalaya Generacion enpresak bi ur-putzu eraiki nahi ditu. Gasteiz eta Subijana Morillas izeneko bi proiektuek orduko 25 gigawatteko biltegiratze-potentzia gehituko lukete. Eusko Jaurlaritzak, dituen ezaugarriak medio, ez du proiektua babestu.
2021/10/07 - 14:49
46 urteko mendizale errenteriar bat hil da Pirinioetan 200 metrotik amilduta
Guardia Zibilak atzo erreskatatu zuen 46 urteko emakume errenteriarraren gorpua. 200 metroko altueratik erori zen harri bat askatu ondoren amilduta. Picos del Infierno igotzen ari zen, onik atera den 39 urteko lagun batekin.
2021/08/17 - 23:00
Otsoen erasoak izan dira Nafarroatik oso gertu, Aragoiko Sigües herrian
Egun gutxitan hiru eraso baieztatu dituzte. Nafarroako basozainak adi daude Erronkaritik oso hurbil gertatutako eraso hauen aurrean.
2021/08/10 - 23:13
69 urteko mendizale bizkaitar bat hil da Candanchun, 100 bat metrotik erorita
Guardia Zibilak astelehen arratsaldean erreskatatu zuen mendizalea, eta 112 larrialdi-zerbitzuko helikoptero batek Miguel Servet Ospitalera eraman zuen, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
2021/08/07 - 17:04
Biescasko hondamendiaren arrastoa, 25 urteren ondoren
Uholdeak 87 pertsona hil zituen eta beste 183 zauritu Las Nieves kanpinean.
2021/08/07 - 17:03
Iñaki Zubillagak, emazteak eta bi semeek bizia salbatu zuten
Biescasen omenaldirik ez egitea erabaki dute aurten, 25. urteurrenean. Ezbehar hura gertutik bizi izan zutenek, ordea, ez dituzte sekula bizitako une larri haiek inoiz ahaztuko.
2021/08/03 - 09:44
Pasaiako portutik aritzeko aurreakordioa sinatu du Geoalcali enpresak
Nafarroa eta Aragoi artean dagoen Muga meategia ustiatu nahi du Geoalcalik, eta potasa-ekoizpenaren zati handi bat itsasoz esportatzea aurreikusten du.
2021/08/02 - 22:38
Auzitegi Gorenak onartu egin du etxeratze agindua Aragoiko lau udalerritan
Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen neurria, baina gaur Gorenak hango gobernuari babesa eman eta, lehen aldiz, etxeratze aginduari bermea eman dio kasuen gorakada eteteko ahaleginean.
2021/08/02 - 18:28
Auzitegi Gorenak etxeratze agindua onartu du Huesca, Jaca, Monzon eta Barbarstrorako
Gorenak Aragoiko Gobernuaren helegitea onartu du, erkidego horretako Justizia Auzitegi Nagusiak etxeratze agindua ezetsi eta gero; beraz, etxeratze agindua indarrean sartuko da.
2021/01/09 - 19:11
Lau hildako eragin ditu Filomena denboraleak Espainian
Gainera, 1.500 pertsona erreskatatu behar izan dituzte Madrilen. Teruel, Zaragoza, Tarragona, Castello eta Valentzia abisu gorrian dira une honetan, muturreko arriskuagatik.
2020/11/17 - 22:20
Urrutikoetxea Zaragozako atentatuagatik Espainiaratzea erabaki du Frantziako Gorenak
Hala eta guztiz ere, ez dute berehala eramango Espainiako Estatura, Frantziakoan beste auzi batzuk dituelako irekita.
2020/08/17 - 15:10
Ekologistak Martxanek alegazioa aurkeztuko du Esako Mina Muga proiektuaren aurka
Mina Muga Estatuko lurrazpiko harrobi handiena bihurtuko luke proiektuak eta Ekologistak Martxanek "zuzen zuzenean" arbuiatzen du.