Gerra Zibilean Jakan fusilatutako bizkaitar baten gorpuzkien desobiratzea baimendu du Aragoik
Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak ostegun honetan iragarri duenez, Aragoiko Gobernuak Pedro Asuaren gorpuzkien desobiratzea eta Bizkairako lekualdatzea baimendu ditu. Gerra Zibilean zehar Jakan fusilatu zuten bizkaitar herriko biztanle hori.
Iragan abenduan, Galdakaoko alkatea Jakako aragoiar udalerriko homologoarekin bildu zen, erkidego horretako erakundeek Pedro Asuaren gorpuzkien desobiratzea erraztu zezaten, hala, Bizkaian bere senideen eskura ipintzeko.
Ostegun honetan Galdakaon egindako ekitaldi batean eman du alkateak Aragoiko Gobernuak aitortutako baimenaren berri. 1937ko apirilaren eta ekainaren artean udalerri gainean egindako 28 bonbardaketen artean odoltsuena izan zenetik 85 urte bete direnean, horrek eragindako 16 biktimak gogoratu eta omendu dituzte.
Ekitaldian, Josu Larrea Asuaren ilobak Galdakoko Udalak bere senidearen gorpuzkien desobiratzea errazteko egindako lana eskertu du.
Larreak deitoratu egin du gaur arte Gerra Zibilean zehar gertatutakoa "isilarazi" izana, eta ziur dago gertakari horien gaineko "egia" ezartzeak eta senidearen gorpuzkiak berreskuratzeak "lasaitasuna eta atsedena" ekarriko dizkiotela bere familiari.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda