Aralar mendilerroa
2025/06/09 - 12:12
San Migel santutegiko ateak lagunduta egingo du Pasaiatik Aralarrerako bidea
"Erromesaldi herrikoia" egingo dute ekainaren 9tik 15era Albaola Itsas Kultur Faktorian zaharberritutako atea Aralarko San Migelera eramateko. Atea 2024ko urrian apurtu zuten, eraso bandaliko batean.
2025/05/07 - 14:24
Aralarko San Migel santutegiko ateak Albaolan zaharberritzen ari dira
Iazko udazkenean baten batek santutegiko ateei su eman eta gero, Albaola Itsas Kultur Faktorian konpontzen ari dira 2 metro eta erdiko egurrezko piezak, artisau estilora. Ekainaren 15ean jarri nahi dituzte atzera, Pasaiatik Aralarrera idiek tiratutako gurdi batean eraman eta gero.
2024/09/16 - 20:59
Aralarren jaiotako lehen ugatza hegaldiak egiten hasi da
Araitz du izena eta Aralar ugatzaren bizitoki natural bilakatu dela erakusten du. Gipuzkoako Foru Aldundiak espezie hau berreskuratzeko egitasmoaren ondorio da.
2024/05/24 - 09:00
''Naturaren kontserbazioa eta jarduera sozioekonomokoak uztartzen ditugu parke naturaletan''
Parke naturalen ezaugarriez, bereziki Gipuzkoan daudenez, aritu gara Koldobike Olabiderekin, Gipuzkoako Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariarekin.
2024/05/24 - 07:00
Parke naturalak: naturaren kontserbazioa eta jarduera tradizionalak uztartzen dituzten harribitxiak
Euskal Herrian 12 parke natural ditugu eta haietan babestutako hainbat animaliak eta landarek dute bizitokia. Hauen habitataren zainketak, artzaintzaren eta abeltzaintzaren beharrekin uztartzen dira leku hauetan.
2024/05/01 - 19:11
Elurra mara-mara, Aralarren
Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

2024/04/29 - 14:28
Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak bat egin dute Aralarren kudeaketa eta kontserbazioa sustatzeko
Akordioak larreak, basoak, habitatak eta sentsibilizazio-ekimenak hobetzeko ekintzak jasotzen ditu, baita 300.000 euro inguruko inbertsio bateratua ere. Gainera, esparru bat ezartzen du alderdi estrategikoak negoziatzeko, hala nola xehaketa eremua, bideak eta finantzaketa-eredua.
2024/01/07 - 14:28
Urteko lehen elurteek txoko ugari zuritu dituzte, umeen gozamenerako eta gidarien kezkarako
Elur-kota mila metrotik behera kokatu da asteburuan zehar, eta ohiko lekuak zuritu ditu. Jende andana joan da elurraz gozatzera. Elurrak, baina, arazo txikiak eragin ditu errepideetan.

2023/03/12 - 15:46
Aralar zeharkatuko duen gasbidearen aurka mobilizatzeko deia, martxoaren 26an, Lekunberrin
Aralar zaindu dezagun plataformak mendilerroa lur azpitik zeharkatuko duen gasbidea gelditu nahi du, ingurugiroari kalte egingo diolako. Manifestazioa antolatu du martxoaren 26rako, Lekunberrin.
2023/02/19 - 13:10
Juanek 78 urte ditu, eta Txindoki mendira doa ia egunero
Mendizaletasunaz gozatzeak ez du adinik! Aitor Agirrezabal EITB Mediako erabiltzaileak Juan eta Txindokiren irudi paregabe hauek bidali dizkigu. Eskerrik asko, eta segi adore horrekin, Juan!
2023/02/11 - 19:07
61 urteko gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Txindoki mendian, lubeta batetik behera erori ostean
Zaurituak hainbat kolpe zituen erorikoaren ondorioz, baina ez ziren larriak.

2022/11/19 - 13:09
Elurra mara-mara Aralarko San Miguel santutegian
1.355 metrora dagoen tenplu erromanikoak neguko argazki paregabe eskaini digu, elurpean. Txomin Rezolak grabatutako bideoa.
2022/11/19 - 12:57
Lehenengo elurteak Txindoki zuritu du
Azkenik, hotza eta elurra iritsi dira gurera, eta asko dira horretaz gozatzera Txindokira igo direnak. Aitor Agirrezabalek grabatutako irudiak.
2022/06/20 - 12:34
Lortu dute Arastortzeko mendi-sutea itzaltzea
Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 25 hektarea inguru erre dira.

2022/06/19 - 13:46
Sutea Arastortz mendian, Ataun, Lazkao eta Zaldibia artean
Mendiko 10 hektarea inguru erre dira. Gauerditik kontrolpean dute sutea, baina oraindik itzali gabe dago. Zaldibiako eta Ataungo Udalek eskainitako irudiak.
2022/06/19 - 11:40
Arastortzeko mendi-sutea, kontrolpean baina oraindik itzali gabe
Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 10 hektarea inguru erre dira. Piztuta dauden hainbat foko kontrolpean dituzte eta, oro har, egonkortze prozesuan dago sutea.