Argentina
2019/05/22 - 08:47
Delituak egiteko elkarte bateko buru izatea egotzi dio fiskalak Kirchner familiari
Bere agintaldian (2007-2015), zilegi ez den elkarte bateko buru izatea eta Estatuari iruzurra egitea leporatzen dio Fiskaltzak Cristina Fernandez de Kirchner presidente ohiari.
2019/04/05 - 01:11
Buenos Airesko eta Valladolideko euskara ikasleek Korrikarekin bat egin dute
Euskal Herrian ez ezik, munduko beste 28 herrialdetan Korrikarekin bat egin dute. Buenos Aireseko Malcomek eta Valladolideko Euskal Etxeko euskara ikasleek mezua bidali dute.
2019/03/28 - 20:03
Servinik Martin Villa ministro ohia deklaratzera deitu du berriro
Argentinako epailearen aurrean deklaratzeko, datorren irailean Buenos Airesera joango dela iragarri du Martin Villak dagoeneko.
2019/02/23 - 15:29
Enrique Piñeyrok 'Volar es humano, aterrizar es divino' lana estreinatuko du Bilbon
Hegazkinei beldurra kentzeko asmoa du Argentinan izugarrizko arrakasta eskuratu duen bakarrizketa horrek.
2019/01/24 - 19:28
AEBak bezala, Kanada eta Hegoamerikako herrialde gehienak, Guaidoren alde
Babesa eman zion lehen herrialdea AEBak izan ziren. Beste herrialde batzuei ere gauza berdina egiteko deia luzatu die eta atzetik etorri dira Mexiko, Kanada, Argentina eta Brasil, besteak beste.
2018/12/13 - 09:57
Juan Darthes aktoreak bortxatu zuela salatu du Thelma Fardin aktoreak
Aktore argentinarrak bideo batean kontatu duenez, 'Ahate itsusia' izenekoa haurrentzako showaren biran bortxatua izan zen, 16 urte zituela.
2018/12/10 - 09:51
Istiluak Buenos Airesen, poliziaren eta River Plateko zaleen artean
River Plateko zaleen kontra egin du poliziak Buenos Aireseko Obeliskoaren inguruan. Zaleek harriak bota dituztenean hasi dira istiluak.
2018/12/09 - 18:06
Segurtasun neurri zorrotzak Madrilen, Libertadores Kopako finalean
Boca Juniors eta River Plate talde argentinarrek Libertadores kopa Madrilen jokatuko dute gaur.
2018/12/06 - 16:45
Manifestazio jendetsua egin dute Argentinan, absoluzio polemiko batengatik
Lucia Perezen kasuak Argentinako gizartea guztiz asaldatu zuen 2016an. Fiskaltzaren arabera, drogatu eta heriotza eragin arte bortxatu zuten. Orain, epaileek bortxaketa delitutik absolbitu dituzte.
2018/11/30 - 18:11
G20ko buruzagiak Buenos Airesen dira goi-bilera hasteko
G20ko agintarien argazki ofizialean, Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzea albo batean jarri dute. Alabaina, Putinek berotasunez agurtu du eta irudiak zeresana eman du.
2018/11/30 - 16:27
3,8 graduko lurrikara izan da Buenos Airesen
Mugimendu sismikoa Buenos Aireseko 10:27an gertatu da, G20ko mandatariak goi-bileran zirela.
2018/11/30 - 09:50
Gor bat G-20aren goi bileran
Gerra komertziala oso arriskutsua dela ulertarazten saiatuko dira Buenos Airesen elkartutako goi agintariak AEBko presidenteari. Trumpek ez du aditzen, ordea, ezta entzun ere.
2018/11/29 - 15:34
Bihar hasiko da Buenos Airesen G-20aren bilera
Arretagune nagusiak AEBn eta Txinaren arteko merkataritza gerra, klima aldaketari buruzko desadostasuna eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko gaztazka izango dira.
2018/11/29 - 14:22
Errefuxiatuak hartzeko programa aitzindari batean parte hartuko du EAEk
Proiektu pilotua 2019ko lehen seihilekoan martxan izatea espero du Eusko Jaurlaritzak. 20 eta 30 errefuxiatu artean etorriko dira EAEra; eta, bost udalerritan banatuko dituzte.
2018/11/27 - 18:41
Segurtasun neurriak zorroztu egingo dituzte Argentinan G20ren bilerarako
Libertadores kopan izandako istilu hauen ondoren, segurtasun neurri zorrotzak hartu dira bilerarako, eta Macri presidenteak esan du ez dela arazorik.
2018/11/17 - 14:53
Argentinako ARA San Juan urpeko ontzia Atlantikoaren hondoan aurkitu dute
800 metroko sakoneran dago, Patagoniako kostaldetik 600 kilometrora. 44 tripulatzaile zituen desagertu zenean.
2018/11/05 - 22:05
Txilerekin 'harreman estuak' indartzeko nahia agertu du Urkulluk
Lehendakaria Carlos Montes Senatuko presidentearekin bildu da Txileko hiriburuan, eta “laugarren industria-iraultzari erantzuteko" proposamenen inguruan hitz egin dute.
2018/11/05 - 10:29
Urkullu lehendakariak txistua jo du euskal diasporarentzat
Urkullu lehendakariak 'Ikusi Mendizaleak' eta 'Agur Jaunak' jo zituen txistuarekin, Argentinako euskal diaspora agurtzeko.
2018/11/04 - 15:15
Euskal Astea ospatu dute Mar del Platan
Danborrada, txistulariak eta dantzariez gozatzeko aukera izan dute, besteak beste, bertara hurbildu direnek. Iñigo Urkulluk ere, geldialdia egin du bertan, Txilera joan aurretik.
2018/11/03 - 21:40
'Etaparen helburua erabakitzeko borondatea duen nazioa garela aitortzea da'
Urkulluk hurrengoa ohartarazi du: gizartea plurala eta anitza da eta autogobernu eskariak, esijentzia bilakatzen badira, Euskadin, gizarte haustura egon liteke.