Argentina
2025/04/27 - 22:30
Euskal ohiturak eta tradizioak, inoiz baino biziago
Argentinako Machachin herriak 6.000 biztanle ditu, gehienak XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran iritsitako euskal etorkinen ondorengoak. Euskal sinbologia nonahi ikus daiteke, eta Euskal Etxea herriko erakunde garrantzitsuena da.
2025/04/04 - 16:13
Mila haur inguru ari dira gaur egun Argentinako Euskal Echean euskara ikasten
Euskal migratzaileek duela 120 urte sortutako Euskal Echea ikastetxeko ikasgaietako bat da. Gaur egun, ikasle gehienak ez dira euskal jatorrikoak.
2025/03/23 - 17:29
700 ikasle inguru daude Argentinako euskal etxeetan euskara ikasten
Euskara ikasle gehienek euskal arbasoak badituzte ere, argentinar asko gure hizkuntzarekin loturarik izan gabe hasten dira euskaltegian. Helduentzako euskara ikastaroak Argentinako 30 euskal etxetan eskaintzen dituzte, baita bi unibertsitatetan ere.
2025/03/13 - 08:28
Istilu larriak Buenos Aireseko erretiratuen protestan
Segurtasun indarrek 120 manifestari atxilotu dituzte Buenos Airesen erretiratuen aldeko martxa batean parte hartzeagatik, eta 26 polizia zauritu dira, horietako bat tiro baten ondorioz, iturri ofizialek baieztatu dutenez.
2025/03/11 - 20:11
Irainak eta oihuak Maradonaren heriotzagatik, akusatuak epaitegira iritsi direnean
Tentsio handieneko unea Agustina Cosachov psikiatra iritsi denean bizi izan da. "Hiltzailea" eta "ez dugu ahaztuko egindakoa" oihukatu diote. Leopoldo Luque neurokirurgialariaren eta Matias Morla abokatu ohi eta Maradonaren ordezkariaren aurkako oihuak ere entzun dira.
2025/02/19 - 22:37
Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak jasoko du Bakearen Gernika Saria
Era berean, Argentinako Auzitegi Antropologiako Taldea (EAAF) sarituko dute. Sariak apirilaren 26an banatuko dira, bonbardaketaren 88. urteurreneko ekitaldietan.
2025/02/19 - 08:55
Albiste izango dira: Oiz mendiko hegazkin istripua, Emeki eskola eta Frantzisko aita santuaren osasun egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/18 - 22:01
Polemika Argentinan, Javier Mileiri egindako elkarrizketa batetik kanpo geratu zen galdera batengatik
TN telebista kateak Javier Mileiri egindako elkarrizketatik emititu ez zen zatiaren filtrazioak polemika piztu du Argentinan. Argentinako presidentearen aholkulari batek elkarrizketa eten zuen, agintariak judizialki konprometitzen zuen zerbait esan ez zezan.
2025/02/18 - 21:32
Mileiren 'kriptoporrota' ulertzeko gakoak
Argentinako presidenteak kriptomonetei babesa emateko mezu bat argitaratu zuen sare sozialetan, eta horrek sekulako arrabotsa sortu du; politika eta merkatuak astindu ere egin ditu. Ondorioz, gainera, Mileiren kontrako 100 bat salaketa judizial eragin ditu dagoeneko.
2025/02/18 - 21:03
Frantzisko aita santuak pneumonia bilaterala du, eta bere egoera klinikoa "konplexua" da oraindik
Aita santuari toraxeko proba bat egin diote, eta egiaztatu dute "terapia farmakologiko gehigarria behar duen" pneumonia bilaterala duela, Vatikanoak azaldu duenez.
2025/02/18 - 08:55
Kriptotxanponen eskandalutik aldetzen ahalegindu da Milei: ''Nik ez nuen sustatu, zabaldu baino ez nuen egin''
Argentinako presidentearen arabera, kriptotxanpon faltsuetan inbertitu zutenek "euren borondatez" egin zuten, eta arriskuak hartzera ohituta dauden salerosleak ziren. Dioenez, ez da haren kontra egitekoak diren epaiketa politikoaren beldur.
2025/02/16 - 21:15
Argentinako oposizioak Mileiren aurkako epaiketa politikoa eskatuko duela iragarri du
Bestalde, Argentinako Ustelkeriaren aurkako Bulegoak presidentea eta Gobernuko kideak ikertuko ditu, Mileik berak hala eskatuta, bere sare sozialetan iruzur birtualarekin lotutako kriptotxanpon bat sustatu ondoren.
2025/02/15 - 18:43
Mileik kriptotxanpon bat sustatu du eta atzera egin du berehala, iruzurra izan daitekeelakoan
Argentinako oposizioak Kongresuari eskatuko dio iker dezala presidentea iruzur birtualekin lotura duen kriptotxanpon bat sare sozialetan sustatzeagatik.
2025/01/05 - 00:07
Gonzalez Urrutiak bira hasi du Venezuelako presidentetza eskuratzeko babesak lortzeko
Larunbatean, Javier Mileirekin bildu da Buenos Airesen (Argentina) eta Luis Lacalle Pourekin Montevideon (Uruguai). "Datozen orduetan" Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Joe Bidenekin biltzera, baita Panamara eta Dominikar Errepublikara ere.
2025/01/04 - 22:33
Hilaren 10ean Venezuelan boterea hartu asmo du Gonzalezek, eta sostengu bila ari da, Argentinan hasita
Javier Milei Argentinako presidenteak harrera egin dio Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko buruari. Venezuelan "kosta ahala kosta" sartuko dela hitzeman du, presidente kargua hartzeko. Hurrengo egunetan, Uruguain, Panaman eta Dominikar Errepublikan egongo da, baita AEBn ere, Etxe Zurian.
2024/11/17 - 15:30
Kalejira alaitsu batekin esan diote agur Bahia Blancan Argentinako Euskal Asteari
Ehunka lagun kalejiran atera dira Bahia Blancako kale nagusietan danborrak eta upelak jotzen, emozio handiz. Asteburu honen urrezko amaiera 24 euskal etxeren emankizuna izan da, txikitatik ikasten dituzten dantzak eskainita.
2024/11/16 - 21:41
ETBko zuzendari Unai Iparragirrek plataforma berrien eskaintza aurkeztu du Argentinako Euskal Astean
ETBko zuzendari Unai Iparragirrek azpimarratu du Makusi, Primeran edo Orain plataformak oso erabilgarri izan daitezkeela Euskal Herritik kanpo ere.
2024/11/16 - 15:30
Argentinako 24 euskal etxetatik etorritako ordezkariak bildu dira Bahia Blancan, Euskal Astea ospatzeko
Euskal dantzak, abesbatzak elizan eta Korrontzi taldearen musika. Euskal diasporak bizirik jarraitzen du Argentinan. Bahia Blancako euskal etxeak 125. urteurrena bete du aurten.
2024/10/17 - 09:23
Liam Payne musikari eta One Direction taldeko kide ohia hil da, 31 urte zituela
Buenos Airesen hil da, hotel bateko hirugarren solairutik erorita, eta Polizia heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da.
2024/10/03 - 11:07
Argentinako unibertsitarioak protestan kalera atera dira, Mileik ezarritako murrizketen aurka
Kongresuak unibertsitate publikoei finantzaketa legez bermatzeko neurria onartu ostean, beto mehatxua egin du eskuin muturreko presidenteak. Argentinak % 240ko inflazioa pairatzen du, eta herritarren erdiak pobrezian murgilduta daude.