Vatikanoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzisko aita santuak pneumonia bilaterala du, eta bere egoera klinikoa "konplexua" da oraindik

Aita santuari toraxeko proba bat egin diote, eta egiaztatu dute "terapia farmakologiko gehigarria behar duen" pneumonia bilaterala duela, Vatikanoak azaldu duenez.
Frantzisko aita santuak Erromako Gemelli ospitalean jarraitzen du. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santuak Erromako Gemelli ospitalean jarraitzen du. Argazkia: EFE

Frantzisko aita santuak pneumonia bilaterala du, eta tratamendu farmakologiko gehigarria behar du infekziorako. Bere egoera klinikoak "konplexua" izaten jarraitzen du, Vatikanoak gaur jakitera eman duenez.

"Aita santuari toraxeko proba egin diote gaur arratsaldean, Vatikanoko osasun profesionalek eta A. Gemelli ospitaleko mediku taldeak aginduta, eta horrek agerian utzi du terapia farmakologiko gehigarria behar duen pneumonia bilaterala duela", azaldu du Vatikanoak.

Azken parte medikoan, Egoitza Santuak nabarmendu du Frantziskori egindako (88 urte) "laborategiko azterketek, toraxeko erradiografiek eta osasun egoerak" konplexua izaten jarraitzen dutela.

"Hala eta guztiz ere, Frantzisko aita santuak umore onarekin jarraitzen du", ziurtatu du Vatikanoak.

Ordu batzuk lehenago, Vatikanoak baieztatu du igandera arte aita santuaren agenda bertan behera geratu dela, oraingoz, eta Diakonoen mezan Rino Fisichellak ordezkatuko duela, baina ez dakite igandeko meza emateko moduan egongo den.

Zure interesekoa izan daiteke

Oslo (Norway), 08/12/2025.- Security measures in front of the Grand Hotel in Oslo, Norway, 08 December 2025, in connection with the Nobel Peace Prize. Venezuelan opposition leader Maria Corina Machado is expected to arrive in Norway to receive the Nobel Peace Prize, according to a Norwegian official. The Nobel Prize ceremonies for 2025 are scheduled to take place on 10 December 2025, in both Stockholm and Oslo, as the central event of the Nobel Week 2025 running from 06 to 12 December. (Noruega, Estocolmo) EFE/EPA/LISE ASERUD NORWAY OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bertan behera utzi dute Maria Corina Machadok Osloko Nobel Institutuan eman beharreko prentsaurrekoa, eta zalantzak daude oraindik saria jasotzeko izango egongo ote den

Venezuelako oposizioburuak Norvegiako hiriburura joan egingo dela ziurtatu dio Nobel Institutuari. Hala izango balitz, Machadok 2024ko abuztua ezkero lehenengoz agertuko litzateke jendaurrean. Bakearen Nobel Batzordearen buruak bidaia "arriskutsua" dela esan du, Nicolas Maduroren Gobernuak Machadoren aurka har ditzakeen errepresaliak direla eta.

Gehiago ikusi