Argentina
2024/04/07 - 13:15
Athleticzaleen pozak Atlantikoa zeharkatu du eta Buenos Airesera iritsi da
Buenos Airesen bizi den euskal diasporak ilusio eta urduritasun handiz bizi izan du Kopako finala. Penaltietan, azkenik, festak eztanda egin du.
2024/03/24 - 22:20
Memoriaren txingarra ez da itzali Argentinan, azken kolpe militarretik 48 urtera
Gizarteak kaleak hartu ditu gaur Argentinan, "Nunca Más" lelopean. Mileiren Gobernuak diktaduran desagertutakoen kopurua zalantzan jarri izanari erantzunez, "30.000 dira" esan diote, ozen eta argi. Buenos Airesen, ezkerreko gazte mugimendua eta Maiatzeko Plazako amak izan dira protagonista.
2024/02/28 - 18:06
Mileik hizkuntza inklusiboa eta genero ikuspegia debekatu ditu Argentinako administrazio publikoan
"Sektore guztiak hartzen dituen hizkuntza gaztelania da", justifikatu du Argentinako Gobernuak, ez baitu beharrezko ikusten "egitura" berriak sartzea beste sentsibilitate batzuei lekua egiteko.
2024/02/11 - 21:53
Adiskidetze besarkada eman dute Mileik eta Aita Santuak, ''deabruaren ordezkari'' deitu eta gero
Milei ultra eskuindarrak askotan kritikatu du Frantzisko aita santua bere ekimen sozialengatik. "Komunista" eta "deabruaren ordezkari" deitu dio behin baino gehiagotan. Mama Antula Argetinako lehen santuaren kanonizazioan elkartu dira biak, eta bien arteko giro ezin hobea dagoela erakutsi dute.
2024/02/08 - 11:45
Mileiren alderdiak abortuaren legeztatzea indargabetzeko lege proiektua aurkeztu du
2020ko abendutik, 14. astera arte haurdunaldia etetea legezkoa da Argentinan. Alderdi ultraeskuindarrak are murriztaileago egin nahi du legea, osasunerako arriskuaren eta sexu erasoaren baldintzak ere kenduta.
2024/02/03 - 11:59
Argentinako Kongresuak onartu egin du 'omnibus legea', protestak gorabehera
Ekonomia desarautzea eta Estatuaren pisua murriztea ditu helburu Mileiren gobernuak proposatutako legeak. Testua onartu ostean, istiluak izan dira segurtasun indarren eta doikuntza politiken aurkako manifestarien artean.
2024/01/30 - 22:17
Argentinako auzitegi batek baliogabe utzi du Mileik dekretu bidez onartutako lan erreforma
Besteak beste, kalte-ordainak eta haurdunentzako baimenak murriztea aurreikusten zuen erreformak.
2024/01/24 - 21:07
Mileiren politiken aurkako lehen greba orokorra egin du Argentinak 2019tik
Presidentearen politika ekonomikoen aurkako mobilizazio jendetsua egin dute Buenos Aires hirian.
2024/01/24 - 13:29
Mileiren politika ekonomikoen kontrako lanuzte nazionala deitu dute gaurko Argentinan
Deialdiak erantzun "masiboa" izatea espero dute sindikatuek. "Argentinako historiako lanuzte arrakastatsuena izango da, eta herritarrek euren haserrea erakutsiko dute Milei ezartzen ari den erabakien aurrean", esan dute protestaren deitzaileek.
2024/01/04 - 10:19
Mileiren erreforma proiektuak lehen zartada judiziala jasan du
Argentinako Gobernu berriak bultzatutako lan erreforma aldi baterako bertan behera uzteko Auzitegi baten erabakia proiektu erreformistaren lehen estropezu judiziala da. Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Gobernuaren ordezkaritzek epemugei buruzko akordio bat bilatuko dute bihar.
2023/12/27 - 20:42
Milaka pertsonak Mileiren dekretuaren aurka protesta egin dute Buenos Airesen
Sindikatuek eta elkarte sozialek elkarretaratzea egin dute Argentinako Justizia Gorte Gorenaren egoitzaren aurrean, Buenos Aires erdialdean. CGTk konstituzio-kontrakotasuneko helegitea aurkeztu du Mileiren dekretuaren aurka.
2023/12/27 - 09:58
Sindikatuek eta gizarte erakundeek manifestazioa egingo dute gaur Mileiren erreformen aurka
Argentinako Gobernuak iragarri du ez dituela 5.000 kontratu publiko inguru berrituko datorren urtean, eta milioi bat plan sozial baino gehiago berrikusiko dituela irregulartasunak antzemateko.
2023/12/27 - 09:02
Albiste izango dira: Babes sozialaren luzapena, Mileiren kontrako protestak eta migratzaile karabana Mexikon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/26 - 23:22
Mileiren Gobernuak ez ditu 5.000 kontratu publiko berrituko eta sindikatuak berriro mobilizatuko dira
CGT, herrialdeko sindikatu nagusia, eta ATE, sektore publikoko langileen sindikatu handiena, asteazken honetan mobilizatuko dira Milei presidenteak iragarritako premiazko dekretuaren aurka.
2023/12/23 - 10:09
Sindikatuak eta erakunde sozialak kalera atera dira berriro Argentinan Mileiren neurrien aurka
Gobernuaren neurriek herritarren sufrimendua areagotuko dutela salatu dute. Presidenteak erantzun du manifestariek ordaindu beharko dutela segurtasun neurrien gastua.
2023/12/21 - 10:34
Mileiren plan ekonomikoak enpresa publiko guztiak pribatizatuko ditu Argentinan
Premiazko Beharraren Dekretuak 300 arau baino gehiago erreformatzea aurreikusten du, helburu jakin batekin: "Argentina munduko potentzia izatea".
2023/12/21 - 10:12
Doikuntzaren aurkako oihuak eta inflazioaren beldurra, Mileiren aurkako lehen protestan
Manifestariak Argentinako hiriburuko etorbide nagusiak zeharkatu dituzte, Etxe Arrosarantz, nahiz eta Patricia Bulrrich Segurtasun ministroak ohartarazi errepide horiek moztuz gero onura sozialak gal zitzaketela.
2023/12/13 - 10:44
Argentinako Gobernuak ez du obra publikoan inbertituko, eta pesoaren balioa % 50 gutxituko du
Agerraldian, Ekonomia ministroak ziurtatu du "defizit fiskala" dela herrialde horren arazo nagusia, eta iragarritako neurriekin afera horri irtenbidea eman nahi diotela, "hondamendi bat" saiheste aldera.
2023/12/10 - 17:56
Javier Mileik Argentinako presidente karguaren zina egin du
Mileik "Jainkoagatik eta aberriagatik” egin du Argentinako presidente karguaren zina, “ebanjelio santuaren gainean", Kongresuan, Buenos Airesen.
2023/12/10 - 17:55
Javier Mileik presidente kargua hartu du
Javier Mileik "Jainkoagatik eta aberriagatik, ebanjelio santuaren gainean" zin eginda hartu du igande honetan, Buenos Airesko Kongresuan, Argentinako presidente kargua.