Arnaldo Otegi
2021/03/20 - 18:41
"Beste baloreetan eta parametro politikoetan eraikitako herria" nahi du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak "berdinen euskal errepublika" eraikitzeko apustua azpimarratu du, koalizioaren 10. urteurrenari buruzko erakusketaren inaugurazioan.
2021/03/20 - 14:55
''Herri eredu berri bat'' eraikitzeko beharra azpimarratu du Otegik
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan duenez, "herri eredu berria" definitzeko baliatuko dute, besteak beste, aurten, koalizioaren 10. urteurrenean, egingo duten kongresua.
2021/03/14 - 12:08
Otegi: ''Zergatik ez dira posible abertzaleen arteko akordioak? EAJk ez duelako nahi''
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak nabarmendu du EAJrekin akordioak egiteko atea "irekita" dutela, baina beti "eduki soberanistekin".
2021/03/12 - 12:20
EH Bildu: "Askatasunaren gidoia lantzen gabiltza eta herritarrak dira protagonista"
'Hamar urte baino ez' dokumentala aurkeztu du koalizio abertzaleak, eta, ekitaldian, Otegik esan du 10 urte hauetan bost ezaugarri nagusi dituen identitate proiektu bat sortzen saiatu direla.
2021/02/16 - 12:59
"Pandemiaren aurkako lege burujabe bat babestuko genuke, baina propaganda dirudi"
ERCrekin duen aliantza eta Juntsekin eta CUPekin duen "harreman bikaina" azpimarratu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2021/02/16 - 12:02
Otegik ''propaganda kutsua'' ikusten dio pandemiari aurre egiteko euskal legeari
Koronabirusari aurre egiteko euskal legea babestuko lukeela ziurtatu du Arnaldo Otegik, baina Urkulluk egindako iragarpenari "propaganda kutsua" ikusten dio.
2021/02/08 - 23:38
Arnaldo Otegik Kataluniako presoei kartzela atariraino lagundu die babesa erakusteko
Asteburuan ERCren hauteskunde mitinetan parte hartu ondoren, Arnaldo Otegi preso dauden politikariekin kartzela atariraino joan da bere babesa erakusteko.
2021/02/04 - 00:56
'Bateragune' auziko epaiketa ez errepikatzeko helegitea jarri dute Konstituzionalean
Arnaldo Otegi eta gainerako auzipetuen defentsak azpimarratu du zigorrak osorik bete zituztela eta pertsona bat ezin daitekeela gertakari beragatik bi aldiz epaitu.
2021/01/25 - 10:49
Otegi eta Iriarteren adierazpenek egoera "gaiztotu" dute, ESAN sindikatuaren ustez
Iñaki Uraga bozeramaileak ziurtatu du zenbait agentek jasandako erasoen helburua dela Ertzaintza kaleetatik ateraraztea, baina "ez dute lortuko".
2021/01/22 - 12:33
Ertzaintzaren "basakeriaren" aurrean, Polizia "eredu propioa" eskatu du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan duenez, gurasoak "16 urteko seme-alabak babestera" joaten dira Donostiako Trinitate plazara, "printzipioz 'botelioia' egin gabe eserita daudenean".
2021/01/22 - 11:13
Arnaldo Otegi: "Polizia ereduaren inguruko hausnarketa egiteko garaia da"
Arnaldo Otegik Ertzaintzak San Sebastian egunean Donostian izan zuen jarrera kritikatu du eta polizia ereduaren inguruko hausnarketa egiteko garaia dela adierazi du.
2021/01/16 - 19:25
EH Bilduko kongresuari bidea ireki dio Otegik, "herri proiektu bat indartzeko"
Larunbatean egindako Batzar Nagusian, koalizioaren oinarriek barne araudia onartu dute eta "EH Bildu indartzea" helburu duen II. Kongresuaren araudia onartu dute.
2020/12/28 - 12:28
Sortuk, Auzitegi Nazionalean: "Ezin izan zenuten, eta ezin izango duzue"
Mezu hori zuten kartelak itsatsi dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalaren eta Burgosko Gobernu Militarraren kanpoaldean, prozesuaren 50. urteurrenaren harira.
2020/12/21 - 16:08
Iñigo Iruin: "Ez dago lege araurik bigarren epaiketa bat egiteko"
Abokatuak azaldu duenez, bost zigortutakoek hala eskatuta bakarrik zabaldu ahalko litzateke berriro auzia. Horrenbestez, Iruinen ustez, "Estrasburgoren agindua urratu du Gorenak".
2020/12/21 - 16:02
Bateraguneko defentsak Auztiegi Kontituzionalean babes helegitea aurkeztuko du
Bateragunekoek Konstituzionalera joko dute eta estatua salatuko dute Estrasburgoko epaia ez betetzeagatik
2020/12/18 - 08:31
Bateragune auzia ikertzeko eskatu dio EAJk Bruselari
Izaskun Bilbao europarlamentariak ekimen bat aurkeztu du Europako Batzordeari eskatuz sar dezala Bateragune auzia berriro zabaltzeko erabakia oinarrizko eskubideei buruzko urteko txostenean.
2020/12/17 - 13:48
Auziaren muina aztertu behar dela argudiatu du Gorenak epaiketa errepikatzeko
Auzitegiaren arabera, auzia berriro zabaltzea defentsen eta akusazioen eskubide bat da. Gainera, lehen epaiketa baliogabetu dutenez, Gorenak uste du zigortuak ez dituztela bi aldiz epaituko.
2020/12/15 - 15:27
Gorenaren erabakia "aurrekaririk gabea" eta "ulergaitza" da, Jaurlaritzaren ustez
Bestalde, Baltasar Garzon epaile ohiak ez du begi onez ikusi Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea: "Epaiketa berri batek dakarren zama, zigorra da dagoeneko".
2020/12/15 - 14:53
Otegi: "Ezker abertzale independentistaren lidergoa kriminalizatu nahi dute"
Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren epaiketa errepikatzeko hartutako erabakia "aberrazioa" dela esan du Otegik, eta auzi politiko baten aurrean daudela azpimarratu du.
2020/12/15 - 13:26
Arnaldo Otegi: ''Ezker abertzale independentistaren lidergoa kriminalizatu nahi dute''
EH Bilduk agerraldia egin du astearte honetan Bateragune auzia errepikatzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakiari buruz jarduteko.