Iñigo Iruin: "Ez dago lege araurik bigarren epaiketa bat egiteko"
Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren epaiketa errepikatzeko agindua eman zuenetik astebetera komunikabideen aurrera atera da Iñigo Iruin defentsa abokatua epaiaren irakurketa juridikoa egiteko. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Arnaldo Otegi eta gainerako lau zigortutakoek izandako epaiketa justu eta inpartziala izan ez zela ebatzi zuen duela bi urte, eta horren harira etorri da Gorenaren ebazpena.
EH Bilduk Donostian duen egoitzan eskainitako prentsaurrekoan, oso kritiko azaldu da Iruin Gorenaren epaiarekiko. "Kalitate juridiko eskasekoa" iruditu zaio abokatuari Miguel Colmenero txostengileak emandako ebazpena, eta nabarmendu du ez dagoela "lege araurik bigarren epaiketa bat baimentzen duena". Iruinen esanetan, Estrasburgoko Auzitegiak berak aipatzen du bere epaian auzipetuek bakarrik eskatuta errepikatu ahal dela epaiketa. "Argi dago guk ez dugula bigarren epaiketa bat eskatu", gogorarazi du, eta horrenbestez, uste du Estrasburgoren "agindua urratu" duela Gorenak.
Arnaldo Otegi eta gainerako lau zigortutakoak atzean zituela, Iruinek iragarri du Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkeztuko dutela, babes judiziala izateko eskubidea urratu zaiela argudiatuta. Horrez gain, Europara ere joko dutela erantsi du. Zehazki, Europako Batzordeko Ministroen Kontseilura, erakunde hori baita Estrasburgoren epaiak betearazten direla egiaztatzen duena.
Beste zigor bat saihesteko "borroka luzea" aurreikusi du Iruinek. Abokatuaren ustez, Gorenak bide hori (zigor-epaiarena) erakutsi nahian dabil, bost buruzagi abertzaleek kartzelan igaro zituzten sei urteak "justifikatuko" lukeen epai bat nahi duelako. "Ez dugu onartuko", argitu du.
Auzitegi Gorenaren II. Salako osoko bilkurak emandako "argudio formalistak" banan-banan aztertu ditu Iruinek, eta "juridikoki sostengaezina den erabaki bat defendatzeko zailtasunen ondorio" dela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.