Arnaldo Otegi
2021/09/06 - 16:31
Alderdi guztiek onartezintzat jo dute PPko militante batek Gasteizen jasandako erasoa
PPren militante batek Gasteizen jasan zuen erasoak alderdi guztien kritikak jaso ditu eta erasotuari babesa erakutsi diote.
2021/09/06 - 14:54
Otegik ''arbuiagarritzat'' jo du PPko militante batek Gasteizen jasandako erasoa
Arnaldo Otegik adierazi duenez, jakina da EH Bilduren jarrera zein den horrelako erasoen aurrean. Bere hitzetan gertatutakoa "guztiz arbuiagarria" da.
2021/09/04 - 17:20
Ezker soberanista Europan "alternatiba" bihurtzen ari dela adierazi du Otegik
Urte politikoari hasiera emateko asmoz egindako ekitaldian, Euskal Herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2021/09/02 - 13:09
Otegik indarkeria inoiz justifikatu ez izana ''zalantzagarria'' dela esan du Erkorekak
Josu Erkorekak gogorarazi duenez, Arnaldo Otegi "aktiboki aritu da erakunde terroristetan", eta, beraz, "indarkeria justifikatzeaz gain, indarkeria sortzen lagundu du".
2021/09/02 - 12:21
''Miserikeriari eta moralari buruz, herri honek badaki nor den Urkullu eta nor Otegi''
Estebanen ustez, EAEk aurrera egin badu, "EAJri esker izan da", izan ere, "ezker abertzaleak proposatu eta eragin duen sufrimendua, atzerapena eta oztopo bat besterik ez da izan".
2021/09/01 - 12:02
Arnaldo Otegi: ''Urkulluren adierazpenak miserableak iruditzen zaizkit''
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak adieraz duenez, berak azken asteetan EAEko hainbat puntutan izan diren istiluak salatu zituen eta ez zituen justifikatu.
2021/08/30 - 18:11
Otegi, presoen harrerez hitz egiteko prest, "umiliazio guztiez" hitz egiten bada
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Garaikoetxea lehendakariari erantzun dio, esanez koalizioan ez dagoela “inor soberan”. Era berean, azken egunetako istiluak gaitzetsi ditu eta neoliberalismoak inposatutako aisialdi ereduan kokatu ditu.
2021/07/19 - 13:29
Otegi: "Espainiako Gobernuak gauzak beste modu batera egiten dituela erakutsi behar du"
EH Bilduko koordinatzaile nagusia Sanchezen exekutibo berriaz, estatus politikoaz edo LABek proposatutako greba orokorraz mintzatu da, besteak beste.
2021/07/19 - 13:14
Sanchezen Gobernuan izandako aldaketak ''kezka pixka batekin'' ikusten ditu Otegik
Nadia Calviñoren indartzeak eta Isabel Rodriguezen izendapenak "kezka" eragiten diote Otegiri. Gobernu berriak hartzen dituen erabakien menpe jarri du Estatuko aurrekontuen babesa.
2021/06/28 - 13:43
Arnaldo Otegi: ''Ezkerreko independentismoa Europa osoan indartzen ari da''
Arnaldo Otegik EH Bai zoriondu nahi izan du, Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan lortutako "emaitza izugarriengatik".
2021/05/30 - 17:04
Otegiren esanetan, "jeltzaleak urduri daude gestio onaren mitoa erori zaielako"
'Zurekin' lelopean, koalizioak ekitaldia egin du Ordizian (Gipuzkoa), legealdiko lehen bi urteetan EH Bilduko alkateek egindako lana eskertzeko.
2021/05/30 - 16:48
Eztabaida politikoa "fake eta gezurrekin zikintzea" leporatu dio Otegik EAJri
"Kudeaketa jeltzalearen mitoa erori da", adierazi du Otegik. EH Bilduren aurkako "joko zikina" kritikatu du Aizpuruak. Corrugadosen inguruan sortutako "zirku mediatikoa" salatu du Alkortak.
2021/05/14 - 15:21
Erabakia kritikatu eta "kudeaketa onaren mitoa" bukatu dela uste du oposizioak
"Zabortegiaren kontrola Jaurlaritzaren erantzukizuna zen", gogorarazi du EH Bilduk."Familiak zer gertatu den jakiteko eskubidea du", aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek.
2021/05/11 - 11:42
'Kataluniako egoeran, ipso facto lortuko genuke gobernu independentista EAJrekin'
Jeltzaleak subiranismoan baino euren hegemonia gordetzeko lehian ikusten ditu. Ohartarazi die formak galtzeak eremu politiko arriskutsuak dakartzala. ERC eta JxCATi 'arduraz' jokatzeko deia egi die.
2021/05/09 - 16:34
Otegik "herri honentzako erabateko burujabetza" eskatu du, "Ebrotik Adurrera"
"Baikortasuna, bizipoza eta konfiantza" sortzen duen "ezkerreko alternatiba" bat zuzendu nahi du koalizioak, Urkulluren Gobernuaren "eredu gris, agortu eta tristearen" aurrean.
2021/05/08 - 20:16
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia izango da berriz, botoen % 88arekin
Koalizioko oinarriek igandean bukatuko dute hautaketa kongresua, Barakaldoko BECen.
2021/05/02 - 15:37
Otegik "autoritarismoaren gorakada gelditzeko gai" den ezkerraren alde egin du
"Bizitzea egokitu zaigun aroa definitzeko esaldi bat badago, hona gazteek asmatu zutena: 'Hau da dagoena'. Ezkortasun horren aurrean, ezkerrak 'hau da aldatu behar dena' esan behar du", adierazi du.
2021/05/01 - 19:43
Bilkideek Otegi hautatuko dute koordinatzaile nagusi, beste hautagairik ez denez
Datorren maiatzaren 6tik 8ra bozkatu ahal izango dituzte bilkideek hautagaitzak, eta maiatzaren 9an BEC-en emango diote amaiera azken asteetako hautaketa prozesuari.
2021/04/28 - 17:29
Txertaketa masiboa martxan jartzeko eskatu dio Otegik Jaurlaritzari
EH Bilduko koordinatzaileak txertoak ez gordetzeko deia egin du, gaur gaurkoz koronabirusaren aurkako "erantzun" eraginkor bakarra txertoa dela uste baitu, eta ez alarma-egoera.
2021/04/17 - 19:32
Otegi, EH Bildu beste lau urtez zuzentzeko zortzi pertsonaren buru
Otegi idazkari nagusiarekin batera, Garikoitz Mujika; Peio Otxandiano; Larraitz Ugarte; Sonia Jacinto; Gorka Elejabarrieta; Ainhoa Beola eta Onintze Oleaga proposatu ditu koalizioko zuzendaritzak.