Urkulluk uste du EH Bilduren eta Sorturen adierazpena "aurrerapauso bat" dela, baina ez dela nahikoa
EH Bilduk eta Sortuk ETAren biktimek jasandako mina aitortu dute eta sufrimendu horrek ez zuela "inoiz gertatu behar" azpimarratu dute. Arnaldo Otegik eta Arkaitz Rodriguezek agerraldia egin dute gaur goizean Aieteko Jauregian, Donostian, Aieteko Nazioarteko Konferentziatik eta ETAren jarduera amatuaren amaieratik 10 urte igaro direnean.
Arratsaldean Lehendakaritzan egindako ekitaldi batean, Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du ezker independentistak biktimen sufrimenduari buruz egindako aitortza "aurrerapauso bat" dela, "beharrezkoa eta positiboa".
Alabaina, lehendakariak kritikatu du ez dutela inolako baloraziorik egin "indarkeriaren erabilpenari eta justifikazioari buruz".
Halaber, urrats hori emateko modua deitoratu du, Aieteko adierazpenaren 10. urteurrenean egin izanagatik eta agiri horretan gatazka politikoari lotutako beste hainbat puntu aipatzeagatik.
"10 urte geroago, lurreratze-pista hau ez zen beharrezkoa. Ez zen beharrezkoa bost puntuko adierazpen bat egitea eta adierazpen hori gatazkaren arrazoiak konpondu gabe daudela esanez amaitzea", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"