EH Bilduren II. Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduko kongresuari bidea ireki dio Otegik, "herri proiektu bat indartzeko"

Larunbatean egindako Batzar Nagusian, koalizioaren oinarriek barne araudia onartu dute eta "EH Bildu indartzea" helburu duen II. Kongresuaren araudia onartu dute.
Arnaldo Otegi, koaliziaren Batzar Nagusian.
Arnaldo Otegi, koaliziaren Batzar Nagusian. Argazkia: EH Bildu

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak hasiera eman dio koalizioa "indartzea" helburu duen Kongresuari, azaldu duenez, "ez sigla zehatz batzuk indartzeko, herri proiektu bat indartzeko baizik".

Batzar Nagusia bildu du larunbatean EH Bilduk, udaberrian bukatuko den Kongresuari hasiera emateko. Batzar Nagusian, EH Bilduren oinarriek barne araudia onartu dute eta Berme Batzordea osatuko duten ordezkariak berretsi dituzte.

Otegik egindako politika egoeraren analisian, II. Kongresua "urrats kualitatibo" bat emateko aukera bat dela esan du herri honek dituen lau erronketan: "ikuspuntu nazionala, askatasun nazionala, pandemia eta horren ondorio sozialak, eta EH Bildu tresna politiko eraginkorra bihurtzea".

"Helburua EH Bildu indartzea da. Ez sigla zehatz batzuk indartzeko, herri proiektu bat indartzeko baizik", esan du Otegik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X