Arrantza
2021/05/08 - 17:33
Hildako ehun bat katuarrain kume aurkitu dituzte Pasaian
Buceo Donostiko kideek hildako ehun bat katuarrain kume aurkitu dituzte Pasaiako uretan.
2021/05/02 - 22:52
'Lehenbizikoa', ia 8 kiloko izokina arrantzatu dute Bidasoa ibaian
Iruñean bizi den asturiar batek harrapatu du. Azken 30 urteetan arrantzatu duten alerik handiena da. Caravinagre eta Rekondo jatetxeek erosi dute 1000 eurotan.
2021/05/02 - 21:57
Aztik nahi gabe arrantzatutako arrainen % 95 itsasora bueltatzeko teknika sortu du
“Hopper” izeneko gailuaz baliatzen dira eta Bolton Fooden atunontziek probatu dute Ozeano Barean, azken bi urteetan.
2021/04/09 - 22:14
Hiru euskal atunontzientzako "baimenak" eskatu dizkie Jaurlaritzak Kanariei
Hiru atunontziak Kanarietara abiatu ziren, “jardueraren zati bat berreskuratzeko” asmoarekin, Senegalek debekualdia ezarri ondoren, Exekutiboak azaldu duenez.
2021/04/09 - 12:20
Hiru euskal atunontzi legez kanpo arrantzan ari direla salatu dute Kanarietan
Konkretuki, 'Aita Fraxku' Hondarribiko ontzia, eta Lanzaroteko Arrecife portuan dauden beste bi atunontzi aipatu ditu Hierroko Virgen de los Reyes Kofradiak.
2021/03/29 - 23:14
Bederatzi arrantzalek positibo eman dute Hondarribian
Gainera, 88 arrantzale eta horien senideak konfinatuta daude. Arrantzaleak sei ontzitakoak dira eta ez dakite non eta nola kutsatu diren. Egunak beharko dituzte birusaren aldaera jakiteko.
2021/03/23 - 12:41
Europar Batasunak uztailera arteko arrantza-kuotak adostu ditu
Uztailera arte jarraitu ahalko dute Europar Batasuneko ontziek Erresuma Batuko uretan arrantzatzen, eta 2021erako kuotak negoziatzen jarraitzen dute.
2021/02/16 - 21:26
Hasi da ofizialki berdelaren kanpaina
Aurten, Brexitagatik, iazko kuotaren %90 arrantzatu ahal izango dute. Iaz izurriteak bete-betean harrapatu zuen berdelaren kanpaina.
2021/02/15 - 10:39
Astearte honetan hasiko da berdelaren kanpaina iazko kuotaren % 65arekin
Hilabete eta erdi iraungo du gutxi gorabehera. Kostaldetik oso gertu arrantzatzen dute berdela, beraz, aurki helduko dira lehen harrapaketak.
2021/02/10 - 22:00
Kantauriko arrantzaleek 2 milioi kilo hegaluze gehiago harrapatu ahal izango dute
Europar Batasunak hegaluzearen kuota % 12 eta erdi handitzea proposatu du. Ia 38.000 tonaraino.
2021/02/10 - 14:13
Hegaluzearen kuota % 12,5 handitu du Europar Batasunak
Guztira, 37.801 tona harrapatu ahal izango dituzte Batasuneko arrantzaleek. Kopuru horren ia erdia, 17.704 tona, estatu espainiarrari dagokio.
2021/02/06 - 20:51
Hondarribian desagertutako arrantzalea bilatzeari utzi diote
Bederatzi egun pasa ondoren, bilaketa bertan behera geratu da, baina larrialdi zerbitzuek "erne jarraituko dute". 49 urteko arrantzalea itsasora erori zen Jaizkibel mendiaren kostaldean.
2021/02/01 - 17:59
Berdelaren iazko kuotaren % 65 harrapatu ahal izango dute arrantzaleek
Txitxarroaren, bakaladaren, arraiaren eta bisiguaren kasuan, berriz, 2020ko kuotaren % 25 arrantzatu ahal izango dute.
2021/01/30 - 18:16
Hondarribin desagertutako arrantzalea bilatzeko lanak bertan behera, eguraldiagatik
Ostegunean, olatu kolpe baten ondorioz, harkaitz baten gainetik uretara erori zen gizonezkoa. Itsasoaren egoeraren erruz, Ertzaintzaren urpekariek ezinezkoa dute murgiltzeak egitea.
2021/01/03 - 16:54
Europako ontziek Britaina Handiko uretan arrantzatzeko baimena izango dute bost urtez
Britainiar arrantzaleak haserre daude Johnsonen Gobernuarekin, "atzean" utzi dituela eta "traidorea" dela esan diote.
2020/12/25 - 11:23
Honakoak dira Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko akordioaren gakoak
Honela arautuko dituzte 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera bien arteko harremanak merkataritzan, arrantzan, garraioan, turismoan, segurtasunean eta beste esparru batzuetan.
2020/12/17 - 15:04
Legatzaren kuota % 5 murriztea adostu dute Europar Batasuneko estatu kideek
"Brexit"aren inguruan akordiorik ez izateak are gehiago zaildu du negoziazioa. Berdelari eta txitxarroari dagokienez, martxora arte urte osoko harrapaketen % 65 egin ahal izatea hitzartu dute.
2020/12/17 - 10:57
'Nondik gatozen ikusita, hegaluzearen kuota %5 murriztea albiste ona da'
Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendaria, Faktoria albistegian
2020/12/04 - 17:59
Itun bat ixteko negoziazioa "puntu oso zailean" dagoela esan du Erresuma Batuak
Boris Johnson lehen ministroaren bozeramaileak azpimarratu duenez, "zenbait desadostasun gainditu" behar dituzte oraindik, besteak beste, arrantzaren etorkizuna, eta "denbora gutxi geratzen da".
2020/11/23 - 12:40
Hilda topatu dute Muskizen desagertu zen 72 urteko arrantzalea
Gizona arrantza egitera atera zen igande goizean, Cobaron inguruko gune harritsu batera, eta iluntzean ez zen etxera itzuli.