Arrantza
2018/11/18 - 09:28
Ondarroan desagertutako arrantzalearen bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte
Iluntze aldera bertan behera utzi dute operatiboa, baina astelehenean abiatuko dute berriro. Igande goizaldeaz geroztik dago arrantzalea desagertuta.
2018/08/17 - 16:25
Hegaluzearen kanpaina abuztuaren 23ra arte luzatu da
Azken astean harrapaketak jaitsi egin dira. Ondorioz, badago bi mila tona gehiago hartzeko aukera eta kostera luzatu egin da, bost egunez.
2018/08/13 - 16:07
49 urteko arrantzale bat hil da Hondarribian, kaitik itsasontzira erorita
Hegaluzearen hustuketan ari zela 49 urteko hondarribiarra portutik barku gainera erori da, 4 eta 6 metro arteko erorikoa. Kolpearen ondorioz hil da langilea.
2018/08/12 - 18:42
Hegaluzearen kanpaina abuztuaren amaierara arte luzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak
Bittor Oroz Arrantza sailburuordearen esanetan, Europar Batasunak ezarritako gehienezko kuotatik % 20ko tartea egon daiteke oraindik hilabete bukaerara arte.
2018/08/10 - 15:08
Arrantzaleek ezingo dute hegaluzerik harrapatu abuztuaren 18tik aurrera
Espainiako Arrantza Idazkaritzak badaezpadako itxiera agindu du, laster kuotaren % 100 arrantzatuta egongo delakoan. Kolpe latza izango da euskal flotarentzat.
2018/08/08 - 16:20
Lanperna bila ibili ziren hiru arrantzalek bi arau hautsi zituzten
Arrantzaleak Gaztelugatxen ibili ziren, babestutako biotopo batean. Arrantzari ez-profesionalek 500 gramo lanperna har ditzakete gehienez egunean, eta eurek 75 kilo hartu zituzten.
2018/07/16 - 16:17
Gipuzkoako arrantzale zaharrek beraien eguna ospatu dute Donostian
Eguna hasteko, eta Eneko Goia Donostiako alkatea buru zutela, harrera ofiziala egin diete erakundeetako ordezkariek udaletxean.
2018/07/01 - 22:11
Hegaluzearen kanpaina hasiko da bihar, aurreikuspen baikorrekin
Arrantzaleak ontziak prestatzen ibili dira egunotan. Aurreko kanpainak emaitza onekin amaitu dira, beraz, aurten ere horrela izatea espero dute.
2018/05/08 - 17:34
Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta
55 urteko arrantzalea sarea botatzen ari zela uretara erori eta sarearekin korapilatuta ito da.
2018/05/04 - 14:30
8.000 tona antxoa harrapatu dituzte EAEko ontziek arrantzaldiaren hasieran
Aurten, gainera, antxoaren arrantzaldia aurreratu egin da, baina hasiera hori positiboa izan dela esan du Eusko Jaurlaritzak.
2018/04/29 - 18:12
Nolakoa da arrantza egun bat?
Joan den hamarkadan krisi gogorra pasa zuen sektoreak, baina badirudi bere onera datorrela pixkanaka. Antxoa sasoi bete-betean, 26 ordu pasa ditu ETBk Hondarribiko Tuku-Tuku ontzian.
2018/04/25 - 13:35
20 marrazo konfiskatu dituzte Ondarroan, arrantza ontzi batean
'Lamna nasus' espeziea babestuta dago eta ezin da harrapatu, Atlantikoko Atuna Babesteko Nazioarteko Batzordearen gomendioen arabera.
2018/04/23 - 23:28
Arrainen ugalketa errazteko plana aurkeztu du Gipuzkoako Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak ibaietan 365 kilometro berreskuratko ditu izokiña, amuarraina eta angilaren irisgarritasuna hobetzeko
2018/04/18 - 19:44
Bidasoa ibaiko denboraldiko lehen izokina harrapatu dute
4,750 kg eta 77,5 zm-ko izokin emea da. Harro erakutsi du Xabier Lantz 30 urteko beratarrak. Iruñeko Ansoleaga jatetxeak erosi du, 1.700 euroren truke.
2018/04/15 - 22:55
Abian da Bidasoan izokina arrantzatzeko denboraldia
Gaur hasi da Bidasoan izokina arrantzatzeko denboraldia. Dena den, Bidasoaren ur emari eta korronte handiak direla eta, ez dute alerik harrapatu.
2018/04/14 - 16:30
Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien elkarteak 100 urte bete ditu
Lehen bilkura Donostiako Aquariuma dagoen eraikinean egin zuten, eta mendea igarota toki berean elkartu dira.
2018/04/14 - 14:36
Punta Galean aurkitutako hilotza arrantza egitera atera zen gizon batena da
49 urte zituen eta Trapagaranen bizi zen. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ostiral goizean arrantza egitera atera zen.
2018/03/20 - 23:11
Arrantza-ontzi bat geldiarazi dute Pasaian berdel gehiegi harrapatzeagatik
Astebetean hirugarren aldiz gertatu da. Beste ontzi bat Pasaiako portuan geldirik daukate eta hau ere portugalgoa da. Baimendutakoa baino gehiago egin du honek ere arrantzan.
2018/03/01 - 09:47
10.000 kilo antxoa porturatu dituzte Getarian
Bajurako ontziak antxoaren kanpainan murgildu dira gaur gauerdiaz geroztik. 10.000 kilo antxoa porturatu dituzte Getarian. Tamaina txikiko antxoa omen da.
2018/01/25 - 18:43
Bermeoko enpresa bateko arrantzale bat hil da, itsasoan izandako lan istripu batean
ELAk Atunsa konpainiaren "gardentasun eza" salatu du, ez baitu "informazio argirik eman" gertatutakoaren inguruan.