Arrantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegaluzearen kanpaina abuztuaren amaierara arte luzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Bittor Oroz Arrantza sailburuordearen esanetan, Europar Batasunak ezarritako gehienezko kuotatik % 20ko tartea egon daiteke oraindik hilabete bukaerara arte.
Hegaluzearen kanpaina. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Hegaluzearen kanpaina. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak jakinarazi duenez, hegaluzearen kanpaina abuztuaren amaierara arte luzatu daiteke. Izan ere, Europar Batasunak ezarritako gehienezko kuotatik % 20ko tartea dagoela azaldu du. Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek orain arte arrantzatutako hegaluze kopurua datorren astean neurtu ostean jakingo dute datu zehatza.

Oraingoz Portugal da Europar Batasunean kuota gainditu gabe duen herrialde bakarra. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak eskaria egin dio Espainiako Gobernuko Arrantza Ministerioari, agintari portugaldarrei beste arrain baten truke aldaketa proposa diezaien. Datorren astean erabakiko du Espainiako Arrantza Ministerioak eskaria Lisboara bideratzen duen ala ez.

Aurtengo hegaluze kuota ona izan dela adierazi du Orozek. Arraina euskal kostaldetik oso gertu arrantzatu dutenez, gasolio gastua murriztu egin da. Jaurlaritzak uste du oraindik ere hilabete amaiera arte arrantzatzen jarraitzeko aukera dagoela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X