Arrantza
2017/12/13 - 19:23
EBk % 12 jaitsi du legatzaren kuota eta txitxarroarena, % 21 igo
Gipuzkoako Kofradien iritzian, legatzaren eta berdelaren kuotak murrizteak "kalte handia" egingo die. Legatza kuotaren jaitsierak zigortuko dituela uste dute Bizkaiko arrantzaleek.
2017/12/13 - 15:21
Legatzaren kuota % 12 jaitsi du EBk; txitxarroarena, aldiz, % 21 igo du
Datorren urterako arrantza-kuotak zehaztuta gelditu dira Bruselan gaur goizean. Kantaurialdean, 5.923 tona legatz harrapatzeko aukera izango da.
2017/11/03 - 16:07
Gora doa San Pedro arrain espeziearen kopurua Bizkiako Golkoan
Gelditu gabe hazten ari da San Pedro arrain espezie tropikalaren kopurua Bizkaiko Golkoan, uraren tenperatura igotzen ari delako. Horrek berdela ere iparraldera mugituarazi du.
2017/10/27 - 18:59
Hegaluze eta hegalabur gehiago harrapatu dituzte azken kosteran
6.670 tona hegaluze eta 793,6 tona hegalabur deskargatu dituzte aurten euskal portuetan.
2017/10/27 - 17:15
6.700 tona harrapatu dituzte, iaz baino gehiago
Kanpaina ona izan da. Batez beste lonjan kiloa ia 4 euroan saldu da. Baina Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradiek Frantzia eta Irlandako itsasontzi pelagikoak gure kostaldean dabiltzala salatu dute.
2017/10/13 - 13:14
'Datorren urterako, hegaluzearen kuota % 20 handitzea espero dugu'
Miren Garmendia Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako idazkariak 'Faktoria'n azaldu digu hegaluzearen egoeraren inguruko txosten berriek babestuko dutela hegaluzearen kuota handitzea.
2017/10/12 - 13:52
Gallartako arrantzale bat hil da Castron, itsaslabar batetik erorita
Gizona arrantzan zegoen beste bi pertsonarekin Castro Urdialeseko Cerdigo itsaslabarrean, erori egin denean.
2017/09/25 - 13:27
Zumaiako arrantza-ontzi bat Pasaiara eraman dute kroskoan zuloa egin ostean
“Berriz Patxiku” itsasbazterreko ontziak ur-bide handia egin du, oraindik ez dakite nola gertatu den, baina bederatzi tripulatzaileak onik daude.
2017/08/22 - 22:16
Hondarribira eraman dituzte Ondarroako ontzi bateko bi arrantzale
Zaurituta zeuden Capbretoneko kostaldean, Baionatik 23 bat kilometrora, eta helikopteroz eraman dituzte. 'Ur Ertza' ontziko arrantzaleak dira.
2017/08/03 - 16:16
1.500 tona hegaluze inguru arrantzatu dituzte Euskadin, lehen hilabetean
Banan-banan eta sarerik gabe arrantzatuta, %85 dira jada Eusko label sinbolodun zigilu zuriarekin porturatzen diren hegaluzeak.
2017/08/03 - 12:27
1.500 tona hegaluze arrantzatu dituzte kanpaina hasieratik
Gehiena modu jasangarrian jaso dute, eta Eusko Label zigiluarekin saldu. Aurten, Bizkaiko Golkoan jardun dira arrantzaleak.
2017/07/11 - 20:32
Hilda topatu dute uztailaren 4an Lekeition desagertu zen arrantzalea
Gorpua Coruñan (Galizia) aurkitu dute. Gizonezkoa 57 urtekoa zen, eta 'Espe Primero' ontzian joan zen arrantzan.
2017/07/06 - 16:48
Kantabriara zabaldu dute Lekeition desagertutako arrantzalearen bilaketa
Kantabriako Gobernuaren helikopteroak bat egin du bilaketa-lanekin, eta Santander eta San Vicente de la Barquera arteko kostan egingo du lan.
2017/07/05 - 11:49
Lekeition falta den arrantzalea bilatzeko lanei ekin diete berriro
57 urteko Lekeitioko bizilaguna astelehen gauean atera zen arrantzara ontzi txiki batean eta, itzultzen ez zela ikusita, senideek salaketa jarri zuten.
2017/07/04 - 14:58
Lekeition desagertu den arrantzale baten bila ari dira
Itsas Salbamenduak bilaketa lanak abiatu ditu gaur, atzo goizaldean portutik atera zen 57 bat urteko gizona aurkitzeko asmoz.
2017/07/02 - 19:11
Hegaluzearen arrantzaldia hasi da
Hondarribiko kaian itsasoratu aurretik ontziak kargatzen ikusi ditugu.850 arrantzalek ekingo diote gaurtik aurrera hegaluzearen kanpainari. Iaz bezain kostera ona izatea espero dute gure arrantzaleek.
2017/07/02 - 13:40
Abian da hegaluzearen arrantzaldia Bizkaian eta Gipuzkoan
80 euskal itsasontzi aterako dira datozen egunotan hegaluzea harrapatzera. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 850 arrantzalek egingo dute lan kanpaina honetan.
2017/06/12 - 19:37
Arrantza debekatu egin dute Kantabriako ibai eta erreketan
Ur eskasiagatik hartu dute erabakia. Euskal Herrian, oraingoz behintzat, ez dago horrelako arazorik.
2017/06/07 - 16:00
Laser-izpiak, arrainaren freskotasuna neurtzeko
Sentsore baten bidez, arrainaren kalitatea neurtu ahal izango da. Asmoa da espezie guztiekin erabili ahal izatea, lonjetan.
2017/06/05 - 22:36
Bermeoko arrantzalea biriketako edema batekin hil zen, Seychelleetan
Joan den ostiralean topatu zuten hilda Seychelle Uharteetan. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen.