Arrantza
2023/05/05 - 12:22
3 milioi kilo antxoa baino gehiago eta 7,4 milioi kilo berdel harrapatu ditu euskal flotak kanpaina hasieratik
Getarian gaur ospatzen ari diren Antxua Egunaren eta Arrantzale Egunaren ekitaldi nagusian eman du jakitera Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak 2023ko antxoa eta berdel harrapaketen lehen balantzea.
2023/05/03 - 20:25
Munduko Atun Hirien Aliantza sinatu dute, Bermeon
Munduko zazpi hiritako ordezkariek etorkizunean espezie honen iraunkortasuna bermatzea helburu duen akordioa sinatu dute.
2023/05/02 - 17:00
Atunaren sektoreak arrantza-jarduera iraunkorra sustatzeko hitzarmen orokorra proposatu du
Nazio Batuen, Europar Batasunaren, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek 'Atunaren Iraunkortasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpena' aurkeztu dute, Helena Orella Bermeoko Tuna Forum-aren zuzendariarekin batera.
2023/05/02 - 10:11
Albiste izango dira: Nafarroako Lehortearen Mahaia, eguraldi epela eta lehorra eta Bermeo Tuna Forumen itxiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/27 - 15:41
Ia zazpi kilo lanperna atzeman dizkiote isileko arrantzale bati Hondarribian
Antza, hainbat arau urratu ditu: legeak baimentzen duena baino kopuru handiagoa zuen, ez zuten onartutako gutxieneko neurria (40 mm) eta sasoiz kanpo ari zen arrantzan.
2023/04/26 - 13:43
EAEn angulak harrapatzeko lizentzia kopurua 150era mugatuko dute aurrerantzean
Jaurlaritzak eta Euskadiko Angulero Elkarteak akordioa lortu dute angularen arrantza tradizionala profesionalizatzeko asmoz. Baimendutako bi salmenta puntu izango dira bakarrik, eta AZTI arduratuko da arrantza kopurua zehazteaz, betiere espeziaren stocka bermatzeko.
2023/04/26 - 13:39
''Arau berriak angula arrantzatzen jarraitzea ahalbideratuko du''
Euskadiko Angulero Elkartea gustura dago jarduera arautzeko Eusko Jaurlaritzarekin lortu duen akordioarekin. Lizentzia gutxiago izango badituzte ere, araua berriak arrantzatzen jarraitzea posible egingo diela azaldu du Unai Eizagirrek
2023/04/26 - 11:34
Bittor Oroz: ''Angulak arrantzatzen jarraitzeko profesionalizatu beharra zegoen''
Europar Batasunak profesionala ez zen arrantza debekatu ostean, Jaurlaritzak eta Euskadiko Angulero Elkarteak akordioa lortu dute angularen arrantza tradizionala profesionalizatzeko. Akordio horren arabera, lizentzien kopurua 150era jaistsiko da.
2023/04/26 - 11:23
Bittor Oroz: ''Angula arrantzan jarraitu ahal izateko profesionalizatu eta mugatu egin da lizentzia kopurua''
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak azaldu duenez, aurrerantzean lizentzia kopurua 150era mugatuko dute.
2023/04/24 - 14:39
Elikagaien prezioa jaitsi egingo dela ziurtatu du Planasek, baina pazientzia eskatu die kontsumitzaileei
Nekazaritza, Arrantza eta Nekazaritza ministroak ez du zehaztu noiz izango den jaitsiera, baina data ez dagoela urrun uste du. Aitzitik, lehorteak eta Ukrainako gerrak prezioetan eragina izaten jarraituko duela gogorarazi du.
2023/04/14 - 14:48
Lehen sektorearen erronkak Euskadin: belaunaldi-erreleborik eza da arazo nagusia
Lehen sektorea gero eta zaharragoa da eta ez da hain aktiboa. Belaunaldien arteko erreleboaren arazoa da, beraz, sektoreak duen erronkarik handiena, baina ez bakarra. Hala diote Eli Gorospe Haziko Prestakuntza arduradunak eta Bittor San Millan Ondarroako Itsas Arrantza Eskolako zuzendariak.
2023/04/13 - 16:37
AZTIk eta Balfego enpresak hegalaburrak gizenduko dituzte Getarian
Getariatik 3,6 itsas miliara bi itxitura ezarriko dira itsasoan. 2025. urtean instalazioak bete betean aritzea espero dute eta urtero 500 tona hegalabur ekoitziko dituztela uste dute.
2023/04/13 - 14:08
Balfegok eta AZTIk bi kaiola urperagarri eraikiko dituzte Getarian, hegalaburra gizentzeko
Gizentzeko kaiolek aldaketa ekarriko dute arrantzaleentzat, beita biziaren teknika (atunak banan-banan arrantzatzeko) utzi eta inguraketa bidez harrapatuko baitute atungorria.
2023/04/05 - 20:43
Porrot egin du robotaren lehen saiakerak 'Vilaboa Uno' ontzira iristeko, "korronte handiaren" eraginez
Itsasoaren baldintzak direla eta, ezin izan da ontziraino iritsi. Baldintzak hobetzeko zain daude, robota berriro urperatzeko.
2023/04/05 - 15:41
Itsas robota 'Vilaboa Uno' ontzia hondoratu zen eremua arakatzen ari da, 120 metroko sakoneran
Oraindik desagertuta dagoen arrantzalea ontzi barruan dagoela uste dute askok, eta, besteak beste, hori egiaztatu nahi dute robotaren laguntzarekin.
2023/04/04 - 16:34
''Vilaboa Uno'' ontzian hil eta desagertu diren marinelen familiartekoak, haserre
"Vilaboa Uno" ontzian hil direnengatik elkarretaratzea egin dute gaur Santanderren. Bertan, hiriko alkatea eta Miguel Angel Revilla presidentea izan dira.
2023/04/03 - 14:26
Bi hildako, zauritu larri bat eta desagertu bat Santanderren, arrantza-ontzi bat hondoratuta
"Vilaboa Uno" ontziak goizaldeko 04:10ean eman dio abisua Itsas Salbamenduari, kaskoan ur-bide bat zuela eta hondoratzen ari zela esanez. Erreskate taldeek desagertutako pertsonaren bila jarraitzen dute.
2023/03/23 - 10:47
Itsasontziak hegalaburrez beteta iristen ari dira Pasaiako portura
Gaur goizean tamaina handiko 53 hegalabur iristea espero da Pasaiako portura. Gehienak Ipar Euskal Herriko arrantzaleek kostaldetik gertu hartutakoak dira.
2023/03/21 - 15:11
Markak hautsi dituen atun bat deskargatu dute Pasaiako portuan: 367 kilo eta 2,5 metro baino gehiagoko luzera
Frantziako arraste-ontziek arrantzatutako tamaina handiko 30 atun pieza iritsi dira astearte honetan Pasaiako lonjara.
2023/03/17 - 11:23
Berdelaren kanpainari ekin diote Euskadiko baxurako arrantzaleek
EAEko arrantzaleak hasi dira portuetan berdela deskargatzen. Lehen kolpean 2 milatik gora tona deskargatu dituzte. Irudian, arrantzaleak berdela porturatzen, gaur, Hondarribian.