Arratia-Nerbioi
2018/07/09 - 11:05
Emakume batek eraso bat pairatu du Otxandion
Gizonak, gainera, laguntzen saiatu zen herritar bati ere eraso zion, zauriak eraginda. Udalak ezohiko bilkura deitu du gertatutakoa salatzeko.
2018/06/18 - 23:04
N-240 errepidea itxita egon da Zeanuri parean, auto-istripu baten ondorioz
Gidari bat harrapatuta geratu da, bi kamioiren eta auto baten arteko istripuan. Suhiltzaileek bertara jo dute -N-240 errepidea- kamioietako baten gidaria ibilgailutik ateratzeko.
2018/06/08 - 17:34
Orozkoko lan istripuan zauritutako bigarren langilea hil da
Hildako bi beharginek lan egiten zuten Arcanor enpresako lankideek bi orduko lanuztea eta manifestazio isila deitu dituzte herrian ekainaren 12an.
2018/05/30 - 11:07
Orozkon lan istripuan zauritutako beharginetako bat hil da
54 urteko gizonezkoa makina baten harrapatuta geratu zen atzo beste lankide batekin batera. Arcanor enpresako langileek greba egin dute gaur, dolua adierazteko.
2018/05/29 - 17:56
Bi langile larri zauritu dira Orozkon, makina batean harrapatuta gelditu ostean
Arriberriko harrobian gertatu da istripua. Beharginak makina bat konpontzen ari ziren ezbeharra gertatu denean.
2018/05/26 - 15:50
Arantzazu eta Bakio UEMAra batu dira
87 udalerrik osatzen dute gaurtik UEMA. Josu Labaka elkarte horretako lehendakariak esan duenez, 'udalerri euskaldunen babesetik, garapen sozioekonomikora eta soziokultaralera salto egin nahi dute'.
2018/05/06 - 22:01
Fandiño omentzeko jaialdian zezenketen aurkako protesta egin dute
Jaialdia hasi baino hainbat minutu lehenago, zezenketen aurkako pertsona talde batek manifestazioa egin du Foruen Plazatik zezen plazara. Han, bilkura egin dute zezenketak baztertzeko.
2018/04/29 - 18:44
Urduñako bainuetxeak ateak ireki ditu berriro, lau urteren ostean
Kanpotik, XVIII. mendeko eraikin neoklasiko ikusgarria da, barrutik bainuetxe batek behar dituen zerbitzu guztiak ditu. Lau urtez egon da itxita, lehen bi lizitazioak hutsik geratu zirelako.
2018/02/23 - 18:23
Sute batek baserri bat kiskali du Zeberion
Uribarri auzoko baserri batean piztu dira garrak, 10:30 aldera. Ez da inor zauritu.
2018/02/17 - 14:44
25 urteko bilbotar bat hil da Zeberion bere autoa errepidetik aterata
Berekin zihoan 22 urteko neska bat zaurituta eraman dute erietxera. Ertzaintza ezbeharra ikertzen ari da.
2018/02/17 - 08:43
25 urteko mutil bilbotar bat hil da Zeberion, auto-istripuan
22 urteko neska bat, berriz, larri zauritu da ezbeharrean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, autoa bidetik atera da BI-3524 errepidean.
2018/02/12 - 15:06
Kamioi batek su hartu du N-240 errepidean, Zeanurin
Ibilgailuaren kabina erre da. Ez da inor zauritu, baina ilarak sortu dira, trafikoa txandaka bideratu behar izan dutelako.
2018/02/09 - 23:44
Gazte bat hil da Ugaon, AP-68 autobidean, auto batek harrapatuta
Istripuan beste pertsona bat zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.
2018/02/01 - 15:18
Aurrera darrai Zeanurin agertutako bost milizianoen identifikazioak
Gogora Institutuak DNA proba egin die hildako milizianoen ustezko senideei, gorpuzkien nortasuna baieztatzeko. Oraindik emaitzak falta badira ere, senideentzat emozioz beteriko unea izan da.
2018/01/31 - 21:48
Zeanurin topatutako gudarien gorpuzkiak identifikatzeko lanean ari dira
Familiek DNA laginak eman dituzte, Gogora Institutuak eta Aranzadi Elkarteak gudarien nortasunak egiazta ditzaten.
2018/01/30 - 13:54
Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote Zeanurin
Antza denez, autobus gidariak bere jarrera aurpegiratu zion gazte bati, eta horrek muturreko bat eman zion. Pesalur enpresako lankideek kontzentrazioa deitu dute ostiralerako Diputazioaren aurrean.
2017/12/27 - 12:51
Urkulluk 'erantzukizunez' aritzea eskatu du, ikastetxeetan tentsioa ekiditeko
Institutu berria inauguratu du lehendakariak Ugaon, eta bertan adierazi du "elkarrizketarako, eztabaidarako eta negoziaziorako espazioak" daudela.
2017/12/12 - 14:18
4 lagun ospitalera eraman dituzte Igorreko enpresa batean gas isuri bat jazo ostean
Isuriaren ondorioz, zortzi lagun artatu behar izan dituzte, eta horietatik lau Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
2017/11/19 - 18:55
Bost dira Zeanurin aurkitutako Gerra Zibileko gudariak
Larunbatean gudari baten gorpuzkiak ateratzera joan zen Aranzadi Elkartea Altunaganara, eta azkenean, hiru pertsonen gorpuzkiak topatu zituzten. Gaur, berriz, beste birenak agertu dira.
2017/11/18 - 17:36
Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Zeanurin
Irailaren 15ean aurkitu zituzten gorpuzkiak Euskal Prospekzio Taldeak Altunganan (Dimako Zumeltza mendatearen eta Barazarren artean), ohiko behaketa lanak egiten ari ziren bitartean.